Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3231

AGINDUA, 2014ko ekainaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Residencia San Martin fundazioaren estatutuetako 2. artikuluan (helburuak) eta 16.ean egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko otsailaren 25ean, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio Sergio Inchausti Berañan jaunak Fundación Residencia San Martin fundazioaren ordez aurkeztutako eskariari.

Eskariarekin batera, patronoa kargutik kentzeko eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren bi kopia aurkeztu dira. Eskritura hori José Manuel Aizbitarte Gereta jaunak egiletsi zuen 2014ko urtarrilaren 28an, Fundación Residencia San Martin fundazioaren izenean eta ordez, Azpeitiko notario Francisco Javier Lázaro Eusa jaunaren aurrean (122. protokolo-zenbakia).

Eskritura publiko horretan sartu zen José Manuel Aizbitarte Geretak –fundazioko idazkari ez-patrono gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2013ko abenduaren 30ean emandako ziurtagiria, 2008ko ekainaren 25ean Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 2. (helburuak) eta 16. artikuluak aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Gainera, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuetan egindako aldaketa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusi babeslaritza-funzioetan jardunez, 2014ko ekainaren 19an, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak emandako Ebazpenaren bidez, onartu egin da Fundazioaren estatutuen aldaketa, betiere bat etorriz dekretu horretako 33.1 artikuluarekin eta, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Azpeitiko Fundación Residencia San Martin fundazioaren estatutuetako 2. (helburuak) eta 16. artikuluen aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutu-aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen datarekin egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko notario Francisco Javier Lázaro Eusa-ren aurrean 2014ko urtarrilaren 28an egiletsitako eskritura publikoan ezarrita bezala (122. protokolo-zenbakia).

Estatutuen 2. artikulua aldatzearen ondorioz, hauek dira helburuak, eguneratuta:

«Fundazioaren helburua da behartsuei aterpea, elikagaiak eta beharrezko duten laguntza ematea».

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala