
154. zk., 2014ko abuztuaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3549
EBAZPENA, 2014ko otsailaren 5koa, Nazioartekotze zuzendariarena; horren bidez, Prointer Programaren (Nazioartekotze Programa) barruan 2013. ekitaldirako aurkeztutako laguntzetarako eskariak ebazten dituen Nazioartekotze zuzendariaren 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez emandako laguntzari dagokionez, Tambora Global Trade Solutions, S.L.-k aurkeztutako uko egitea onartu da.
Esp. zk.: 48-AF-G-2013-0141- Prointer 2013
Prointer Programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Agindua ikusi da.
1.– Nazioartekotze zuzendariak 2013ko abenduaren 30ean, Tambora Global Trade Solutions, S.L.-ri 595,83 euroko laguntza emateko ebazpena eman zuen. Era berean, ebazpen horretan diru-laguntzaren %25a ordaintzea onartu zen, hau da, 148,95 euro, emandako diru-laguntza onartu ostean edo, hala egokituz gero, Prointer programa arautzen duen aginduaren 27.1. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epean.
2.– Enpresa onuradunak, idazki baten bidez ezagutarazi zuen uko egiten ziola Nazioartekotze-programaren barruan eman zitzaion laguntzari.
3.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 27.1. artikuluak erakunde eta enpresa onuradunen obligazioei buruz zehaztutakoaren arabera, onuradun guztiek badute emandako diru-laguntzari esanbidez eta idazki bidez uko egitea diru-laguntza eman zaiela jakinarazten zaien komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean. Gainera, Administrazioak uko egitea onartu beharko du, amaitutzat emango du prozedura eta artxibatzeko aginduko du, uko-egitea onartzeak beste interesdunen eskubiderik edo interesik kalte lezakeenik atzematen ez bada. Era berean, ez da atzeman behar interes orokorrerako kalterik.
4.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuari dagokionez Prointer programa (Nazioartekotze Programa) garatzen duen Aginduan zehaztutakoarekin bat etorriz, baita martxoaren 1eko 8/2013 Dekretu bidez aldatutako Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen baititu, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Prointer nazioartekotze programaren barruan 2013. ekitaldirako aurkeztutako laguntzetarako eskariak ebazten dituen Nazioartekotze zuzendariaren 2013eko abenduaren 30eko ebazpenaren bitartez ekimenak bideratzearren onartutako 595,83 euroko laguntzari Tambora Global Trade Solutions, S.L.-k egindako ukoa onartzea.
Bigarrena.– Horretarako bideratutako prozedura amaitutzat jotzea eta horri buruzko espedientea artxibatzeko agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Berrikuntza eta Teknologia sailburuordeari, interesdunak ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 5a.
Nazioartekotze zuzendaria,
AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.
RSS