
133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3245
EDIKTUA, kontratuen gainean bideratutako 179/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 179/13 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Javier Bravo Gomez.
Abokatua: Maria Gema Robles Santiago.
Prokuradorea: Pujana.
Demandatua: IT Group Promueve, S.L.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-19an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Amaya Pujana Rodriguez prokuradoreak, Javier Bravo Gomezen izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, auzi-ihesian den IT Group Promueve, S.L.ren aurka, eta demanda bidezkoa dela deklaratzen dut. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honakoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 8.824 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak. Judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0049 3569 92 0005001274) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
IT Group Promueve, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS