
209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4670
EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian 284/2014-B prozedura arruntean bideratzen ari den ERNE-k jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, epaitegi horretan ager daitezen.
Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduari dagokion administrazio-espedientea eskatu zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak, 75/2014 prozedura arruntean bideratzen ari baitzen ERNE sindikatuak agindu horren aurka jarritako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Segurtasun Sailak Aginduari dagokion administrazio-espedientea (CON 079/2013-X, PCA 102/2014-X) bidali zuen Salara.
Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko uztailaren 15eko Autoaren bidez ebatzi zuen eskumen-intzidentea eta honako hau deklaratu zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zegokiela errekurtsoa ezagutzea.
Hori dela eta, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren aurkako Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari da 284/2014-B prozedura arruntean.
Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, ERNE-k jarri eta 284/2014-B prozedura arruntean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari den Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan demandatu gisa ager daitezen eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS