
209. zk., 2014ko azaroaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4657
EBAZPENA, 2014ko urriaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, ebazpen hauek aldatzen dituena: Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran), Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak -2014ko irailaren 9an- emandako 68/2014 zk.ko autoa betez (36/2014 zk.ko epaiaren ondoreak hedatzeko prozeduran emanda, Rafael Miner Urdangarin jaunak eta Karlos Sukunza Pagola jaunak eskatuta).
Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez (zeinak aldatu egin baitzuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaien zerrenda argitara eman zuena), Rafael Miner Urdangarin jauna eta Karlos Sukunza Pagola jauna izangai aukeratuak izan ziren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.
Izangaiek aurkeztu zuten, epean eta moduan, aipatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa. Era berean, 2003/2004 ikasturtean praktika-aldia egin eta gainditu ondoren, karrerako funtzionarioak izendatuak izan ziren, 2004ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Baina, geroxeago, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez, aipatutako 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatu zen. Aipatutako epaian adierazten zenaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitateko eta txanda libreko izangai aukeratuen zerrendan aldaketa eragin zuen: Rafael Miner Urdangarin jauna eta Karlos Sukunza Pagola jauna aipatutako zerrendatik kanpo utzi ziren, eta ondorioz, haien karrerako funtzionarioen izendapenak baliogabetuak geratu ziren.
Geroxeago, Rafael Miner Urdangarin jaunak eta Karlos Sukunza Pagola jaunak 473/2013 zk.ko epaiaren -2013ko irailaren 20koan- ondoreak hedatzeko eskatu zuten, 2093/2011 errekurtsoari dagokionez. Aipatutako epaiak errekurtso-egileei ziurtatu zien Ingeniari Teknikoko tituluaren espediente akademikoa meritu bezala baloratua izateko eskubidea; eta halaber, errekurtso-egileei ondorengo eskubideak ziurtatzen zaizkie: honela lortutako azken guztizko puntuazioa dela eta, hautaketa-probak gainditu dituzten oposiziogileen zerrendan sartzea, dagokien hurrenkera zenbakiarekin; eta dagozkien administrazio-eskubideak eta eskubide ekonomiko guztiak onartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak -2014ko irailaren 9an- emandako 68/2014 zk.ko autoa betez, aipatutako epaiaren ondoreak hedatzeko adierazi du Rafael Miner Urdangarin jaunaren eta Karlos Sukunza Pagola jaunaren alde.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 22ko Aginduaren bidez, aipatutako epaia -haren terminoetan- bete behar dela xedatzen da.
Ingeniari Tekniko tituluaren espediente akademikoa baloratu ondoren, oposiziogile bakoitzari ondorengo puntuazioa dagokio lehiaketa-aldian eta aukeratuen zerrendan:
Rafael Miner Urdangarin jaunari 1,5 puntu dagozkio lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan. Puntuazio horri oposizio-aldian lortutako 6,3250 puntu gehituz gero, Rafael Miner Urdangarin jaunak hautaketa-prozeduran lortutako guztizko puntuazioa 14,425 da.
Karlos Sukunza Pagola jaunari 1,5 puntu dagozkio lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan. Puntuazio horri oposizio-aldian lortutako 6,7750 puntu gehituz gero, Karlos Sukunza Pagola jaunak hautaketa-prozeduran lortutako guztizko puntuazioa 14,875 da.
Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedurak gainditu zituzten izangaien zerrendan sartu behar dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Aldatzea Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutakoan) izangaiek lehiaketa-aldian lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta bertan, Rafael Miner Urdangarin jaunari eta Karlos Sukunza Pagola jaunari Ingeniari Tekniko tituluaren espediente akademikoa baloratu ondoren, ondorengo puntuazioa dagokie:
Rafael Miner Urdangarin jauna: 1,5 puntu lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan.
Karlos Sukunza Pagola jauna: 1,5 puntu lehiaketa-aldiko 2. atalean, eta 8,100 puntu, guztira, aldi horretan.
Bigarrena.- Aldatzea Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena; horren bidez, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatu zen, zeinak 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldatu baitzuen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran aukeratutako izangaien zerrenda argitara eman zuena. Horrela, behin oposizio- eta lehiaketa-aldietan lortutako puntuazioak batu ondoren, aukeratutako izangaien zerrendan honako hauek sartzen dira:
Rafael Miner Urdangarin jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa, Teknologia espezialitatea, txanda librea, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 14,425 punturekin.
Karlos Sukunza Pagola jauna: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa, Teknologia espezialitatea, txanda librea, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 14,875 punturekin.
Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarriak eskatutako dokumentazio-aurkezpenaren tramitea amaitutzat jotzen da.
Laugarrena.- Rafael Miner Urdangarin jaunaren eta Karlos Sukunza Pagola jaunaren praktika-aldia egindakotzat eta gainditutakotzat jotzen da.
Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du epaia gauzatzeko tramiteetan gerta daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1. eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 6a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS