Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4658

200/2014 DEKRETUA, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Sociedad para la Transformación Competitiva - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietatearen akzioak eros diezazkien Donostiako Udalari, Hernaniko Udalari eta Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietateari.

Donostiako Udalak, Hernaniko Udalak eta Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak -Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren bazkide gutxiengodunak izanik-, adierazi dute besterendu nahi dituztela jabetzan dituzten akzioak.

Bic Gipuzkoa Berrilan-en Administrazio Kontseiluak eta Batzar Orokorrak, 2014ko ekainaren 20an, erabaki zuten eragiketa egokiena dela gehiengoan dauden bazkideek, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, zuzenean erostea bazkide gutxiengodunen akzioak.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2014ko ekainaren 30ean egindako bileran, erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea -5/81 Legearen 2. puntuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz- baimena eman ziezaion Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri honako eragiketa honetarako: Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren 2.072 akzio erostea Donostiako Udalari, 31,11 euro ordainduta; Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren beste 3.748 akzio erostea Hernaniko Udalari, guztira 56,26 euro ordainduta; eta Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren autokarterako 841 akzio erostea, guztira 12,63 euro ordainduta. Hortaz, transakzioaren zenbatekoa, guztira, 100 euro izango da. Transakzioaren zenbatekoa, guztira, 100 euro izango da. Eragiketa horiek egin ondoren, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k % 50eko partaidetza izango du Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietatearen kapitalean.

Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea (egun, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean, kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio.

Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietatearen helburu soziala hau da:

a) Zerbitzuak ematea eta ekimenak sustatzea, hain zuzen ere enpresa berritzaileak sortzeko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan egun dauden enpresak biziberritzeko eta haietan berrikuntza eta dibertsifikazioa sustatzeko. Hona hemen zerbitzu horiek:

● Antzematea Lurralde Historikoan ezar daitezkeen enpresa-proiektuak.

● Aurrez, proiektua egingarria den ebaluatzea.

● Ekintzaile potentzialak hautatzea eta prestatzea.

● Negozio Plana prestatzeko aholkularitza ematea eta plana berrikustea.

● Bazkideak erakartzea eta enpresen arteko akordioak sustatzea.

● Finantzabideak bilatzen laguntzea.

● Berrikuntzaren eta teknologiaren arloan laguntza ematea.

● Enpresa berrientzako enpresa-sehaska izatea.

● Lokal industrial eta komertzialak eraikitzea, saltzea eta alokatzea.

b) Sozietatea bera garatzeko, beste sozietate batzuetan parte hartzea, fundazioan akzioak edo partaidetzak harpidetuz, sozietateen kapitala gehituz edo akzio edo partaidetzak eskuratuz titulu bidez.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Baimena ematen zaio Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri, honako eragiketa hauek egin ditzan: Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietatearen 2.072 akzio erostea Donostiako Udalari, 31,11 euroren truke (0,015013, akzioko); Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren 3.748 akzio erostea Hernaniko Udalari, guztira 56,26 euroren truke (0,015013, akzioko); eta Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A.ren autokarterako 841 akzio erostea, guztira 12,63 euroren truke (0,015013, akzioko). Eragiketaren zenbatekoa, guztira, 100 euro izango da. Eragiketa horren ondorioz, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k % 50eko partaidetza izango du Bic Gipuzkoa Berrilan, S.A. sozietatean.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala