Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4665

210/2014 DEKRETUA, urriaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako -maisu-maistren kidegoetako izan ezik- lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeko II. tituluko I. kapituluan honako hauek arautzen dira: irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa, lanpostuen zerrenden figura, betiere haren oinarrizko printzipioak eta hura prestatzeko zaindu beharreko prozedura-bideak zehaztuaz.

Ildo horretan, aipatu legeko 5. artikuluak honako hau xedatzen du: direlako zerrendek izan behar duten gutxieneko edukia: izena, ikastetxea, ikerketarako eta irakaskuntzari laguntzeko edo ikuskaritza teknikorako zerbitzua, eta, beharrezkoa bada, adskribituta dagoeneko hezkuntza administrazioari dagokion lurralde-eremua; jarduteko eskatzen diren betekizunak, zeintzuen artean egon behar duten hizkuntza eta eskakizunak eta derrigortasun-datak; kasu bakoitzari dagokion talde, kidego, eskala edo lan-kategoria; eta, azkenik, funtzionarioentzako gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.

Bestalde, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 5. artikuluko h) idatzi-zatiarekin bat etorriaz, 4. artikuluko i) idatzi-zatiak, batetik, Jaurlaritzari aitortu egiten dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta, bestetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari erreserbatzen dio irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.

Lanpostu-zerrendak etengabe eguneratu behar dira, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2014-2015 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.

Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, honako hauek errespetatu dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko irizpideak. (6/2000 Dekretuaren bidez, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretua aldatu zen).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena kontuan izanik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko urriaren 28ko bileran, eztabaidatu eta onartu ostean, honako hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- 1.- Laudioko (Araba) IES Laudio BHItik Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Santurtziko (Bizkaia) IEFPS San Jorge GLHBIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

- «Estetika» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

- «Ile-apainketa» espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.- IES Laudio BHItik banatutako lanpostuetan -aurreko paragrafoan aipatutakoetan- behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS San Jorge GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatutako apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.

3.- Bereizketa honen eraginpeko langileek jatorrizko ikastetxean finkatutako antzinatasuna ikastetxe berrian gordeko dute.

2. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea), Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (B taldea), eta «iraungitze» egoeran diren Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak. Dekretu honetako I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

3. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Pertsona Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, ondoko kidegoetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako II. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

4. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza eskola ofizialetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak (A taldea), eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak (A taldea). Dekretu honetako III. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

5. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko musika kontserbatorio profesionaletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak (A taldea), eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleak (A taldea). Dekretu honetako IV. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

6. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko arteetako eskoletan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak (A taldea), eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak (A taldea). Dekretu honetako V. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

7. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzei atxikitako erlijio irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da. Dekretu honetako VI. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

8. artikulua.- 2014-2015 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzen da: Bigarren Hezkuntzako katedradunak (A taldea), eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak (A taldea). Eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren aldi baterako xedapenetarik lehenengoan xedatutakoa aplikatuaz, lanpostu horiei behin betiko adskribitutako maisu-maistren kidegoetako funtzionarioek okupatu ditzakete direlako lanpostuak. Dekretu honetako VII. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, zeina jarraian zehazten den, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, zehazki, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legeko 19. artikuluan arautzen den bezala.

BOG: Berariazko osagarria guztira.

BOO: Berariazko osagarri orokorra.

DBO: Dedikazio bereziaren osagarria, bigarren eta hirugarren maletetako kapitalizazioetatik datorrena.

(Ikus .PDF)
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dedikazioa bereziko osagaiaren lehen maila egiaztatu duten irakasleek gorago adierazi diren zenbatekoez gain, urteko 1.083,11 euro osagarria jasoko dute.

Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren maila egiaztatu duten irakasleek, karrerako funtzionario direnek, urteko 646,14 euro jasoko dituzte; eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren maila egiaztatu duenak urteko 535,40 euro jasoko dituzte, betiere goragoko paragrafoetan adierazi diren zenbatekoen osagarri.

Xedapen gehigarrietatik lehenengoan zehaztu bezala banatuko dira aipatu zenbatekoak, hilabeteka.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziaziorik gertatu arte, Bigarren Hezkuntzako pertsonalak ondoko irakaskuntzetan eta ikastetxeetan tutoretza funtzioak egitegatik pizgarri ekonomiko osagarria jaso ahal izateak indarrean dirau: Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorrekoa edo Lanbide Heziketako Heziketa-zikloetakoa, eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan; eta hori dela-eta, 738,39 euroko zenbatekoa jasotzeko eskubidea sortuko da, zeina xedapen gehigarrietarik lehenengoan adierazi bezala banatuko den, hilabeteka.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritzako funtzioak egiteak berekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioentzako ordainsariei buruzko ekainaren 26ko 177/1990 Dekretua. Unibertsitatez kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere xedapen gehigarrietarik lehenengoan adierazi bezala banaturik, hilabeteka.

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegoa:

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Hizkuntza Eskola Ofizialeko Irakasleen Kidegoa.

(Ikus .PDF)

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa

(Ikus .PDF)

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.

(Ikus .PDF)

Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa ezartzeko, ikastetxeko ikasle-kopurua honela zehaztuko da: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan. Baina Urrutiko Batxilergoko Institutuetan ikastetxeko ikasle-kopurua Urrutiko Batxilergoko irakaskuntza ofizialetan matrikulatu direnen kopurua izango da.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 2. Hizkuntza Eskakizuna duten lanpostuak, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Bigaren Hezkuntzako Institutuetan lanpostua betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 2.002,02 eurotan gehituko da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko sistema lekualdatze-lehiaketarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketaren bidez beteko baitira.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gaian, ondoko dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaitze edo ziurtagiriren bat izan beharko da: 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena eta tituluak eta ziurtagiriak onartzen dituena

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

«Hizkuntza Indartzeko irakasleen» lanpostuetara sartzeko eta euretan jarduteko beharrezkoa da honako espezialitateetarik baten bat izatea:

- Gaztelania eta Literatura

- Euskara eta Literatura

- Geografia eta Historia

- Latina

- Greziera

- Ingelesa

- Frantsesa

- Alemana

- Filosofia

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetu egiten da ondoko dekretua: 443/2013 Dekretua, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, ondoko kidegoetako lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda onartzeko dena: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoko katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak irakasleak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 28an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala