Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3209

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Asociación Paz con Dignidad erakundeak 2012ko urterako euskal lankide boluntarioei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Acompañamiento a Nomadesc en el departamento de prensa» proiektuan jarduteko KOP-2012PR/0009 lankide boluntarioari emandako diru-laguntzaren zati bati uko-egiteko eskaria onartzen duena.

Euskal lankide boluntarioei 2012. urterako laguntzak emateko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, Asociación Paz con Dignidad erakundeari 18.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Jairo Marcos Pérez lankide boluntarioak gauzatuko zuen «Acompañamiento a Nomadesc en el departamento de prensa» proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko maiatzaren 9an bidalitako komunikazioan, esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko-egiteko eskabidea aurkeztu zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako euskal lankide boluntarioei emateko diru-laguntzak arautzen dituen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluak ezarritakoaren arabera, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, diru-laguntza jaso duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Hortaz, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio baldintzak aldatuko dituen Ebazpena ematea, eta hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berregituratuko dira, diru-laguntza horiek emateko ezarritako mugak aplikatuz, eta pertsona, erakunde eta entitate onuradunek neurriz kanpo jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dituzte.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Asociación Paz con Dignidad erakundeak 2012. urterako euskal lankide boluntarioei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Acompañamiento a Nomadesc en el departamento de prensa» proiektua gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko-egiteko Jairo Marcos Pérez lankideak egindako eskaera onartzea.

Uko-egiten zaion kopurua 11.359,75 euro dira. Horietatik, 9.000 euro 2.ordainketari dagozkio –egin gabea–, eta 2.359,75 euro 1. ordainketari –jada egina–. Ondorioz, erakundeak ez du 2. ordainketa jasoko, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2.359,75 euro itzuli beharko dizkio.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala