Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2014ko uztailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3190

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita irakasleen kidegoetan sartzeko edo kidego horietara heltzeko prozesuetako praktikaldia egin behar duten lagunentzat eta irakasleen ordezkogaien zerrendako kideentzat ikasturte-hasierako esleipen-prozesua arautzen duen agindua».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 26ko Aginduan, zeinen bidez aldatzen baita irakasleen kidegoetan sartzeko edo kidego horietara heltzeko prozesuetako praktikaldia egin behar duten lagunentzat eta irakasleen ordezkogaien zerrendako kideentzat ikasturte-hasierako esleipen-prozesua arautzen duen agindua, (2014ko uztailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

2014/3072 (7/10) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, honako hau esaten den lekuan:

1.5.– Enseñanzas de Artes.

(Ikus .PDF)

Honako hau esan behar du:

1.5.– Enseñanzas de Artes.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala