Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3198

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 30ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko diru-laguntzak ematen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sutatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, diru-laguntzak emateko 2014ko martxoaren 6ko ebazpena onartu zuen.

Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak esleipen- proposamena egin zuen Jose Francisco Etxeberria Guridiren alde (I Modalitatean: banakako ikertzailea) eta Jone Martínez Palacios, Igor Ahedo Gurrutxaga eta Zuriñe Rodríguez Larak osatutako taldearen alde (II Modalitatea: ikerketa-talde).

2014ko ekainaren 27an, Jone Martínez Palaciosek, II Modalitatean laguntzaren onuradun egokitu zen talde-esleipendunaren ordezkariak, idazki bat aurkeztu zuen, 2014-2015eko IVAPeko ikerketa sustatzeko diru-laguntzen deialdian parte-hartzeari uko egiteko, beste organismo publiko batetik finantziazioa jaso baitzuten antzeko ikerketa-proiektu bat garatzeko. Izan ere, IVAPeko ikerketa laguntzen deialdiak ezartzen du deialdi horretan aurreikusitako diru-laguntzak bateraezinak direla proiektu berberak –berori gauzatzeko– jaso dezakeen beste edozein laguntzarekin.

II Modalitateari zegokion laguntzari uko egin diotela-eta, diru-laguntza esleitu behar zaie Balorazio Batzordeak lehenengo ordezko gisa aukeratu zuen taldeko kideei.

Horrekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko diru-laguntzak honako proiektu hauei ematea:

I MODALITATEA:

«Videovigilancia: ámbitos de aplicación, derechos afectados y eficacia probatoria». José Francisco Etxeberria Guridi.

II MODALITATEA:

«Monetización del impacto social en la Administración Pública». Leire San José Ruiz de Aguirre eta Jose Luis Retolaza Avalos.

Bigarren artikulua.– Honako proiektu hauek izendatzea Herri Administrazioarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko diru-laguntzen ordezko esleipendun:

I MODALITATEA:

1.– «Marco integral de desarrollo de una prestación social básica para la Comunidad Autónoma del País Vasco; análisis de su coste». Noemi Peña Miguel.

2.– «Procesos de Gobernanza en Euskadi: el caso de las políticas públicas de igualdad». M.ª Carmen Ramilo Araujo.

II MODALITATEA:

1.– «Régimen jurídico de cooperación al desarrollo en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi». Agustín García Ureta eta M.ª Nieves Arrese Iriondo.

2.– «Análisis del modelo territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sus organismos y agencias participantes: ventajas y alternativas para la mejora de la gestión y ordenación territorial». Fernando Bajo Martínez de Murguiza eta Miguel Angel Ajuriaguerra Escudero.

Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala