Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3207

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Reydesa Recycling, S.A. enpresak Legutioko (Araba) udalerrian sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, 5/2013 legediagatik aldatuta izan dena, ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten Herri Administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Reydesa Recycling, S.A. enpresak 2014ko maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu zion Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Reydesa Recycling, S.A.enpresak Legutiano (Araba) udalerrian sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11eko 5/2013 legea, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioa Prebenitzeko eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2012ko legedia garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 legedia, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Reydesa Recycling, S.A. enpresak Legutio (Araba) udalerrian sustatzen duen hondakin ez-arriskutsuen kudeaketa jarduerari dagokion ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu duen proiektua jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Legutioko Udalari bidaliko zaio, horrek espedientea erakusteko, jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

Ingurumeneko sailburuordea,

José Antonio Galera Carrillo.


Azterketa dokumentala