Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4662

EBAZPENA, 2014ko urriaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko osoaren aldaketa iragartzeko dena (zenbateko hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28an egindako bileran onartu zuen).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28ko bileran hartutako erabakiaren bidez, ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdia onartu zen, eta 2014ko abuztuaren 25eko EHAAn argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 30eko ebazpen bidez.

Deialdi horretan, diru-laguntzen hiru lerro sartzen dira, 1. artikuluan ezartzen denez.

–. Ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak; II. kapituluan arautzen dira.

–. Enpresa-jarduera berriak abian jartzea bultzatzera bideratutako laguntzak, ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan; III. kapituluan arautzen dira.

–. Enpresa-jarduera bat hasi eta, proiektu hori sendotzeko, laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak; IV. kapituluan arautzen dira.

Diru-laguntza horiek finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa 1.500.000 eurokoa da. Horietatik, 1.000.000 euro 2014. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2015erako konpromiso-kredituan sartuko dira beste 500.000 euro. Baliabide ekonomiko horiek deialdiaren 2. artikuluan ezarritako eran banatzen dira lerro desberdinetan.

Hain zuzen ere, IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko 900.000 euro esleitu ziren. Horietatik, 540.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 360.000 euro, berriz, 2015erako konpromiso-kredituari. Kreditu hori, era berean, honela banatzen da:

–. 450.000 euro bideratu dira 18 eta 25 urte arteko gazte ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).

–. 450.000 euro bideratu dira 25 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).

Une honetan, orain arte aurkeztutako eskabideek (diru-laguntzen azken lerro horri dagozkionak; enpresa jarduera bat sendotzeko laguntzak) nabarmen gainditzen dituzte aurreikuspenak, eta ezinezkoa da deialdian xedatutako kredituaren kargura finantzatzea.

Krisi garai hauetan, funtsezkoa da enpresa-ekimenei laguntza eskaintzea, batez ere, ezartzeko lehen pausuak ematen ari diren horiei. Orain arte laguntza-eskabide asko jaso dira, eta, gure ustez, oso komenigarria da ahalik eta gehienei erantzutea; horrela, bada, beharrezkoa da hasiera batean ezarritako aurrekontu-zuzkidura handitzea.

Deialdiaren 2.1 artikuluan, laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzeko aukera aurreikusten da; baina, halakorik egitekotan, horren berri eman beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko urriaren 23an egindako bileran, ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea erabaki du. Kopuru hori IV. kapituluan ezarritako laguntzei aurre egiteko erabiliko da. Era berean, erabaki horren edukia argitara emateko agindu du.

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko urriaren 23ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:

Ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea, eta, horretarako, 900.000 euro gehiago jartzea. Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egin zen (2014ko abuztuaren 25eko EHAAn argitaratua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2014ko uztailaren 30eko Ebazpen bidez). Kopuru horretatik, 540.000 euro ordainketa-kredituari dagozkio, eta 360.000 euro, berriz, konpromiso-kredituari.

Kreditu-handitze hori IV. kapituluan ezarritako laguntzak finantzatzera bakarrik erabiliko da («Enpresa jarduera hasita, proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak»), eta honela banatuko da:

–. 450.000 euro bideratuko dira 18 eta 25 urte arteko gazte ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).

–. 450.000 euro bideratuko dira 25 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetara (270.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 180.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari).

Ondorioz, deialdiko IV. kapituluan ezarritako laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa 1.800.000 eurokoa da, eta horietatik 1.080.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 720.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari. Eta deialdiko laguntza guztietara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 2.400.000 eurokoa da, eta horietatik 1.540.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 860.000 euro 2015eko konpromiso-kredituari.

Baliabide ekonomiko horien % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen ditu, 2007-2013ko Euskadiko EGF Programa Operatiboaren esparruan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala