Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4667

AGINDUA, 2014ko urriaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 22ko 905/2013 Errege Dekretua, Ortoprotesietako eta laguntza-produktuetako goi-mailako teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 17ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2014-2015 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 01001531.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Egibide».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Frantzia 32 eta Nieves Cano 10.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimena:

– «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia:

● Hezkuntza Bereziko 6 unitate.

● Zereginen ikaskuntzako gela 1.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate eta 910 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:

○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika:

○ «Laborategi operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Diagnosi klinikoen laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 16a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala