Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2014ko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3615

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako, diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Aztertu egin da musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 30eko Agindua.

Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo du, eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Clara Montero Telletxea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).

Batzarkideak:

a) Musika partituren edizio inprimatuak: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.

b) Banakako musika proiektuak: Aintzane Camara Izagirre; Cesar Ibarretxe Azkueta; Mari Jose Oria Eraso; Ixiar Uria Aramburu. Ordezkoa: Jose Manuel Tife Iparragirre.

c) Musika-ekimen enpresarialak: Jose Maria Argoitia San Martín; Jon Bagües Erriondo; Irene Larraza Aizpurua. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a,

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala