Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3184

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 20koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak emateko ebazpena eman eta argitara ematen duena.

GERTAKARIAK

1.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez (EHAA, 83. zk., 2014ko maiatzaren 6koa), informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak arautzen dira.

2.– Deialdi honetan 46 udalek aurkeztu dute diru-laguntza eskaera. Eskaerak aztertu ondoren, Foruako Udalarena epez kanpo aurkeztu dela ikusi da, eta, beraz, ezetsi egiten da.

3.– Bestetik, Trapagaran eta Zizurkilgo udalek diruz laguntzeko eskatzen dituzten lanak ez dira diru-laguntza hauen xedean sartzen, Aginduaren 1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Ondorioz, ukatu egiten dira bi eskaera horiek.

4.– Gainontzeko 43 eskaeretatik, denek betetzen dituzte Aginduan eskatzen diren betekizun formalak zein materialak, eta eskaera horietatik 27k (% 62,8k), gainera, mapa paperean inprimatzeko eskaria egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Organo honek eskumena dauka eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko, 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Proposatutako diru-laguntzen zenbatekoa agindu horren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz kalkulatu da, eta, eman beharreko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, artikulu horretan jasotako formulak erabili dira.

3.– Aipatutako aginduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz eta diru-laguntzen eskaerak baloratzeko eratu den epaimahaiak egindako proposamena aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak I. eranskinean adierazitako erakundeei ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean adierazitako eskaerak ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala badagokio, kontratatzeko eta egiteko gehieneko epeak 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren 8.2 artikuluan ezarritakoak dira.

Laugarrena.– Diru-laguntzaren ordainketa agindu horren 9. artikuluan ezarritako epe eta baldintzen arabera egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, erakunde interesdunei jakinarazteko asmoz, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearen 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren 7.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta, era berean, modu horretan, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betetzeko asmoz.

Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 20a.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala