Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3241

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 2koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinen bidez baimena ematen baita Zizurkilgo «IMK Itsasmendikoi Fraisoro» zentroak 2014ko apirilaren 28tik maiatzaren 13ra emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela banatzeko.

Ikusi da «IMK Itsasmendikoi Fraisoro» zentroak bidali duen dokumentazioa, 2014ko apirilaren 28tik maiatzaren 13ra arte emandako ikastaroaren garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa: oinarrizko mailako ikastaroa, ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat.

Kontuan hartu da Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baimena eman ziola «IMK Itsasmendikoi Fraisoro» zentroari oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2008ko maiatzaren 7ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena).

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela –oinarrizko mailakoa–, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 2a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala