Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3222

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2014ko maiatzaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bitartez, ezetsi egiten da ondoko errekurtsoa: 20 OT A 2014 - 248 erreklamazio-espedientean lurralde-ordezkariak emandako artxibatze-ebazpenaren aurka gora jotzekoa.

Francisco Javier Calvo Otano jaunari jakinarazpen ohikoa egiten saiatu arren, lortu ez denez halakorik egitea, iragarkia hau ematen da argitara.

ERABAKIAREN LABURPENA

3181383 zenbakiko erreklamazioa artxibatzeko, 20 OTA 2010-248 espedientean, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2011-04-27an emandako Ebazpenaren auka, Francisco Javier Calvo Otano jaunak –aipatu lurralde ordezkaritzan 2010-12-15ean– aurkeztutako gora-jotze errekurtsoa ezetsi egiten da; izan ere, horren edukitik ez da ondorioztatzen turismo arloko administrazioko arau-hausterik dagoenik; beraz, berretsi egiten dira errekurritutako ebazpenean hartutako erabakiak.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion jurisdikzioa epaitegian, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik harako bi hilabeteko epean, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Donostia, 2014ko ekainaren 30a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala