Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2014ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3986

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1038/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1038/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bilbao Compañía Anónima de Seguros Generales.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Fuente.

Demandatua: Reale Seguros y Roregra, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-02-25en. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Fuente Lavín prokuradoreak Bilbao Compañía Anónima de Seguros Generalesen izenean aurkeztutako demanda, Reale Seguros y Roregra, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari mila berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta hogeita hamar zentimo (1.268,30) ordaintzera solidarioki –demandatutako aseguru-etxea 450 eurotik salbuetsiko da, hitzartutako frankizia dela eta–, gehi legezko interesak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Roregra, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala