Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3232

18/2014 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Dekitra, S.A., enpresak Lantaronen (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duen Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena.

2014ko ekainaren 24an egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: Dekitra, S.A. enpresak Lantaronen (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzea, eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Dekitra, S.A. enpresak Lantaronen (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzeko den Erabakia, eranskinean jasotzen dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko ekainaren 25ean.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 25EKO 18/2014 EBAZPENAREN ERANSKINA

Dekitra, S.A. enpresak Lantaronen (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzen duen erabakia.

Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 14.3 artikuluan xedatzen denez, plan bereziak egingo dira metodologia tekniko-zientifiko zehatza eskatzen duten arrisku zehatzei aurre egiteko, Herri Babeseko Oinarrizko Arauan jasotzen diren eta Autonomia Erkidegoan eragina duten arriskuen kasuan batez ere, eta arriskuen analisiak emandako emaitzen arabera, betiere.

Plan horien artean daude, ondoko arauetan barne hartutako establezimenduentzat landu beharreko kanpoko larrialdi planak: 1254/1999 Errege Dekretua, uztailaren 16koa, substantzia arrikutsuak tarteko diren istripu larrien berezko arriskuen kontrol-neurriei buruzkoa; 1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa, istripu larrien aurrean egin beharreko kontrolerako eta planifikaziorako Herri Babeseko Oinarrizko Jarraibideak onartzekoa, eta 34/2001 Dekretua, otsailaren 20koa, substantzia arrikutsuak tarteko diren istripu larrien berezko arriskuen kontrol-neurriei dagozkienez organo eskudunak zein diren zehazten duena.

Arau horien arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek, industrialarien laguntzarekin, Kanpoko Larrialdi Plan bat prestatuko dute, gerta daitezkeen istripu larriak aurretik aztertu, sailkatu eta ebaluatu eta gero, horien ondorioak aurreikusteko, eta, hala dagokionean, arintzeko. Plan horrek ezarriko ditu, batetik, babes-neurri egokiak, beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak, eta, bestetik, esku hartu behar duten agintariak, organoak eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Larrialdi Planak prestatzen, inplikatutako hainbat erakunde eta eragilek parte hartu dute, eta planok Euskadiko Herri Babeseko Batzordeak 2013ko azaroaren 22an emandako aldeko txostena eta Babes Zibileko Batzorde Nazionalaren 2014ko maiatzaren 8ko Erabakiaren bidez hartutako dagokion homologazioa eskuratu dute.

Horrenbestez, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu eta gero, hau erabaki du

ERABAKIA:

«Lehenengoa.– Dekitra, S.A. enpresak Lantaronen (Araba) dituen instalazioetako Kanpo Larrialdietako Plana onartzea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du erabaki hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala