Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4666

211/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maiestren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Patronatoak eta Hezkuntza Ordezkaritzak.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan; zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Parametro hauek identifikatzen dituzte dekretu honi erantsitako zerrendetan azaltzen diren lanpostuak: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasuna. Hizkuntza-eskakizunak hizkuntza-ereduen arabera zehazten dira, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan (apirilaren 2ko EHAA) ezarritako proportziak beteta; dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak aldatu zuen (urtarrilaren 20ko EHAA), eta arautu egin zuen nola dekretu hori irakasleen lanpostuei. Helduen ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza-eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 28ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Maisu-maistren kidegoko funtzionarioei 2014-2015 ikasturtean gordetako lanpostuen zerrendak onartzen dira patronatoetan, ordezkaritzetan eta ikastetxe publiko hauetan: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Patronatoak eta Hezkuntza Ordezkaritzak. Zerrenda horiek dekretu honi erantsitako I, II, III eta IV. eranskinean azaltzen dira.

2. artikulua.– Irakasle-jarduna ikastetxe bitan edo gehiagotan egin behar duten lanpostuak ibiltaritzat jotzen dira. Ikastetxe bakarrean diharduten irakasle-lanpostuak ere ibiltaritzat jotzen dira, ikastetxe horrek herri bitan edo gehiagotan egoitzak dituenean.

Lanpostu horiek betez gero, irakasleak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du joan-etorrietan ibiltzearren. Horretarako ezartzen den arautegiak finkatuko ditu zenbatekoak.

3. artikulua.– Lekualdatze-lehiaketaren bidez beteko dira lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik, berariazko lehiaketaren bitartez beteko baitira.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Erantsitako zerrendetan, maisu-maistren kidegoko lanpostuek berariazko osagarri bat dute esleituta: 11.427,83 euro urteko. Kopuru hori honela xehatzen da:

– Berariazko osagarri orokorra: 7.882,80 euro urteko.

– Dedikazio bereziko osagaia, bigarren eta hirugarren graduen kapitalizazioetatik eratorria: 3.545,03 euro urteko.

Arduraldi bereziko osagarriaren lahen maila egiaztatu duten langileek urtean 1.083,11 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.

Dedikazio bereziko laugarren maila egiaztatzen duten karrerako irakasleek urteko 646,14 euro jasoko dute, eta dedikazio bereziko bosgarren maila egiaztatzen dutenak, berriz, 535,40 euro; diru-kopuru horiek aurreko paragrafoetan adierazitako kopuruei gehituko zaizkie.

Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta hilero banatuko da, abenduaren 20ko 4/2013 Legeak 19. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko 2014ko Aurrekontu Orokorrak onartzen duen bezala.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du pizgarri ekonomiko honek: Haur eta Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, urtean 798,39 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Era berean, eta Irakasleen lanbide-karreraren negoziazioa egiten ez den bitartean, indarrean jarraituko du honako pizgarri ekonomikoak: zikloko koordinatzaile-lanak betez gero, urtean 725,35 euro gehiago jasotzekoa, hilero ordainduko dena, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Klaseak Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dituzten maisu-maiestrek 897,19 gehiago jasoko dute urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maiestrek, berriz, berariazko osagarri bat izango dute, urte osokoa izango da eta hilero banatuko da lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean. Hona osagarriak:

(Ikus .PDF)
XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da azaroaren 12ko 444/2013 Dekretua, maisu-maistren 2013-2014ko lanpostu-zerrendan onartu zituena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 28a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala