Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3208

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 14koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko emandako beka bati uko egiteko eskaera onartzen duena eta ordezkoari beka ematen diona.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bitartez (2014ko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 4 zk.), 2013. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Miren Karmele Soliño Queirugari (BEK-2013BA/0040), besteak beste, beka bat esleitu zitzaion.

2014ko ekainaren 12an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian Miren Karmele Soliño Queirugak bekari uko egiteko eskaera sartu da, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 15. artikulua betez, behar bezala justifikatu daitezkeen arrazoiak direla-eta, bekadunak uko egiten badio bekari, jaso ez duen diru kopurua jasotzeko eskubidea galduko du eta kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala egin beharko du.

Itzuli behar den zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Halaber, gorago aipatutako dekretuaren 10. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, 2013ko abenduaren 20ko esleipen-ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka. Ordezkoak bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.

Beraz, bidezkoa da aipatutako beka hori Sandra Ordóñez García ordezkoari esleitzea (BEK-2013BA/0011).

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak emateko deialdiaren barruan, Miren Karmele Soliño Queirugak bekari egindako ukoa onartzea.

Horren ondorioz, uko egin duenak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 3.202,08 euro. Halaber, hirugarren eta laugarren ordainketa egiteko aginduek indarra galdu dute.

Bigarrena.– Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bat esleitzea Sandra Ordóñez Garcíari, aurreko paragrafoan onartutako ukotik ateratzen den denboraz.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 14a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala