Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3251

IRAGARKIA, Honen bidez, Talleres Elkoro S.L. sozietateari jakinarazten zaio Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko maiatzaren 29ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea ebazten duena.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: IG-2010/0001017.

Talleres Elkoro, S.L.-ri (Polígono Zubierreka, 9, 20210 Lazkao, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako Laguntza: produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko Gaitek laguntza-programa.

Laguntza emateko ebazpena: 2010ko abenduaren 30eko Ebazpena, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena.

Eskatutako itzulketa: 28.917 euro.

Legezko ohartarazpenak: ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Talleres Elkoro, S.L.), espediente-zenbakia (IG-2010/0001017), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala