Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2014ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3994

IRAGARKIA, administrazioarekiko 205/14 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epaitzeko dena.

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegian, 205/14 zenbakiarekin eta prozedura laburtuaren bitartez. Natalia Blazquez Inchaustik aurkeztu du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 1588/2013 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunaren bidez atzera bota izana dela-eta. Hain zuzen, ebazpen horren bidez, osasun-diplomatuen lanbide-taldeko erizain kategoriako lekualdatze lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu zen, eta behin betiko destinoak izendatu zituen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epaitzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala