Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2014ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3985

EBAZPENA, 2014ko irailaren 15ekoa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntzak emateko erabakia hartzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 3koa Aginduak (2014ko ekainaren 11ko EHAA) EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena ematea eta horiek finantzatzeko diru-laguntzen programa arautzen du.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako ekainaren 3ko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea eta prestakuntza-ekintza horiek antolatzeko eta garatzeko dagokien diru-laguntza ematea.

Bigarrena.– II. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea, diru-laguntzarik gabe aurrekontu-kreditua agortu delako.

Hirugarrena.– III. eranskineko zerrendan ageri den ikastetxearen eskabidea ez onartzea, epez kanpo aurkeztu zelako.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 15a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala