
209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (665 KB - 30 orri.)
- EPUB (867 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4663
EBAZPENA, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, 2014ko urriaren 27koa, gaitasun-unitate jakin batzuei dagokienez lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurara deitzekoa.
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzekoak, prozedura bakarra ezartzen du hezkuntza- eta lan-alorretan lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko –uztailaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, prestakuntzei eta lanbide-heziketari buruzkoak, arautzen du, 8.2. artikuluan–. Era berean, gaitasunen ebaluazio eta egiaztapenaren ondorioak xedatzen ditu. Errege-dekretu horrek eratzen du Estatuko lurralde osoan aipatutako prozedura garatzeko legezko oinarrizko esparrua.
10.5. artikuluak dioenez, bada deialdi espezifikoak egiteko aukera, talde jakin batzuen beharrei erantzuteko.
Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuak, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzen duenak, 3. artikuluan (ezarpen-eremuei buruzkoan) xedatzen duenez, eremu honetan garatuko dira, besteak beste, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren eginkizunak: biztanleria aktibo okupatuaren eta langabearen lanbide-gaitasunaren ebaluazioan.
Era berean, dekretu horretako 6.3. artikuluak dioenez, Lanbide Heziketaren Euskal Plana gauzatzeko zereginetan ari diren sailek agindutako eginkizun guztiak garatuko ditu Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak.
Ebazpen honen bidez, lanbide-gaitasuna egiaztatzeko deialdia abiatzen da, lanbide-prestakuntza hauei dagokienez: «Eraikin eta lokaletan gainazal eta altzariak garbitzea», «Osasun-garraioa», «Biktima askoko egoeretan eta hondamendietan osasun-laguntza ematea», «Pertsonei etxean laguntza soziosanitarioa ematea», «Mendekotasun-egoeran daudenei erakunde sozialetan laguntza soziosanitarioa ematea», «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak», «Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzea», «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», «Elektromedikuntza-sistemak instalatzea eta mantentzea», «Mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera osagarriak», «Sukaldaritza» eta «Industriako ekipamenduaren mantentze eta muntatze mekanikoa». Era berean, titulu hauen barruko lanbide-gaitasun jakin batzuk egiaztatzeko deialdia abiatzen da: «Administrazioko eta finantzetako» goi-mailako teknikari-titulua, «Mekanizazioko» teknikari-titulua eta «Soldadura eta galdaragintzako» teknikari-titulua. Deialdi honen I. eranskinak biltzen ditu deialdiaren barruko gaitasun-unitateak.
Ebazpen honek berariaz arautzen ez duen gai orotan, honakoa aplikatu behar da: uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzekoa.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak finantzatzen duen eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen duen programaren esparruan egingo dira prozeduraren barruko jarduerak.
Ebazpen hau lantzeko prozesuan, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluari eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari kontsulta egin zaie.
Hori guztia kontuan izanik, honakoa
EBAZTEN DUGU:
1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.
Ebazpen honen helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurara deitzea, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzekoak, xedatzen duenarekin bat. Lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko, Lanbide Prestakuntzen Espainiako Katalogoko gaitasun-unitateak egiaztatuko dira.
2. artikulua.– Antolaketa-egitura.
Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia arduratuko da lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraz.
3. artikulua.– Deialdiaren barruko gaitasun-unitateak.
Lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatuko eta egiaztatuko dira deialdi honen barruan; hain zuzen ere, I. eranskineko lanbide-prestakuntzen barruko gaitasun-unitateak.
I. eranskinak zehazten ditu aipatutako gaitasun-unitateak, baita lanbide-prestakuntza bakoitzari dagozkion prestakuntza-orduak ere, eta, gainera, zehazten du ea gaitasun-unitate bakoitza irekia edo espezifikoa den.
4. artikulua.– Ebaluatuko direnen kopurua.
I. eranskinak adierazten du deialdian parte har dezaketenen kopurua.
Deialdia argitaratutakoan, ebazpen bidez, zera erabaki dezake Lanbide Heziketako sailburuordeak:
a) Ebaluatuko direnen gehieneko kopurua handitzea, baldin eta funts gehigarriak esleitzen bazaizkio deialdiari.
b) Gaitasun-unitate jakin batzuei dagokienez ebaluatuko direnen gehieneko kopurua handitzea, prozeduraren barruan onartutakoen eta onartu gabekoen zerrenda onartu aurretik, baldin eta beste gaitasun-unitate batzuei dagokienez ebaluatuko direnen kopuruak ez badu agortzen direnak direlako gaitasun-unitateei dagokien aurrekontua.
Horrelakorik onartzen bada, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko dira aldaketak, https://www.euskadi.net helbidean. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen lanbide-heziketako ikastetxeetan argitaratuko dira, prozeduraren barruan onartutakoen eta onartu gabekoen zerrenda onartu aurretik. Besterik xedatzen ez bada, aldaketak onartzeak ez du esan nahi eskabideak aurkezteko epea luzatzen denik, eta ez du izango eraginik aurkeztutako eskabideak izapidetzeko zuzemen arruntak egiteko.
5. artikulua.– Hartzaileak.
Deialdiaren barruko prestakuntzei dagozkien gaitasun-unitateen inguruan lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren ikaskuntzak izan behar dituzte deialdi honen hartzaileek, eta prozeduran parte hartzeko eskakizunak bete behar dituzte.
6. artikulua.– Parte hartzeko eskakizunak.
1.– Eskakizun hauek bete behar dituzte prozeduran parte hartu nahi dutenek:
a) Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartzat erregistratu izanaren ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritar batekiko senidetasuna egiaztatzen duen txartela izatea, edo Espainian bizitzeko edo Espainian bizitzeko eta lan egiteko indarreko baimen baten titular izatea.
b) I. mailako prestakuntzei dagokienez, izena ematerako 18 urte bete izana gutxienez, eta, II. eta III. mailetako prestakuntzei dagokienez, 20 urte bete izana gutxienez.
c) Egiaztatu nahi dituzten lanbide-gaitasunen inguruko lan-eskarmentua edo/eta prestakuntza izatea, baldintza hauetan:
● I. mailako prestakuntzen inguruko lan-eskarmentuari dagokionez, deialdiaren aurreko azken hamar urteetan bi urtez eta 1.200 orduz lan egin izana justifikatu behar dute gutxienez.
● II. eta III. mailetako prestakuntzen inguruko lan-eskarmentuari dagokionez, deialdiaren aurreko azken hamar urteetan hiru urtez eta 2.000 orduz lan egin izana justifikatu behar dute gutxienez.
● Egiaztatu nahi dituzten lanbide-gaitasunen inguruan formala ez den prestakuntza alegatu nahi dutenek deialdiaren aurreko azken hamar urteetan I. eranskinak prestakuntza edo titulu bakoitzeko ezartzen dituen prestakuntza-orduak eman dituztela egiaztatu behar dute gutxienez.
● Deialdiaren aurreko azken hamar urteak zenbatzeko, prozeduran aurrez izena emateko epearen lehenengo eguna hartuko da erreferentziazko datatzat.
2.– Aurreko paragrafoko c) atalean xedatutako eskakizunak betetzen dituzten 25 urtetik gorakoek, baldin eta betetzea ezin badute justifikatu deialdi honetako 10. artikuluak adierazten dituen dokumentuen bidez, prozeduran behin-behinean izena emateko eska dezakete, betiere, zuzenbideak onartzen duen frogaren bat aurkezten badute lan-eskarmentua edo/eta formala ez den prestakuntza justifikatzeko, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuko 11.2. artikuluarekin bat. Haien kasuak aztertzeko, behar adina aholkulari izendatuko ditu Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak, izena emateko haien eskabideak behin betiko onartu edo ez erabaki dezaten.
3.– Deialdi espezifiko batean parte hartzen dutenek I. eranskineko eskakizunak bete behar dituzte, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuko 11.2. artikuluarekin bat.
4.– Hauetako ezaugarriren bat dutenek ezin dute parte hartu deialdi honetan:
● Deialdiaren barruko gaitasun-unitateen inguruko Lanbide Heziketako titulu edo profesionaltasun-ziurtagiri bat izatea.
● «Pertsonei etxean laguntza soziosanitarioa ematea» eta «Mendekotasun-egoeran daudenei erakunde sozialetan laguntza soziosanitarioa ematea» prestakuntzei dagokienez, edozein erakunde eskudunek baliokidetzat hartutako titulu bat izatea.
● Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozedura batean parte hartzen aritzea eta egiaztatu beharreko gaitasun-unitateak deialdiaren barrukoak berak izatea.
7. artikulua.– Prozedurari buruzko informazioa eta orientabidea.
1.– II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeen ardura izango dira alor honetako jarduerak.
2.– Deialdi honi buruzko informazioa eta orientabidea lortzeko, II. eranskinak adierazten dituen ikastetxeetara jo dezakete prozeduran parte hartzeko interesa dutenek.
3.– Informatzaile-orientatzaile profesional bat izango da gutxienez II. eranskineko ikastetxe bakoitzean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak trebatua.
8. artikulua.– Prozeduran aurrez izena emateko eskaera.
1.– Deialdian parte hartu nahi dutenek, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoak lanbide-prestakuntza beraren barruko gaitasun-unitateak ebaluatzeko eta egiaztatzeko egindako deialdietan parte hartu badute, aurrez izena emateko eskaera egin behar dute, deialdi honen III. eranskineko eredu ofizialaren bidez. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunetik eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia helbidetik) jaits daiteke eredua.
2.– Eskabideak adieraziko du hautagaiak bete egiten dituela deialdian parte hartzeko eskakizunak. Hautagaiek ez badituzte betetzen eskakizun guztiak edo/eta datu faltsuak ematen badituzte, galdu egingo dute deialdian parte hartzeko eskubidea, eta ordaindutako tasak ez zaizkie itzuliko.
3.– Ebazpen honetako 9. artikuluak adierazten duen epean aurkeztuko dira aurrez izena emateko eskabideak, behar bezala beteta, II. eranskinak adierazten duen edozein ikastetxetan.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez daitezke.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badira, irekita eramango da gutun-azala, noiz aurkeztu diren adieraz dezan bulegoak.
4.– Euskaraz edo gaztelaniaz ez dauden dokumentu guztiekin batera, itzulpen ofiziala aurkeztu behar da ezinbestean.
5.– Eskabideak epez kanpo aurkezten badira edo akatsak badituzte eta dagokion epean zuzentzen ez badira, prozeduratik kanpo geldituko dira.
9. artikulua.– Aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko epeak.
Honakoak izango dira aurrez izena emateko eskabideak aurkezteko epeak:
a) «Eraikin eta lokaletan gainazal eta altzariak garbitzea», «Osasun-garraioa», «Pertsonei etxean laguntza soziosanitarioa ematea», «Mendekotasun-egoeran daudenei erakunde sozialetan laguntza soziosanitarioa ematea», «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» eta «Industriako ekipamenduaren mantentze eta muntatze mekanikoa» prestakuntzen, «Administrazioko eta finantzetako» goi-mailako teknikari-tituluaren eta «Mekanizazioko» teknikari-tituluaren barruko gaitasun-unitateei dagokienez, 2014ko azaroaren 4tik 14rakoa izango da epea, bi egun horiek barnean hartuta.
b) Gainerako gaitasun-unitateei dagokienez, 2014ko abenduaren 5etik 19rakoa izango da epea, bi egun horiek barnean hartuta.
10. artikulua.– Aurrez izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Prozeduran parte hartzeko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko, dokumentu hauek (jatorrizkoa eta kopia) aurkeztuko dira aurrez izena emateko eskabidearekin batera:
1.– NAren, AIZren edo Europako Erkidegoko herritartzat erregistratu izanaren ziurtagiriaren fotokopia. Europako Erkidegoko herritartzat erregistratu izanaren ziurtagiriaren fotokopia aurkezten bada, jaioterriko nortasun-agiriaren kopia ere aurkeztuko da, edo pasaportearena, eskatzaileak ez badu baimentzen datuen kontsulta egitea Presidentzia Ministerioak nortasun-datuak egiaztatzeko duen sisteman –indarrean egon behar du pasaporteak–.
2.– Hautagaiaren lanbide- eta prestakuntza-historia, Europako curriculum-ereduaren arabera. Eskabidearekin batera aurkezten ez bada, aholkularitza-fasean aurkez daiteke.
a) Lan-eskarmentua alegatzen bada prozeduran aurrez izena emateko eskatzeko, frogagiri hauek aurkeztuko dira:
● Soldatapeko langileak.
○ Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo hautagaia afiliatuta dagoen mutualitatearen ziurtagiri bat, datu hauek ematen dituena: enpresaren izena, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia.
○ Lan-kontratua, edo hautagaiak lan-eskarmentua lortu duen enpresaren ziurtagiri bat, datu hauek ematen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta jardunean emandako denbora-tartea.
● Langile autonomoak eta norberaren konturako langileak.
○ Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiri bat, datu hau ematen duena: hautagaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian alta-egoeran egon den aldiak.
○ Egindako jardueraren eta jardunean emandako denbora-tartearen deskripzioa.
● Langile boluntarioak eta bekadunak.
○ Laguntzen jardun duten erakundearen ziurtagiri bat, datu hauek ematen dituena berariaz: egindako jarduerak eta betetako funtzioak, urteak eta guztira emandako orduen kopurua –baremazio-helburuetarako, orduen kopurua zati zortzi egingo da egun kopurua kalkulatzeko–.
b) Formala ez den prestakuntza alegatzen bada prozeduran aurrez izena emateko eskatzeko, frogagiri bat aurkeztuko da, egiaztatzen duena hautagaiak baduela egiaztatu nahi dituen gaitasun-unitateen inguruko prestakuntza eta datu hauek ematen dituena: prestakuntzaren edukiak, prestakuntza-orduak eta prestakuntza eman duen erakundea [ik. I. eranskina].
c) Deialdi espezifikoetan parte hartzeko eskakizunak betetzen direla justifikatzeko dokumentazioa. [ik. I. eranskina].
3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunetik eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia helbidetik) jaits daitezke dokumentu guztiak.
11. artikulua.– Eskabideen onarpena.
1.– Izena aurrez emateko eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak egiaztatuko du eskabideak behar bezala aurkeztu direla, eskatzaileek eskakizunak betetzen dituztela eta, gaitasun-unitate espezifikoei dagokienez, eskatzaileak dagokion taldekoak direla. Gainera, eskakizunak betetzen dituzten eskabideen kopurua handiagoa bada ebaluatuko diren pertsonen gehieneko kopurua baino –gaitasun-unitate batzuei dagokienez, mugatuta dago ebaluatuko direnen kopurua–, eskatzaile bakoitzaren puntu kopurua adieraziko du, baremo honen arabera:
a) Azken 10 urteetan lanbide-prestakuntzaren berariazko esparruan lan-eskarmentu handiagoa lortu izana egiaztatzea, lan egin den enpres(ar)en ziurtagiri bat eta lan-bizitzaren laburpen bat aurkeztuta.
b) Berdinketarik bada, Enplegu Zerbitzu Publikoko bulego batean eskatzaile izatea eta, oraindik ere berdinketarik bada, nagusiagoa izatea adinez.
2.– Beharrezkoa bada, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratuko dira prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen zerrendak, eta interesdunei jakinarazpen bat helaraztearen ondorio berak izango ditu argitalpenak. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratuko dira zerrendak. Ebazpen honetako 9.a) artikuluak arautzen dituen eskabideei dagokienez, 2014ko azaroaren 27tik aurrera argitaratuko da zerrenda, eta, 9.b) artikuluak arautzen dituenei dagokienez, berriz, 2015eko urtarrilaren 23tik aurrera.
3.– Prozeduratik kanpo gelditzen badira, eskatzaileek hamar egun baliodun izango dituzte, zerrendak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratu eta biharamunetik, kanpoan utzi dituzten akatsak zuzentzeko eta aurkeztu ez dituzten dokumentuak aurkezteko.
4.– Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari helaraziko zaizkio zuzenketak. Zer ikastetxetan aurkezten den aurrez izena emateko eskabidea, han aurkeztuko dira, dagokion epea amaitu baino lehen.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez daitezke.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badira, irekita eramango da gutun-azala, noiz aurkeztu diren adieraz dezan bulegoak.
5.– Prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen zerrenda bat argitaratuko da lanbide-prestakuntza bakoitzeko, behin-behinekoa. Gainera, eskakizunak betetzen dituzten eskabideen kopurua handiagoa bada ebaluatuko diren pertsonen gehieneko kopurua baino, eskatzaile bakoitzaren puntu kopurua adieraziko da, baita prozeduratik kanpo gelditzen direnak kanpoan gelditzeko arrazoia ere.
6.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratuko dira prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen behin-behineko zerrendak, eta interesdunei jakinarazpen bat helaraztearen ondorio berak izango ditu argitalpenak. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratuko dira zerrendak. Ebazpen honetako 9.a) artikuluak arautzen dituen eskabideei dagokienez, 2014ko abenduaren 15etik aurrera argitaratuko da zerrenda, eta, 9.b) artikuluak arautzen dituenei dagokienez, berriz, 2015eko otsailaren 10etik aurrera.
7.– Prozeduratik kanpo gelditzen badira, eskatzaileek hiru egun baliodun izango dituzte, behin-behineko zerrendak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratu eta biharamunetik, zerrenden aurka erreklamatzeko. Horretarako, egoki deritzeten alegazioak aurkeztuko dituzte emandako puntuen kopuruari edo prozeduratik kanpo gelditzeko arrazoiei buruz. Zer ikastetxetan aurkezten duten aurrez izena emateko eskabidea, han aurkeztuko dituzte, dagokion epea amaitu baino lehen.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez ditzakete alegazioak.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badituzte, irekita eramango dute gutun-azala, noiz aurkeztu dituzten adieraz dezan bulegoak.
8.– Prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen zerrendak behin betiko onartzeko ebazpenaren bidez ebatziko dira erreklamazioak. Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegu Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariak emango dute ebazpena, batera, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratuko dira zerrendak. Interesdunei jakinarazpen bat helaraztearen ondorio berak izango ditu argitalpenak. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratuko dira zerrendak. Ebazpen honetako 9.a) artikuluak arautzen dituen eskabideei dagokienez, 2014ko abenduaren 19tik aurrera argitaratuko da zerrenda, eta, 9.b) artikuluak arautzen dituenei dagokienez, berriz, 2015eko otsailaren 16tik aurrera.
9.– Prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen behin betiko zerrendak eskatzaile bakoitzaren puntu kopurua adieraziko du, baita prozeduratik kanpo gelditzen direnak kanpoan gelditzeko arrazoia ere.
10.– Prozeduratik kanpo gelditzen badira, eskatzaileek hilabete izango dute, behin behitiko zerrendak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratu eta biharamunetik, gorako errekurtsoa aurkezteko zerrendak behin betiko onartzeko ebazpenaren aurka. Lanbide Heziketako edo Enplegu eta Laneko sailburuordearen aurrean aurkeztuko dute, eta ebazpen baten bidez ebatziko dute haiek, batera.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez dezakete errekurtsoa.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badute, irekita eramango dute gutun-azala, noiz aurkeztu duten adieraz dezan bulegoak.
12. artikulua.– Ebaluatuko direnen kopurua mugatuta dagoen gaitasun-unitateak ebaluatzeko ordezkoen zerrenda.
1.– Ebaluatuko direnen kopurua mugatuta badago, prozeduran parte hartzeko ordezkoen zerrenda bat onartuko eta argitaratuko du Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak.
2.– Ebaluatuko direnen gehieneko kopurua gainditzeagatik prozeduran parte hartzeko onartzen ez direnek osatuko dute zerrenda, betiere, eskakizunak betetzen badituzte. Lortutako puntu kopuruaren arabera zerrendatuko dira ordezkoak, eta, onartutako norbaitek ez badu izena ematen aholkularitza-fasean, ordena horri jarraituz deituko zaie.
13. artikulua.– Prozeduraren faseak.
1224/2009 Errege Dekretuko 14. artikuluaren arabera, honakoak izango dira prozeduraren faseak:
a) Aholkularitza.
b) Lanbide-gaitasunaren ebaluazioa.
c) Lanbide-gaitasunaren egiaztapena eta erregistroa.
14. artikulua.– Izen-ematea aholkularitza-fasean.
1.– Prozeduran parte hartzeko onartutakoen behin betiko zerrendako kideek eman behar dute izena.
2.– Ebazpen honetako 9.a) artikuluak arautzen dituen eskabideei dagokienez, 2015eko urtarrilaren 7tik 13rakoa izango da izena emateko epea, bi egun horiek barnean hartuta, eta, 9.b) artikuluak arautzen dituenei dagokienez, berriz, 2015eko otsailaren 17tik 23rakoa, bi egun horiek barnean hartuta.
3.– Deialdi honen IV. eranskineko ereduaren bidez emango da izena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunetik eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia helbidetik) jaits daiteke eredua.
4.– Aholkularitza-fasean izena emateko, salbuespen-egoeraren batean egon ezean, 24 euroko tasa bat ordainduko da, urriaren 10eko 1/2013 Legeak, bizialdi osoko ikaskuntzari buruzkoak, 95. nonies artikuluan xedatzen duenarekin bat.
5.– Izena emateko ereduak erakunde laguntzailetzat identifikatzen duen edozein banku-erakundetan ordaindu daiteke tasa.
6.– Honakoek ez dute izango tasa ordaindu beharrik:
a) Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabeek.
b) Terrorismoaren biktimek, betiere, larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak izan dituztela egiaztatzen badute; haien ezkontideek; antzeko harreman afektiboa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnek; eta haien seme-alabek.
7.– Dagokion epean aurkeztuko da izena emateko eskabidea, behar bezala beteta, tasa ordaindu izanaren edo salbuespen-egoeraren batean egotearen frogagiriarekin batera, II. eranskinak adierazten duen edozein ikastetxetan.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez daiteke eskabidea.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten bada, irekita eramango da gutun-azala, noiz aurkeztu den adieraz dezan bulegoak.
15. artikulua.– Aholkularitza-fasearen bilakaera.
1.– Nahitaezkoa izango da aholkularitza-fasean parte hartzea. Helburuak dira identifikatzea zer gaitasun-unitate datozen bat izena ematen duten pertsonen ikaskuntzekin eta parte-hartzaileei prozesu osoan beharrezkoa izango duten laguntza guztia ematea, eta, horretarako, hautagai bakoitzaren aurreko lan-eskarmentua eta lanbide-heziketa aztertuko da, baita autoebaluazio-galdeketaren emaitza ere.
2.– Talde-bilera bat izango da aholkulari bakoitzari esleitutako parte-hartzaile guztien artean, informazioa emateko aholkularitza-prozesuari eta lanbide-gaitasunen dosierra prestatzeko prozesuari buruz. Hain zuzen ere, lanbide-gaitasunen dosierrak informazio esanguratsua emango du fase honetan izena ematen duen bakoitzaren historiari buruz: datu pertsonalak, lanbide-heziketa eta lan-eskarmentua, eta gaitasun-unitate bakoitzaren gauzatzeekiko konparazioa. Gainera, gaitasun-unitateak ebaluatzen lagunduko du.
3.– Gero, aholkulariarekiko beste bilera bat izango da gutxienez, bakarka eta aurrez aurre. Aholkulariak hitzordua emango dio fase honetan izena emandako bakoitzari, eta bere gaitasunaren autoebaluazioa egiten, dosierra osatzen edo bere gaitasuna egiaztatzeko ebidentzia berriak aurkezten lagunduko dio.
4.– Parte-hartzaileak ez badira joaten talde-bilerara edo bakarkako bilerara eta arrazoia justifikatzen ez badute, prozeduran parte hartzeari utziko diote, eta galdu egingo dute prozeduran parte hartzeko onartua izateak ematen duen eskubide oro. Baldin eta bilera igaro eta hiru egunetan, idatziz eta frogagiriak aurkeztuta, behar bezala justifikatzen badute bilerara ez joateko arrazoia, beste bilera bat hitzartuko da, aholkularitza emateko epeen barruan.
5.– Aholkularitza-fasea amaitutakoan, aholkulariak orientazio-txosten bat egingo du, lanbide-prestakuntzen barruko gaitasun-unitate ebaluagarriak zehazteko. Txostena ez da izango loteslea, eta parte-hartzaileari helaraziko dio aholkulariak.
6.– Txostena aldekoa bada, dagokion ebaluazio-batzordeari helaraziko zaio bildutako informazio guztia, aholkulariak egindako txostenarekin batera.
7.– Txostena kontrakoa bada, zer prestakuntza osagarri eman beharko lukeen adieraziko zaio parte-hartzaileari, eta zer ikastetxetan eman dezakeen. Hala ere, ebaluazio-fasera pasatzea erabaki dezake parte-hartzaileak. Horixe erabakitzen badu ere, dagokion ebaluazio-batzordeari helaraziko zaio bildutako informazio guztia, aholkulariak egindako txostenarekin batera.
8.– Egun hauetan izango da aholkularitza-fasea:
a) «Eraikin eta lokaletan gainazal eta altzariak garbitzea», «Osasun-garraioa», «Pertsonei etxean laguntza soziosanitarioa ematea», «Mendekotasun-egoeran daudenei erakunde sozialetan laguntza soziosanitarioa ematea» eta «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» prestakuntzen eta «Administrazioko eta finantzetako» goi-mailako teknikari-tituluaren barruko gaitasun-unitateei dagokienez, 2015eko urtarrilaren 20tik 24ra bitartean.
b) Gainerako gaitasun-unitateei dagokienez, 2015eko martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean.
16. artikulua.– Izen-ematea ebaluazio-fasean.
1.– Prozeduran parte hartzeko onartutakoek eman dezakete izena fase honetan, betiere, aholkularitza-fasea amaitzen badute.
2.– Gaitasunak ebaluatzeko izena emateko epeari dagokionez,
a) epea 5 egun baliodunekoa izango da, aholkularitza-fasea amaitu eta biharamunetik;
b) izena epe barruan ematen ez dutenek prozedurari uko egiten diotela joko da;
c) parte-hartzaile guztiek egun hauetarako emango dute izena: 9.a) artikuluak arautzen dituen eskabideei dagokienez, 2015eko martxoaren 31rako, eta, 9.b) artikuluak arautzen dituenei dagokienez, berriz, 2015eko maiatzaren 4rako.
3.– Deialdi honen V. eranskineko ereduaren bidez emango da izena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunetik eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia helbidetik) jaits daiteke eredua.
4.– Ebaluazio-fasean izena emateko, salbuespen-egoeraren batean egon ezean, 12 euroko tasa bat ordainduko da, urriaren 10eko 1/2013 Legeak, bizialdi osoko ikaskuntzari buruzkoak, 95. nonies artikuluan xedatzen duenarekin bat.
5.– Izena emateko ereduak erakunde laguntzailetzat identifikatzen duen edozein banku-erakundetan ordaindu daiteke tasa.
6.– Honakoek ez dute izango tasa ordaindu beharrik:
a) Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabeek.
b) Terrorismoaren biktimek, betiere, larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak izan dituztela egiaztatzen badute; haien ezkontideek; antzeko harreman afektiboa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnek; eta haien seme-alabek.
7.– Dagokion epean aurkeztuko da izena emateko eskabidea, behar bezala beteta, tasa ordaindu izanaren edo salbuespen-egoeraren batean egotearen frogagiriarekin batera, II. eranskinak adierazten duen edozein ikastetxetan.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez daiteke eskabidea.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten bada, irekita eramango da gutun-azala, noiz aurkeztu den adieraz dezan bulegoak.
17. artikulua.– Ebaluazio-fasearen bilakaera.
1.– Ebaluazio-fasean, egiaztatuko da parte-hartzaileak baduela beharrezko lanbide-gaitasuna gaitasun-unitateen gauzatzeetan, ezarritako mailetan, gauzatze-irizpideetan eta lanbidearen testuinguruaren araberako lan-egoera batean, lan-egoera erreala izan edo simulatua izan.
2.– Parte-hartzaileak lanbidearen inguruan aurkeztutako informazioak ematen dituen zeharkako ebidentziak eta gaitasun bakoitza ebaluatzeko beharrezko ebaluazio-metodoen bidez lortzen diren zuzeneko ebidentziak hartuko dira kontuan.
3.– Ebaluazio bat izango da parte-hartzaileek ebaluatzeko eskatzen duten gaitasun-unitate bakoitzeko.
4.– Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak xedatzen eta arautzen dituen ebaluazio-batzordeek egingo dute ebaluazioa. Zer gaitasun-unitate ebaluatuko diren, haien lanbide-familien arabera eratuko dira ebaluazio-batzordeak.
5.– Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuko 27. eta 28. artikuluek arautuko dituzte ebaluazio-batzordeen osaera, funtzionamendua eta funtzioak.
6.– Batzordeburua batzorde bakoitzaren lanaren arduraduna izango da, eta beharrezko koordinazioa mantenduko du prozeduraren faseen artean. Administrazioko enplegatu publiko bat izango da, eta sei urteko eskarmentua izango du gutxienez lanean edo/eta irakaskuntzan, edo bi urtekoa prozedura honen barruko aholkularitza- edo/eta ebaluazio-lanetan.
7.– Etapa hauek osatuko dute ebaluazio-fasea:
a) Parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunen dosierra eta aholkulariaren txostena aztertuko ditu ebaluazio-batzordeak, eta zuzeneko ebidentzien atariko ebaluazioa egingo du, erabakitzeko ea ebidentziak nahikoak diren gaitasun-unitateak egiaztatzea proposatzeko.
b) Parte-hartzaile bakoitzarentzako plangintza bat prestatuko du, ebaluazio-plan indibidualizatuaren bidez. Ebaluazio-jarduera eta -metodoak eta programatutako jarduera bakoitzerako lekuak eta datak zehaztuko ditu ebaluazio-planak, nahitaezkoa izango da, eta parte-hartzaile guztiei emango zaie.
c) Ebaluazio-batzordeak erabakitzen duen ebaluazio-prozesua egingo du parte-hartzaile bakoitzak.
d) Gaitasun-unitate jakin baten barruko lanbide-gaitasunaren ebaluazioaren emaitza emateko, «frogatua» edo «frogatu gabea» erabiliko da. Gaitasun-unitatea izango da gutxieneko egiaztapen-unitatea.
8.– Parte-hartzaileak ezin badira agertu probara, ezin agertua justifikatu behar dute, bilera igaro eta hiru egunetan, idatziz eta frogagiriak aurkeztuta. Frogagiririk aurkezten ez badute, eskaerari uko egiten diotela joko da; aurkezten badute, berriz, batzordeburuak beste proba baterako hitzordua emango die, ebaluazioa egiteko epeen barruan.
9.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratuko da ebaluazioaren behin-behineko emaitza, eta interesdunei jakinarazpen bat helaraztearen ondorio berak izango ditu argitalpenak. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratuko da emaitza.
10.– Parte-hartzaileek erreklamazioa aurkez dezakete ebaluazio-batzordeko buruaren aurrean, hiru egun baliodunean ebaluazioaren behin-behineko emaitza Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratu eta biharamunetik.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez dezakete.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badute, irekita eramango dute gutun-azala, noiz aurkeztu duten adieraz dezan bulegoak.
11.– Ebaluazio-batzordeek onartuko dituzte ebaluazioaren behin betiko emaitzak. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratuko dira, eta interesdunei jakinarazpen bat helaraztearen ondorio berak izango ditu argitalpenak. Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia helbidean) eta II. eranskinak adierazten dituen Lanbide Heziketako ikastetxeetan argitaratuko dira emaitzak.
12.– Parte-hartzaileek gorako errekurtsoa aurkez dezakete ebaluazioaren behin betiko emaitzaren kontra, hilabetean emaitza Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.net helbidean) argitaratu eta biharamunetik. Lanbide Heziketako edo Enplegu eta Laneko sailburuordearen aurrean aurkeztuko dute, eta ebazpen baten bidez ebatziko dute haiek, batera.
Gainera, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, 38.4. artikuluan adierazten duen edozein tokitan aurkez dezakete errekurtsoa.
Alde horretatik, posta-bulegoren batean aurkezten badute, irekita eramango dute gutun-azala, noiz aurkeztu duten adieraz dezan bulegoak.
13.– Egun hauetan izango da ebaluazio-fasea:
a) «Eraikin eta lokaletan gainazal eta altzariak garbitzea», «Osasun-garraioa», «Pertsonei etxean laguntza soziosanitarioa ematea», «Mendekotasun-egoeran daudenei erakunde sozialetan laguntza soziosanitarioa ematea» eta «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» prestakuntzen eta «Administrazioko eta finantzetako» goi-mailako teknikari-tituluaren barruko gaitasun-unitateei dagokienez, 2015eko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean.
b) Gainerako gaitasun-unitateei dagokienez, 2015eko maiatzaren 5etik ekainaren 30era bitartean.
18. artikulua.– Aholkularien eta ebaluazio-batzordeetako kideen izendapena.
1.– Dagozkion gaitasun-unitateen inguruko aholkulari eta ebaluatzailetzat erregistratutako profesional gaituak arituko dira aholkulari eta ebaluatzaile, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzekoak, 25. artikuluan xedatzen duenarekin bat.
2.– Lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko hautatuek aholkularitza- eta ebaluazio-lanak egingo dituzte, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak 23., 24. eta 28. artikuluetan xedatzen duenarekin bat, eta hautagaien banaketa geografikoaren eta aurreko deialdietako esperientziaren arabera izendatuko dira.
3.– Lanbide-prestakuntza baten inguruko aholkulari izendatzen direnek inola ere ezin dute aritu lanbide-prestakuntza beraren ebaluatzaile.
4.– Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariaren eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegu Prestakuntza eta Diru Sarrerak Bermatzeko zuzendariaren baterako ebazpen baten bidez izendatuko dira deialdiaren barruko gaitasun-unitateei dagokien lanbide-prestakuntza bakoitza ebaluatzeko eta egiaztatzeko aholkulari eta ebaluazio-batzordeak, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak 23., 24. eta 28. artikuluetan xedatzen dituen funtzioak bete ditzaten.
19. artikulua.– Ordain ekonomikoak.
Prozedura amaitutakoan, ordain ekonomiko hauek izango dituzte prozeduran parte hartzeko izendatutako aholkulari eta ebaluatzaileek:
a) Aholkulari izendatutakoek, orduko 24 euro gehienez ere. Alde horretatik, ordu kopuru hauek eman ditzakete gehienez ere aholkularitzan:
○ 2,50 ordu aholkatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak I. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 3 ordu aholkatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak II. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 3,50 ordu aholkatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak III. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 5 ordu aholkatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak II. mailako titulu baten barrukoak badira.
○ 5,50 ordu aholkatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak III. mailako titulu baten barrukoak badira.
b) Ebaluatzaile izendatutakoek, orduko 24 euro gehienez ere. Alde horretatik, ordu kopuru hauek eman ditzakete gehienez ere ebaluazioan:
○ 1,75 ordu ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak I. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 2 ordu ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak II. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 2,25 ordu ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak III. mailako lanbide-prestakuntza baten barrukoak badira.
○ 2,50 ordu ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak II. mailako titulu baten barrukoak badira.
○ 2,75 ordu ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko, gaitasun-unitateak III. mailako titulu baten barrukoak badira.
○ 24 euro gaitasun-probetan eta ebaluazio-bileretan emandako ordu bakoitzeko, betiere, ebaluazio-batzordeko buruak behar bezala justifikatzen baditu Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren aurrean.
20. artikulua.– Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta erregistratzeko fasea.
1.– Baldin eta parte-hartzaileek frogatzen badute izan badutela lanbide-gaitasuna gaitasun-unitateei dagokienez, frogatutako gaitasun-unitate guztien ziurtagiria egingo du Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ebaluazio-batzordeen aktei jarraituz –uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren III-A eta III-B ereduaren bidez egingo dituzte aktak ebaluazio-batzordeek–.
2.– Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari helaraziko dizkio egiaztapenaren emaitzak, dagozkion erregistroan sar ditzan.
3.– Aurrez izena emateko ikastetxeek gordeko dute prozedura osoak irauten duen bitartean sortzen diren erregistro eta emaitza guztien espedientea.
21. artikulua.– Egiaztapenaren ondorioak.
1.– Indarrean dagoen araudiaren arabera, Lanbide Heziketako tituluen barruko lanbide-moduluak baliozkotzeko eta profesionaltasun-ziurtagirien barruko prestakuntza-moduluak salbuesteko ondorioak izango ditu gaitasun-unitateen egiaztapenak.
2.– Baldin eta hautagaiak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren profesionaltasun-ziurtagiri bat eskuratzeko eskakizunak betetzea lortzen badu prozedura honi esker, hura lortzeko beharrezko zuzemenak zein diren adieraziko dio hark. Titulu baten barruko gaitasun-unitate guztiak frogatzen baditu, berriz, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek adieraziko diote zein diren hura lortzeko eskakizunak.
22. artikulua.– Datuen babesa.
1.– Abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 5. artikuluak eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak, xedatzen dutenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren fitxategietan sartuko dira parte-hartzaileek prozeduraren faseren batean formularioen bidez ematen dituzten datuak, estatistikoki tratatzeko eta lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura kudeatzeko.
2.– Une oro erabil daitezke biltzen diren datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak, honakoek ezartzen dituzten baldintzetan: aipatutako legeak, hura garatzeko arauek eta uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak.
3.– Berariaz adierazten badute, parte-hartzaileek beren datuak tratatzearen aurka egin dezakete, betiere, egoera pertsonal jakin batekin zerikusia duten arrazoi funtsatu eta legitimoak badituzte.
23. artikulua.– Dokumentazioaren berreskurapena.
1.– Prozeduran parte hartzeko onartzen ez diren hautagaiek bi hilabete izango dituzte, prozeduran parte hartzeko onartutakoen eta onartu gabekoen behin betiko zerrendak argitaratzen direnetik, aurrez izena emateko ikastetxeetan aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzeko.
2.– Prozeduran parte hartzeko onartzen diren hautagaiek bi hilabete izango dituzte, ebaluazioaren behin betiko aktak argitaratzen direnetik, aurrez izena emateko ikastetxeetan aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzeko.
3.– Aipatutako epeak amaitutakoan, hautagaiek berreskuratu ez dituzten dokumentuak suntsitu ahal izango dira.
24. artikulua.– Prestakuntza-plana.
Lan-eskarmentua edo/eta formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura amaitutakoan, idazki bat helaraziko zaie parte-hartzaile guztiei, honakoak adieraziko dituena kasuan-kasuan:
1.– Prestakuntza-aukerak eta dagozkion orientabideak, frogatu gabeko gaitasun-unitateak hurrengo deialdietan egiaztatu ahal izateko.
2.– Prestakuntza-aukerak eta dagozkion orientabideak, erlazionatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat edo Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko beharrezko prestakuntza osatu ahal izateko.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak ebazpen honek.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, haren kontrako gorako errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean. Ebazpen baten bidez ebatziko dute haiek, batera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 27a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
Enplegu eta Laneko sailburuordea,
RICARDO BARCALA ZUMELZU.
RSS