Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3221

IRAGARKIA, prozedura irekia, administrazio dokumentuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko lanak egingo dituzten enpresak (gehienez ere, hiru) aukeratzeko oinarrizko akordioarena (23/14 PI).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketen Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ez.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

e) Emateko epea: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena. Eskaintza ekonomikoa: 38 puntu. Egindako itzulpen guztiak sistematikoki eta zorrotz gainbegiratzeko konpromisoa: 3 puntu. Giza baliabideak: 10 puntu. Kalitatea: 49 puntu.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: espedientea gauzatzeko gehienezko aurrekontua zehaztea ezinezkoa ez bada ere, orientazio modura, 2013an administrazio dokumentuak itzultzeagatik fakturatutako zenbatekoa adierazi da. Zenbateko hori honako hau izan zen: 143.161,98 euro, BEZik gabe.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2014ko irailaren 8ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2014ko irailaren 8ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

c) Lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g – 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroa (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroa (Izardui komandantearen kalea 2 – 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraituan eta Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, 09:00etatik 13:00era.

Dokumentazioa posta arruntez bidaltzen bada, enpresak posta bulegoan egindako bidalketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eta kontratazio organoari egindako bidalketaren berri eman beharko dio. Eskaintza posta arruntez bidali izanaren berri emateko, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da honako helbide honetara: gurutze.ormaetxea@ehu.es. Dokumentazioa eta bidalketaren berri emateko mezua lizitazio honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatzeko ezarritako eguna eta ordua baino lehenago bidali beharko dira. Dokumentazioa epea bukatzeko ezarritako egun eta ordu hori baino beranduago bidaliz gero, ez da onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: sei hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a puntua.

b) Eguna: 2014ko irailaren 18a.

c) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2014ko uztailaren 1a.

UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala