Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3189

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, VG A 46/14 espedienteari buruzkoa.

Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

VG A 46/14 espedientean, Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, 2014-03-13an, emandako Ebazpena, eskatutako laguntza bati buruzkoa, Mokhtaria Benayad andreari jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ez da lortu halakorik egitea; hortaz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarazten da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluarekin eta aplikatu behar diren gainontzeko xedapenekin bat etorriaz.

Emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Kale Nagusiaa 85, 8.a; 48011 Bilbao) edo Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 8.a; 48011 Bilbao).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala