Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3204

AGINDUA, 2014ko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eusko Legebiltzarrak aukeratutako kideak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesen ordezkari izendatzen dituena.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen V. Tituluak arautzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko arauen arabera, eta batez ere Euskal Unibertsitate Sistemaren otsaileko 25eko 3/2004 Legearen 71.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak 2014ko apirilaren 3an egindako saioan izendatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesak ordezkatzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua osatu behar duten zortzi kideak.

Kide horien agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide aritzeko 3/2004ko Legearen 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Bestalde, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldirako baino ezingo dira hautatuak izan, eta hurrenez hurreneko edo txandakako agintaldirako baino ez.

Otsailaren 25eko 3/2004ko 73.2 artikuluak ezarri bezala, gizarte-interesak ordezkatuko dituztenak unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuak izango dira. Horrenbestez eta horri jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehengo artikulua.– Lege Biltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesak ordezkatzeko aukeratu dituen honako pertsona hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea:

Josu Aboitiz Bilbao jauna

Adolfo Apiñaniz Díaz de Garayo jauna

Ana María Deusto Porset andrea

Iñaki Ezkerra Greño jauna

José M.ª Ormazabal Ormazabal jauna

María Teresa Pérez Hidalgo andrea

Ismael Redondo Rojo jauna

Joseba Felix Tobar Arbulu jauna

Bigarren artikulua.– Ondorengo pertsonak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide gisa kargugabetzea, Eusko Legebiltzarrak izendatu zituenak:

Paulino Corcuera Muguerza jauna

María Luisa Cuesta Arandilla andrea

Maite Pérez Hidalgo andrea

Iñaki Ezkerra Greño jauna

Joseba Gurutz Gómez de Segura Otegui jauna

Jon Monux Agote jauna

José María Ormazabal Ormazabal jauna

Ismael Redondo Rojo jauna

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitateko otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala