
133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3252
IRAGARKIA, Estación de Servicio Puntxas, S.L.-k lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko.
Espedientearen kodea: 1-11/V/G // VTM-G-2014-0002.
Eskatzailea: Estación de Servicio Puntxas, S.L.
Jarduera: Zerbitzugunea.
Jardueraren kokapena: N-121/A errepidea, 74,100 Km – Irun (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Bidasoaren Itsasadarra.
Isurketa gunea:
UTM koordenatuak:
X= 601.123
Y= 4.799.084
Gasolina-hornigailu eta kamioien aparkalekuko kutsadura eraman lezaketen euri uren isurketa, aurretik urtean 3.600 m3-ko ahalmena duten hidrokarburoak bereizteko tratamendu sistemetatik igaro ondoren.
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean –hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak–, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Donostiako Lurralde Bulego honetan (Infanta Kristina 11 – Begoña Etxea). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Donostia, 2014ko ekainaren 27a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria.
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS