
133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3244
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 291/13 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako 291/13 prozedura bideratu da, Lina Vanessa Cortes Molinak eskatuta, Benjamin Garcia Espitiaren aurka (gaia: dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira haren idazpurua eta epaitza:
314/14 EPAIA
Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita hirua.
Alderdi demandatzailea: Lina Vanessa Cortes Molina.
Abokatua: Sandra Sanchez Echebarria.
Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.
Alderdi demandatua: Benjamin Garcia Espitia.
Parte-hartzailea: Fiskaltza.
Judizioaren gaia: ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.
EPAITZA
Ezetsi egiten dut Legorburu prokuradoreak Lina Vanesa Cortes Molina andrearen ordez aurkeztutako demanda, ezkontza dibortzio bidez desegiteari buruzkoa, haren ezkontide Benjamin Garcia Espitia jaunaren aurka aurkeztua (auzi-ihesleri deklaratua bera). Prozeduran Fiskaltzak parte hartu du. Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Benjamin Garcia Espitia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita lauan.
IDAZKARIA.
RSS