Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3191

734/2014 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Asier Esnal Albizu jauna Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Aztertu egin da Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 15eko 582/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko maiatzaren 26ko EHAAn (97. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Asier Esnal Albizu jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Asier Esnal Albizu jauna Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2014ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala