Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3176

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 11koa, Ingurumen sailburuordearena, hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-proiekturako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) eta Urola Kostako Udal Elkarteak sustatua.

AURREKARIAK:

2008ko otsailaren 18an, Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Urolako Kostako Udal Elkartearen izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Zarauzko (Gipuzkoa) udalerriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-proiekturako. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

● Urtetako (Zarauzko udalerria, Gipuzkoa) kontrolpeko zabortegiari buruzko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuko azterlana. (2008ko otsailaren 18a).

● Ingurumen-arriskuaren azterlana, 1481/2001 Errege Dekretuari jarraiki (5. puntua, I. eranskina) Urtetako (Zarautz) hiri-hondakinen zabortegiko ingurumeneko baimen bateratuko proiekturako. (2009ko otsailaren 4a).

● Konformatua egokitzeko, ur garbiak drainatzeko eta zabortegiko lixibiatuetarako proiektua. (2009ko otsaila).

● Urtetako (Zarautz) hiri-hondakinen kontrolpeko zabortegia ustiatzeko plana. (2009ko ekaina):

● Urtetako (Zarauzko udalerria, Gipuzkoa) hiri-hondakinen zabortegia desgasifikatzeko proiektua. (2010eko urtarrila).

● Urtetako (Zarautz) zabortegiko eragiketei buruzko egoera-txostena (2010eko martxoa).

● Urtetako (Zarautz, Gipuzkoa) zabortegia itxi arte aurreikusitako jardunak laburtzeko dokumentua (2010eko apirila).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Urola Kostako Udal Elkarteak, besteak beste, kolektorera isurtzeko baimena eta ondorengo zabaltze eta berritzeak zituen, uren arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2010eko uztailaren 9an emandako ebazpenaren bidez, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen, 30 egun baliodunen epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2010eko irailaren 2an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2010eko azaroaren 2an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zarauzko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, eta espedientean ageri den emaitza jaso zuen.

2010eko abenduaren 30ean, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Urola Kostako Udal Elkartearen esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen horretan produkzio-elementu eta -lerro guztiak sartzen dira, hain zuzen ere, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko eremuko jardueren instalazioetan garatzen direnak eta jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko lanek. 11. artikuluaren arabera, baimen horren oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legediaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Urola Kostako Udal Elkartearen kasuan, honako baimen hauek guztiak behar ditu: saneamendu-sarera isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Urola Kostako Udal Elkarteari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barnean hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Zarauzko Udalaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Honako arau hauek aztertu dira: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2011ko martxoaren 4an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia, eta, ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Urola Kostako Udal Elkarteari (helbide soziala: Urdaneta Bidea 6 20800, Zarauzko udalerria (Gipuzkoa); IFK: G-20392064) ingurumeneko baimen bateratua ematea Zarauzko udalerriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegirako, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzei jarraiki.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.4. kategorian sartuta dago, «Mota guztietako hondakinen zabortegiak, egunean 10 tonatik gora hartzen dituztenak, edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera dutenak, hondakin geldoen zabortegiak izan ezik».

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako jarduera hondakin ez-arriskutsuen zabortegi bat ustiatzea da.

Ametz mendiko ipar-ekialdeko hegaleko ibarrean dago instalazioa, Urteta auzoan, Zarauzko erdigunetik kilometro eta erdira, gutxi gorabehera, hegoalderantz,

Esparruaren perimetro osoa 2 m-ko altuerako hesiz hornitu da, pertsona, animalia, ibilgailu eta makinei barruan sartzea galarazteko.

Urolako Kostako Mankomunitatearen jabetzako honako erregistroaren araberako finka hauetan dago zabortegia (Jabetzaren Erregistroan inskribatuta daude):

● Erregistroaren araberako 15091 finka: 74.809,85 m2.

● Erregistroaren araberako 15092 finka: 20.497,50 m2.

● Erregistroaren araberako 15093 finka: 24.648,00 m2.

Gaur egun ustiatzen ari den azalera 45.000 m2da, gutxi gorabehera. +97. kotaren (egungo aurrealdeko eusteko harri-lubetazko hormaren oinean) eta +145. kotaren artean dago zabortegia.

Hondakin ez-arriskutsu mistoetarako hondakindegi gisa sailkatu da instalazioa (hondakin organiko edo biodegragarrien nahiz hondakin ez-organikoen eduki handia) (B3 azpikategoria), hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

Baimenduta dago 481.271 m3 isurtzea, eta instalazioak 120 ha-ko azalera du, gutxi gorabehera. +160 m-ko kotaraino iristen da baimendutako ustiategia.

Ustiatzeko baimendutako azalera 8. planoan (Ustiapen-plana: azken egoera) erregistratu da. 2010eko maiatzaren 25ean aurkeztu zitzaion plan hori organo honi.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, ustiapena lau gelaxkatan gauzatuko da. II. eta III. gelaxkak eraiki dira jada, eta bi gelaxka gehiago eraikitzea aurreikusten da (IV. eta I.).

3m-ko lodierako terrazaz bete da hondakindegia, eta terrazetako ezponden inklinazioa 3(H)/2(V) da, gutxi gorabehera. Terraza bakoitza 5m atzeraemanda dago, beheko terrazako ezpondako gainarekiko. Ibarrean metatutako hondakinek 30 m-tik gorako lodiera dute.

Instalazioen sarreran pisatzeko baskula bat dago, baita jasotako hondakinetatik balioztatzeko moduko zatikiak bereizteko instalazio bat eta ibilgailuetako gurpilak garbitzeko instalazio bat ere.

Zabortegian sortutako hondakin gehienak arriskutsuak dira, honako hauek batik bat: material arriskutsuko ontziak, material inpregnatuak, iragazkiak eta ibilgailu eta makinak mantentzeko eragiketetan sortutako bestelako elementu arriskutsuak.

Azaleko bi gasolio-andel daude etxola baten barruan. 3.000 l-ko eta 2.000-ko edukiera dute. Urtean, gutxi gorabehera, 27.334 l gasolio kontsumitzen da.

Zabortegian sortutako biogasa sare batetik ateratzen da zuzi batean erretzeko. Gehieneko emaria 300 Nm3/h da.

Euri-ur isuriak zabortegiaren buruan biltzen dira, eta ur garbiak drainatzeko sistema perimetral baten bidez husten dira.

Lixibiatuak bildu eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko saneamendu-sareko kolektorera isurtzen dira, Iñurritzako hondar-urak arazteko estazioan tratatzeko.

Ingurumen-kudeaketako sistema bat dauka instalazioak, ISO 14.001 araudiaren arabera ziurtatua.

Bigarrena.– Urola Kostako Udal Elkarteak Zarauzko udalerrian sustatutako hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da milioi bat (1.000.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo haien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Urola Kostako Udal Elkarteak erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio urtero Ingurumen Organoari, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Gainera, kontratatutako aseguru berria osatzen duten baldintza orokor, berezi eta berariazkoen kopia ere igorriko da.

B) Gehienez hiru hilabeteko epean, sustatzaileak finantzen azterketa eguneratua aurkeztu beharko du eta bertan, instalazioa ezarri eta ustiatzeko kostuak, A puntuan (erantzukizun zibileko asegurua) ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, 30 urteko aldiaren ondorengo itxiera eta mantentze-lanen zenbatetsitako kostuak eta neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa betearazteari buruz baimen honetan ezarritako eskakizun guztiak jaso, abiarazi beharreko instalazioaren kostua barne, D.3.4 atalean (Saneamendu-sarerako isurketen baldintzak) ezarritakoaren arabera.

Finantzen azterketa horretan, gastuak eta diru-sarrerak partidaka eta urteka xehatuko dira, aurreikusitako ustiapen-planarekin bat etorriz.

Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 14. artikuluko hirugarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera, hiru urtean behin Organo honek fidantza eguneratuko du prezioen indize orokorraren aldakuntzaren arabera, fidantza eratu zeneko egunean indarrean zegoena oinarrizko indizetzat hartuta.

C) Urola Kostako Udal Elkarteak instalazioaren eta Administrazioarekiko harremanen arduradun tekniko bat izendatu beharko du. Urola Kostako Udal Elkarteko lege-ordezkari batek eta izendatutako pertsonak sinatutako dokumentu batean bilduko dira izendapen horiek, honako datu hauek adierazita: izen-abizenak, NANa, komunikazioetarako helbidea eta kualifikazio teknikoa. Urola Kostako Udal Elkarteak Ingurumen Organoari igorriko dizkio izendapen horiek.

D) Sustatzaileak Ingurumen Organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Obra-faseko baldintza orokorrak.

D.1.1.– Jardun-esparrua mugatzea.

a) Obrak eta lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

b) Adierazitako esparru horretan ustekabeko kalteren bat sortuz gero, neurri zuzentzaile eta gunea eraberritzeko neurri egokiak hartuko dira, ebazpen honen D.1.7 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian. Mugaketa hori obra-zuzendaritzak onartu beharko du, aurrez ebazpen honen D.1.7 epigrafean aipatutako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

D.1.2.– Lurzorua eta urak babesteko neurriak.

a) Obrako makinak edukitzeko eta horien mantentze-lanak egiteko tokia drainatze naturaleko saretik bereiziko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez dezaten. Ezin izango da erregairik zamatu, oliorik aldatu eta oro har tailerreko lanik egin adierazitako gunetik kanpo.

b) Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, obren ondorioz kutsatutako urak bertan biltzeko.

D.1.3.– Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Aldi baterako hutsik dauden pistak eta eremuak ureztatzeko sistema eduki beharko da.

b) Obraguneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko gailuak ezarriko dira. Gailu horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza ebazpen honen D.1.8 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

D.1.4.– Zarata eta bibrazioen eraginak gutxitzeko neurriak.

Eraikuntza-fasean, proiektuan eta Ebazpen honetan deskribatutako neurriak aplikatu beharko dira makinen baldintzei dagokienez, aire zabalean erabiltzeko makina jakin batzuen ingurunerako soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan ezarritakoa betez (apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak aldatu du), eta haien mantentze-lanei eta lan-ordutegiei dagokienez.

D.1.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, errefuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak barne, hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean, eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

b) Obran sortutako hondakin guztiak teknikoki eta ekonomikoki balioztatzeko aukera bada, hondakin-balioztagune baimendu batera igorri beharko dira. Hondakin horien balorizazioa teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

c) Zabortegira bideratu behar diren berrerabili edo balioztatu gabeko materialak zabortegietan hondakinak onartzeko irizpide eta prozeduren arabera kudeatu behar dira.

d) Betelanetarako edo lursailak egokitzeko erabiltzen diren materialak, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

e) Hondeaketako soberakinak biltegiratzeko betelanak sustatu nahi badira, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera, dagokion betelan-proiektua idatzi beharko da udalaren edo organo horren eskutik administrazio-lizentzia lortzeko, arau horren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera.

f) Olio erabiliak ondorengo araudiei jarraituz kudeatuko dira: irailaren 29ko 259/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko olio erabilien kudeaketa arautzen duena, eta ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua, industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duena.

Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko andeletan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, andel nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko. Horretarako, kontratistak berak dituenak edo Urola Kostako Udal Elkarteak Urtetako zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

g) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta horien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurketa edo lurrunketa direla-eta edukia ez galtzeko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, eta abar) ezarriko dira obran zehar eta izaeraren arabera bereiziko dira. Hori guztia, aipatutako gune garbian aldi baterako biltegiratu aurretik egingo da, eta horretarako, kontratistak dituenak edo Urola Kostako Udal Elkarteak Urtetako zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

D.1.6.– Obraren garbiketa eta akabera.

Obrak bukatu ondoren, eremua ondo garbitu beharko da, proiektuaren eragin-eremutik obra-hondakin guztiak kenduz.

D.1.7.– Ingurumen-aholkularitza.

Obra amaitu arte eta horren bermealdian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Baldintza-agiriak obraren zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak emateko, aldez aurretik aholkularitza ematen duten adituek egindako txostena aztertu beharko da.

D.1.8.– Lan-programa diseinatzea.

Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira eta obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda. Ondoren lanak burutzeko programan txertatuko dira. Honakoak dira agiriok:

a) Kontratistaren instalazioen guneen kokapenari eta ezaugarrien eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeari buruzko xehetasunak, ebazpen honen D.1.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.

b) Ebazpen honen D.1.2 atalak aipatzen dituen interesa duten eta okupazio zuzena aurreikusita ez dagoen landarediguneak kartografian xehetasunez seinaleztatzea.

c) Ebazpen honen D.1.3 atalean aurreikusitako solido esekiak atxikitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Ebazpen honen D.1.4 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

D.1.9.– Jardunbide egokien kontrola obrak garatu bitartean.

Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

D.1.10.– Obra-amaierako txostena.

Obra bukatu eta hilabeteko epean, Urola Kostako Udal Elkarteak Ingurumen Organoari obra-zuzendaritzak sinatutako obra-amaierako ziurtagiria bidaliko dio, honako hauek barne:

● Obren garapenean zehar sortutako gorabeherak.

● Ebazpen honetan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-maila, eta hondeaketa-materialen kudeaketa zuzena gauzatzeko ingurumen-organoak eskatutako neurriena.

● Hala badagokio, obra gauzatu bitartean gehitu diren aldaketak. Xehetasunez dokumentatu beharko dira, segurtasunaren edo ingurumen-babesaren murrizketa ez dutela ekartzen egiaztatuz (dagokionean, kalkulu justifikagarriak). «As built» planoak gehituko dira.

● Obran barrena garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzen txostena, sortu diren hondeaketa-materialen helmuga zehatza eta kantitatea barne.

● Eraikitze-kalitatearen berme-kontrolaren emaitzak jasotzen dituen txostena, bereziki, geosintetikoen instalazioarena edo in situ trinkotutako material mineralekin egindako hesi geologiko artifizialen instalazioarena.

D.2.– Ontzia egokitzeko eta zabortegiaren iragazgaizte-obrak gauzatzeko baldintzak.

D.2.1.– Iragazgaizte-obrak hasi aurretiko baldintzak.

Urola Kostako Udal Elkarteak eraikitzailea bera ez den obra-zuzendaritza bat izendatu beharko du.

Halaber, zabortegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratuko den eta sustatzailearen eta eraikitzailearen mende ez dagoen enpresa izendatu beharko du. Enpresa hori izango da ebazpen honetako D.2.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko arduraduna.

Obrak hasi aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak zuzendaritza teknikoaren eta iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola egingo duen enpresa arduradunaren izendapenaren berri eman beharko du ingurumen-organoan.

D.2.2. Zabortegia iragazgaizteko obrak burutzeko baldintzak eta eskakizunak.

a) Isuriontziaren iragazgaiztearen sekuentzia honako hau izango da (goitik behera):

● Lixibiatuen geruza drainatzailea. Material pikordun baten geruzaz osatuta egon daiteke (lehentasunez, legar edo harearen tamainako bigarren mailako aleez), sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez azpiko geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez, edo segida honen bidez: sastatzearen aurkako geozuntza —geosarea— iragazki-eginkizuna duen geozuntza. Nolanahi ere, geruza drainatzaile horren igorgarritasuna drainatzearen luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta hondakinen eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko 20ko segurtasun-faktorea ( izango du, eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m ez du gaindituko; txikiena den neurria, hain zuzen ere. Baldintza hori betetzearen justifikazioa geruza drainatzaileen iragazkortasunean, hodietaraino duten isurialdean eta luzeran eta hondakinen masaren batez besteko iragazkortasunean oinarrituko da. Geruza drainatzaile horien oinarriak gutxienez % 2ko isurialdea izango du lixibiatuak biltzeko hodien aldera.

● 2 mm-ko lodiera duen dentsitate handiko polietilenozko geomintza.

● Hesi geologiko artifiziala. 0,60 m-ko lodiera eta ( 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, 0,15 m-ko 4 geruzaren bidez eraikia. Aurrekoak bezalako babesa eskainiz gero, txandaka bentonitazko geokonposatua (esaterako, ezpondaren eremuetan) edo hondakin trinkotuak erabili ahal izango dira egungo zabortegiak okupatutako eremuetan.

● 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

b) Aurreikusi beharrekoa da jada jarritako hondakin-masaren gainean kokatu beharreko zabortegiaren iragazgaizteak asentatzeak jasatea, horien degradazioren ondorioz eta gainean utzi beharreko hondakinen pisuaren ondorioz. Ondorioz, entseguetan oinarrituta, utzitako hondakinen eta iragazgaiztean erabili beharreko materialen deformagarritasuna zehaztu beharko da, eta zabortegiaren oinarriaren iragazgaiztearen formaren diseinuak asentu horiei lotutako deformazio bat jasango duen kalkuluen bidez justifikatu beharko da, ontziaren erabilera-epea eta itxi ondorengo 30 urteak kontuan hartuta. Azkenik, asentatze/deformazioen kontrolerako plana diseinatuko da, egindako aurreikuspenak betetzen diren egiaztatzeko. Plan horrek erabili beharreko kontrol-metodoak, kontrol-lekuak, neurketen maiztasuna, neurketa-prozedurak eta egindako aurreikuspenak betetzearen egiaztapen-prozedura zehaztu beharko ditu.

c) Zabortegiaren egonkortasunari buruzko azterlan bat egingo da, balizko hausturak analizatzen dituena, bai hondakin-masaren bidez, bai iragazgaiztea osatzen duten geruzen bidez, bai hondakinen eta zimendu-lurraren bidez. Material desberdinetarako erabilitako parametro geoteknikoak ahal bada in situ egindako entseguetatik eskuratuko dira. Irristaduraren aurrean, segurtasun-faktorea (FS) honelakoa izan behar da:

● Egoera normalean: FS ( 1,50.

● Ezbeharren egoeran (drainatze-sistemaren akatsa): FS ( 1,30.

Analizatutako egoerak bat etorri behar du aurkeztutako zabortegi-diseinuarekin.

Nolanahi ere, aurretik egindako egonkortasunari buruzko azterlanen kopia bat (aurkeztutakoa horietako baten ondorioen kopia baino ez da), eta dauden azterlan geologiko eta geoteknikoen kopia bat aurkeztuko da.

d) Ondorengoen justifikazioa aurkeztuko da: isuriontzi berriko lixibiatuak drainatzeko geruzaren diseinu hidraulikoa, lixibiatu horiek biltzeko hodi-sarea, gelaxka barruko lixibiatuak ponpatzeko putzua, eta zer erauzte-ponpak betetzen duen lixibiatuen mailak geomintzaren gaineko 0,30 m-ak gainditzen ez dituelako eskakizuna. Halaber, jasan beharko duten hondakinen kargaren aurrean, hodi horien diseinu mekanikoaren justifikazioa aurkeztu beharko da. Justifikazio hori ondorengoetan oinarrituko da: hodien ezaugarriak (barruko eta kanpoko diametroak, irekiduren –zirrikituak edo zulaketak– dimentsioa eta tartea, zimurtasuna, zapalketarekiko erresistentzia, eta abar), jasango dituen hondakinen karga, zuloaren dimentsioak, legarren porositatea, lixibiatuak erauzteko ponparen ezaugarriak, hodi eragilea euskarri duen ezpondaren geometria, ponpaketaren emaria, ponparen piztu/itzali kontsignaren mailak, ponpaketa-zikloen iraupena, goratzearen garaiera, karga-galerak, eta abar. Lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen osasuna eta segurtasuna babesteari buruzko ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretua betez diseinatu eta erabiliko da ponpaketa-ekipamendua.

e) Ontzia prestatzeko eta zabortegia iragazgaizteko lanak burutzen diren bitartean proiektuan funtsezko aldaketak ekar ditzakeen aldaketarik eginez gero, ingurumen-organo honi jakinaraziko zaio balorazioa egin dezan, eta hala badagokio, burutu aurretik onar dezan.

D.2.3.– Sustatzailearen betebeharrak zabortegiaren gelaxka bakoitza eraikitzeko obrak amaitu ondoren.

Zabortegiaren gelaxka bakoitzaren eraikuntza bukatu ondoren, obraren zuzendariak egiaztatu beharko du eraikuntza-lana ebazpen honek ezarritako baldintza eta eskakizunei egokituta eta ebazpenaren oinarri diren agiri teknikoak beteta gauzatu dela. Egiaztapena egiteko, obraren zuzendariak sinatutako zabortegiaren gelaxka eraikitzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, honako agiri hauekin batera:

● Eraikitzeko proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela. Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasun-murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatutakoan ezin ikusi diren elementuen eta horien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

● Iragazgaizte-segidaren geomintzaren gaineko azaleraren plano topografiko bat, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

● Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak barne; horrez gain, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak hartuko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

Agiri horiek Ingurumen Organoari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ziurtatu eta egiaztatzeko bisita egin ondoren, Ingurumen Organoak alderdi horien inguruko ziurtagiria egingo du.

D.3.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

D.3.1.– Hondakinak hartu eta ikuskatzeko baldintzak eta kontrolak.

Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoaren arabera, hondakin bat Europako hondakinen zerrendan ispilu-kodearekin sartu aurretik, arriskugarritasun-ezaugarriak nahitaez zehaztu behar dira, 1991ko abenduaren 12ko Kontseiluaren 91/689/EEE Zuzentarauaren III. eranskina betez, hari LER kodea esleitzeko. Hortaz, onartu beharreko ispilu-sarrera duen hondakin bakoitzaren arriskugarritasun-ezaugarriak zehaztu behar dira. Hondakin batzuek jatorri bera dute, eta, Europako hondakinen zerrendan kodetzeko, hondakina arriskutsua den edo ez hartu behar da kontuan, besterik ez. Hondakin horiek dira ispilu-sarrera dutenak.

Hondakinak deuseztatu daitezen zabortegian utzi ahal izango dira, baldin eta aurretiazko tratamendua jaso badute edo horiek balioztatzea teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela behar bezala justifikatzen bada. Ondorioz, zabortegira iritsi eta baliozta daitezkeen hondakinak bereizi eta dagokien banakako edukiontzietan gorde behar dira, helburu horretarako balioztagune baimendura eraman arte. Horretarako, gaur egungo egoera kontuan izanda, baliozta daitezkeen hondakinak honako hauek dira: papera eta kartoia, metalak, obra-hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak, kanpo-diametroa 1.400 mm baino txikiagoa duten eta erabiltzen ez diren pneumatikoak, bizikletenak izan ezik. Zerrenda handitu egingo da, hondakin berriak balioztatzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

Hiri-hondakinak isuri aurretik, tratamendu bat izango dute, teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik baliozta daitezkeen zatikiak horietatik bereiztearren, hala nola papera eta kartoia, metal ferriko eta ez-ferrikoak, zura eta ontziak.

Tresnak eta altzariak isurtzeari berehala utziko zaio, horiek balioztatzeko instalazioak daudelako, eta berdin egingo da obra txikietako hondakin, utzitako ibilgailu eta abere hilekin.

I. eranskinean identifikatutako 10. eta 17. epigrafeak zabortegiko eraikuntza-erabileretan baino ezin izango dira baliatu, ebazpen honen D2 eta D.4 ataletan ezarritakoari jarraiki.

Hiri-hondakinak estaltzeko material gisa, ezin baliozta daitezkeen hondakinak edo orain artekoak ez diren arriskuak ez dituztenak erabiliko dira. Ildo horretan, altzairutegiko zepak ez dira horretarako erabiliko, balioztatuta egon edo zen, eta estalketarako hondakin jakin batzuk erabiliko dira, hala nola hondakin arriskutsuetarako zabortegian onartzekoak diren lurzoru kutsatuak, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balioztatzeko instalazioetatik eratorritako hondakinak, deskutsatutako ibilgailuak zatikatzeko makinetatik eratorritakoak eta abar. Altzairutegiko zepak barneko bideak eraikitzeko erabiliko dira bakarrik, isurtzeko ontziaren barruan, eta, ezaugarriek hori ahalbidetzen badute, lixibiatuetako geruza drainatzaileak osatzeko.

Zabortegian ezabatu daitezen onartutako hondakin ez-arriskutsuak, hondakinak balioztatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakinen Zerrenda argitaratzen duen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Europako Hondakinen Zerrendaren arabera sailkatuta daude eta ebazpen honetako I.a eta I.b eranskinetan adierazitakoak dira. Ondorengo baldintzak dituzten hondakinak ez dira inolaz ere onartuko:

1.– 50 gradu zentigradutik gorako hondakinak.

2.– % 65eko hezetasunetik gorako hondakinak.

Batzordeak 2002ko abenduaren 19an hartutako Erabakian hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan hondakinak onartzeko zehaztutako irizpideak bete beharko dituzte hondakin ez-arriskutsu horiek. Erabaki horren bidez ezarri ziren zabortegietan hondakinak onartzeko hondakin horiek bete behar dituzten irizpideak eta prozedurak, hondakinak isurtzeari buruzko 1999/31/EEE Zuzentarauko 16. artikuluari eta II. eranskinari eta hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraituz.

I. eranskinean honako hondakin hauek bildu dira: batetik, aldez aurretik tratatu diren hondakinak, eta, bestetik, aldez aurreko tratamendurik jaso ez badute ere, teknikaren, ekonomiaren edo ingurumenaren ikuspegitik baliozta ezin daitezkeela egiaztatu dutenak.

I.b eranskinean, berriz, honako hondakin hauek zerrendatu dira: izendapen orokorreko hondakinak; ispilu-sarrerako hondakinak eta EAEn hondakinak kudeatzeko indarrean dagoen azpiegituran baliozta daitezkeen hondakinak. Dekretu horren II. eranskinaren 4.2 idatz-zatian ezarritakoaren arabera berresteko probak egitea beharrezkoa den edo ez aparte utzita, Organo honek aldez aurretik onartu beharko du hondakin eta sortzaile bakoitzerako I.b eranskinean zerrendatutako hondakinak onartzea edo ez.

I.b eranskinean bildutako izendapen orokorreko hondakinak ez dira beste kategoria batean zehaztu, eta haien kodea «99» zenbakiekin amaitzen da.

Gainera, beste kode batzuk ere erabili dira, EAEn hondakinak kudeatzeko indarrean dagoen azpiegituran balioztatzeko modukoak diren hondakinak identifikatzeko, eta beraz ezin izango dira kudeatu baldin eta sortzaileak edo deuseztatzeko ardura duen kudeatzaileak aldez aurretik organo horri dagokion agiria aurkezten ez badio, hondakin horiek I.a eranskinerako baldintza berberetan balioztatu edo berreskuratu ezin daitezkeela egiaztatzeko. Horretarako, Urola Kostako Udal Elkarteak karakterizazioaren emaitzekin batera egindako onespen-agiria bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, agiri hori baliozta dezan. Ingurumen-organoak baliozta beharreko onespen-agiri bat aurkeztu eta hamar egunera organo horrek ez badu espresuki ezer adierazi, Urola Kostako Udal Elkarteak aukera izango du proposatutako hondakina onetsi eta kudeatzeko prozesuarekin jarraitzeko.

Nolanahi ere, hondakinak onartu ahal izateko, lixibiatze-saiakuntzak egin beharko dira, UNE-EN 12457-4 arauaren arabera «Hondakinak karakterizatzea. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotekako saiakuntza, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako (tamaina-txikitzea izan edo ez)».

Parametro jakin batzuetarako ezarritako mugak gainditzen badira, perkolazio-saiakuntzak onartzeko aukera izango da, Holandako NEN 7343 arauaren arabera. Nolanahi ere, saiakuntzak egingo dira hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

Hondakinak onartzeko agiriak eta jarraipen- eta kontrol-agiriak bidaliko dizkio Urola Kostako Udal Elkarteak ingurumen-organoari, behar bezala beteta eta hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urola Kostako Udal Elkarteak isuritako edo hondakin-balioztagune baimendura igorritako hondakinen laburpena bidali beharko dio urtero Ingurumen Organoari formatu elektronikoan, ondorengo hauek adieraziz:

● Hondakinaren sailkapena, hondakinak balioztatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Europako Hondakinen Zerrendaren arabera.

● Hondakin kantitatea (tonatan).

● Hondakinaren sortzailea.

● Helmugako hondakinen kudeatzailea.

Onargarriak ez diren hondakinak biltegiratzeko gune bat izango da, hormigoizko oinarria eta urak biltzekoa dituena.

Zabortegiaren perimetro-itxitura izan beharko da, ustiapenaren kanpoko langileak sar ez daitezen. Plastiko arinak eta partikulatutako materiala sakabanatzea murriztuko duen elementuaren bidez osatuko da itxitura.

Instalazioak sarrera bakarra izango du, eta sarrerak langa kanadarra izango du, ganadua eta bestelako animaliak barrura sar daitezen eragozteko.

D.3.2.– Lixibiatuen sorkuntza murrizteko ustiapen-baldintzak.

a) 49/2009 Dekretuaren I. eranskineko bigarren atalean ezarritakoa betetzeko, zabortegia ustiatzerakoan kontuan hartuko da euri-uren zuzeneko ekintzaren eraginpean jar daitekeen gehieneko azalera 10.000 m2 dela.

b) Ustiaketa-planaren moldaketa bat aurkeztuko da hiru hilabeteko epean eta hauek jasoko ditu: isurketa-gelaxken mugaketa, gelaxken iragazgaiztutako azaleraren topografia, plana betetzeko agindua, lixibiatuen drainatzeen trazadura, gas-tximinien kokapena, gelaxken barrualdera sartzeko barne-bideak, azaleko urak husteko dituen perimetro-arekak, gelaxken ontziaren iragazgaiztu beharreko azalerak eta azken topografiara iritsita behin betiko edo aldi baterako zigilatu behar diren eremuak, gelaxken burutze-faseak burutzeko kronograma eta eraikitzeko xehetasunak. Horrekin batera, dagokion eraikitzeko proiektua (memoria, kalkulu justifikatzaileak dituzten eranskinak, planoak, baldintza teknikoen agiria, aurrekontua), eraikitzeko proiektuaren segurtasun- eta osasun-proiektua, geosintetikoen eta trinkotutako geruza mineralen eraikitze-kalitatearen berme-plana gehitu beharko dira.

c) Zabortegiaren azken gainazalaren perimetroan areka bat instalatu beharko da, 500 urteko birgertatzealdiari dagozkion uhaldiek zabortegiari eragin ez diezaioten. Ustiapenean zehar, iragazgaiztutako gelaxkak inguratuko dituzten eta dagozkien uhaldiak hustea ahalbidetuko duten aldi baterako perimetro-kanalak ezarriko dira, gutxienez 10 urteko birgertatzealdiari begira. Zabortegiaren azken zigilatzearen gainazalaren gainean arekak eraikiko dira, zigilatzearen gainean sortzen diren ur garbiak perimetro-kanaletara husteko. Areka horiek gutxienez 50 urteko birgertatzealdiari dagozkion uhaldiak husteko diseinatuko dira.

d) Zabortegiko gelaxka baten zigilatzea ez da 90 egun baino gehiagoko epean abiatuko, aurreikusitako azken kotetara iristen den unetik kontatzen hasita. Zigilatze hau aldi baterako zigilatzea izango da, azaleraren gainean proiektuak ondorengo faseetan hondakinak uztea aurreikusten duenean, edo behin betiko zigilatzea izango da, aipatu azaleraren gainean akaberako zigilatzea ezarri behar denean. Kanpoko arrazoiak direla-eta (meteorologikoak, materialaren erabilgarritasuna, eta abar) azken zigilatzea epe horren barruan hastea ezinezkoa bada, aldi baterako zigilatzea ezarriko da, trinkotutako lur garbiez edo geomintz batez osatua, iragazketa murriztuko duena eta perimetro-kanaletara zuzenduko diren ur garbiez osatutako gainazaleko isurtzea osatzea ahalbidetuko duena. Nolanahi ere, behin betiko zigilatzea 9 hilabete baino lehen abiatuko da eta 12 hilabete baino lehen bukatuko da, hondakinak aurreikusitako gelaxkaren azken kotetara iristen diren unetik kontatzen hasita.

D.3.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

E.3.3.1.– Baldintza orokorrak.

Urola Kostako Udal Elkartearen hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

n) Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta efluenteak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

D.3.3.2.– Fokuak identifikatzea.

Sustatzaileak agiri batean aurkeztuko du biogasaren balioztatze energetikoko instalazioari buruzko informazio guztia, eta gutxienez honako datu hauek jasoko ditu:

1) Foku bakoitzaren izena.

2) Foku bakoitzaren UTM koordenatuak.

3) Lotutako prozesua edo prozesuak.

4) Katalogazioa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen eta atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duen eta berori aplikatzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren arabera.

5) Biogasari dagokionez, erreko den gasaren konposizioari buruzko azterlan bat, errekuntza-parametroak, kontzentrazioa eta abar adierazten dituena.

6) Isuritako kutsatzaileen emaria (gehienekoa eta gutxienekoa), tenperatura eta fluxu-abiadura, ezaugarriak eta kantitatea. Jarduerak sortutako isuri bakoitzaren emariaren eta konposizioaren balioespenak, arlo horretan indarrean den araudia betetzen dela egiaztatzeko moduko unitateetan adierazi beharko dira.

7) Erabilitako laginketa- eta analisi-metodoa, maiztasuna eta lortutako emaitzen fidagarritasun-maila adieraziz egindako karakterizazioak, kontrol-erakunde baimendu batek atmosfera kutsa dezakeen instalazioari buruz egindako ikuskatze-txostenaren bidez.

8) Huste-sistemen ezaugarriak:

● Zorutik tximiniaren ahorainoko altuera.

● Tximiniaren barruko diametroa.

● Laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriak, gas-fluxuek laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak adieraziz, hau da, L1 eta L2 parametroak, industria-jatorriko kutsadura atmosferikoren prebentzioari eta leheneratzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa betez. Neurketa-puntuetara sartzeko plataformen ezaugarriak ere jasoko dira.

9) Foku bakoitza eta guztiak zehazten dituen instalazioaren planoa.

Jarduerak putzu bertikalen desgasifikazio-sistema bat eta zuzi bat ere baditu, eta horiei buruzko urteko jardun-denbora aurkeztu beharko da.

Gainera, sustatzaileak putzuetako eta bildutako gasen karakterizazio-analisi bat aurkeztuko du, kanpo-erakunde batek egindakoa.

Jardueran sortutako isuri barreiatuak kamioien ontzi-aldaketakoak eta zabortegiko hondakinak maneiatzekoak dira.

D.3.3.3.– Isurpenen muga-balioak.

a) Urola Kostako Udal Elkartearen biogas erregaiaren instalazioko tximinia ustiatzean egingo diren isurketa atmosferikoek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko.

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 ºK-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskatzeetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketaldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an, muga-balioa gehienez % 25 gainditzea onartuko da. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko faktoretik gora gainditzen ez baditu.

c) Biogasa ezabatzeko zuzian 1000-1200 ºC arteko tenperatura hartuko da, gutxienez 0,3 segundoan (iraupen-denbora), eta turbulentzia egokiari eutsiz.

d) Segurtasuna dela eta, instalazioaren jabetzaren mugan metano gasaren kontzentrazioa ez da % 5 baino handiagoa izango, ezta % 1,25 baino handiagoa ere instalazioaren espazio itxietan, kontrol-sistemen edo gasa berreskuratzeko osagaien kasuan izan ezik.

D.3.3.4.– Gasak hartu eta husteko sistemak.

Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

Zabortegian sortutako gasak erauzketa bertikal eta horizontaleko sare batek bilduko ditu ustiapeneko fase bakoitzean, eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino (ERM) eramango dira.

Zabortegia ustiatzean sortutako gasen erauzketa dentsitate handiko polietilenozko drainatze-tximinien bidez egingo da, legarrezko inguratzailearekin artekatua. Putzuaren eragin-erradioa 25 metrokoa denez, zabortegiaren azalera osoa hartuko du, bertara airerik ez sartzeko, eta horrela, zabortegiko zigilatu gabeko eremuetatik barrena atmosferara isuri barreiatuak saihesteko.

Biltzeko sistemak 125 mm-ko diametroko HDPEzko hodi artekatua izango du, termozigilatua, eta polietilenozko hodiaren eta zundaketa-hormaren arteko zuloa legarrez beteko da. Hodiak fase edo terraza baten isurketa-masa gainditu ondoren, tarte horizontalari ekingo zaio, HDPEzko PN10 ukondo batez osatutakoa, sare bertikala horizontalarekin lotzen duena. Sare horizontala ere HDPEzko PN10 hodi artekatu batez osatua egongo da, fase bakoitzeko hondakinak estaltzeko geruzan 50 x 50eko legarrezko zanga batean sartua.

Zabortegia altueran bete ahala, putzu bakoitza biltzeko kanpai metaliko baten bidez ixten da. Kanpaiak erregistratu eta ikuskatzeko estalki bat du goialdean, erdian laginak hartzeko irekidura bat, eta azpipresioa doitu eta gasaren kalitatea neurtzeko erregulazio-balbula bat dituena.

Bildu eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino eramandako gasa desgasifikazio-instalazioraino eramaten da.

Isuri barreiatuak murrizteko, jarduera hauek gauzatuko dira:

● Ahal den neurrian, partikula solidoen eta hautsaren isuriak sortzea saihestuko da ibilgailuen sarrera-irteeretan, zamalanetan eta hondakinak hedatzean.

● Isurtzeko irekitako azalera minimizatuko da, eta gainerako azalerak estaltzeko lurrez edo polietilenozko orriez estalita jarraituko du.

● Ibilgailuen gehienezko abiadura 20 km/h-ra mugatu behar da eta hondakinak garraiatzeko kamioi edo edukiontzi itxiak edo big-bag zakuak erabili behar dira.

D.3.4.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

D.3.4.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: hondakin ez arriskutsuen zabortegia.

Jarduera taldea: 0-Zerbitzuak.

EJSN: 92150. Zaborrak eta hondakinak errausteko eta ezabatzeko zerbitzua.

(Ikus .PDF)

Organo honi proposamen tekniko bat aurkeztu behar zaio, honako hauek barne: lixibiatuak tratatzeko abiarazi beharreko instalazioak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kolektorerako isurketa arautzen duen Erregelamenduan (2005eko urtarrilaren 24an argitaratu zen) ezarritako isuri-balioak betetzeari buruzko datuak, bereziki eroankortasunari eta N-NH4 eta OEK parametroei dagokienez, edo bestela kudeaketa-proposamen bat, hondakinei buruzko 10/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

Gainera, lurpeko urak kontrolatzeko sarearekin, gurpilak garbitzeko putzutik eta andeletako kubetatik eratorritako urak tratatzearekin eta kutsadura ekar dezaketen bestelako euri-urekin zerikusia duen informazioa zehaztu beharko da, eta bestelako ur beltzak ote dauden adierazi beharko da, efluente bakoitzari lotutako informazio orokorrarekin batera (kudeaketa, isurketa-puntuen UTM koordenatuak, efluente bakoitzaren gehieneko emari eta bolumenak eta abar).

D.3.4.3.– Emisioen muga-balioak.

D.3.4.1.– Puntuan ezarritakoari jarraiki, abiarazi beharreko instalazioak ahalbidetu beharko du isuriek honako muga-balio hauek betetzea, 2005eko urtarrilaren 24an argitaratutako Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kolektorerako isurketa arautzen duen Erregelamenduan oinarrituta:

(Ikus .PDF)

D.3.4.4.– Arazketa- eta huste-instalazioak.

Kontrol-kutxeta bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzarentzako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarriak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Ondorengo kontrolerako gailuak izango dira gutxienez:

● Emari-neurgailua isuriontziaren eta lixibiatuak tratatzeko instalazioaren artean.

● Piezometroak.

● Estazio meteorologikoa.

● Emari-neurgailu, ordu-kontagailu eta beste batzuen bidez neurtzeko sistema, zabortegi zaharreko lixibiatuak biltzeko sarean (gelaxkak itxi dira jada) eta emari-neurgailua, pHmetroa eta eroankortasun-neurgailua gelaxka berrien lixibiatuetarako.

Emari-neurgailuek, pH-neurgailuek, konduktibitate-neurgailuek eta plubiometroak erregistratutako datuak 10 minuturo gordeko ditu formatu elektronikoan.

D.3.5.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Fabrikan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak deuseztatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraiki, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d idatzi-zatian) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa ingurumen-organoan.

D.3.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hondakin arriskutsuak sortzeko prozesua hau da:

Zerbitzu orokorrak.

Identifikazioa: G20392064/2000004098/B0019.

Prozesuaren kodea: B0019.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • Hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A950//B0019.
  • - EHZ: 130205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Mantentze-lan orokorrak azpiprozesuan sortzen dira, makinen olioak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Fluoreszenteak eta lanpara ultramorea»
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A102//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorrak azpiprozesuan sortzen dira, lanpara fluoreszenteak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Berun azidozko bateria erabiliak»
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A920//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorretako azpiprozesuan sortzen dira, bateriak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920/B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa (kg).

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920/B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Olio-iragazkiak».
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 160107.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Erregai-iragazkiak».
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 160121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Presiozko ontziak (espraiak, aerosolak)»
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S12/36//C41//H3B//A920//B9017.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Botoi-pilak».
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A920//B9107.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorren azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Gai arriskutsuekin kutsatutako materialak (trapuak, eskularruak eta xurgatzaileak)».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15// S40//C41/51//H5//A920//B9107.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Materialak eta xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu zezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzkoa, betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Organoari bidaliko zaio hondakina lehenengoz atera aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Urola Kostako Udal Elkarteak onarpen-agirien eta kontrol- eta jarraipen-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez bost urtez erregistratu eta gorde beharko du.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Urola Kostako Udal Elkarteak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak xedatutakoa. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiazko jakinarazpena egiteko eta kontrolaren eta jarraipenaren agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak gaika bildutako udal-hondakinekin eta horien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman-izanaren egiaztagiriak gutxienez bost urtez gorde beharko dira. Edonola ere, atal honen l) puntuan definitutako hondakinak sortzeari buruzko kontrol-erregistroak sortutako ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinen kantitateak jasoko ditu.

j) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Urola Kostako udal Elkarteak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanetan, edo desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

k) Urola Kostako Udal Elkarteak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldian poliklorobifeniloak eduki izanaren adierazpena eman beharko du. Urola Kostako Udal Elkarteak poliklorobifeniloak dituzten gailuak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako adierazpena.

l) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

m) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Urola Kostako Udal Elkarteak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

n) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota) definitzen dute, baita hondakina zein jarduerak eta zein prozesuk sortzen duen ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo horrek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioa ematea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

D.3.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Urtean sortutako hondakin ez-arriskutsuen kantitateak aurkeztu eta horiek kudeatzeko modua definitu beharko dira.

Aukeraketa- eta aurretratamendu-prozesutik datozen honako hondakin hauek sortu ahal izango dira:

Hondakinaren izena HEZ kodea

Plastikozko ontziak 15 01 02

Ontzi metalikoak 15 01 04

Erabiltzen ez diren pneumatikoak 16 01 03

Eraikuntza-hondakinak eta eraispen-hondakinak 17 09 04

Beira 19 12 05

Egurra 19 12 07

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Urola Kostako Udal Elkarteak fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokidea den agiri ofiziala, nahitaezkoak direnean, bost urtez gutxienez.

d) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

D.3.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

a) Lurzoruan kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenari jarraituz, eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean jasota dauden gomendioak kontuan hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak lurzorua babesteko beharrezko neurri guztiak eta Ingurumen Organoak eskatzen dituenak hartu beharko ditu.

Nolanahi ere, txosten horren informazioa osatu beharko da, arriskuen karakterizazio kualitatiboa egiterakoan zehazteko isurketa-jarduerari (VUK-04) lotuta egonik aipatutako prebentzio- eta defentsa-neurririk betetzen ez duen arrisku-iturria zen den, eta zehazkiago, hondakina gutxieneko babes-hesirik gabe isuri den eremuetan, hondakinak hondakindegian biltegiratuta ezabatzea arautzen duen 2001eko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I. Eranskineko 4. atalean ezarritakoari jarraiki. Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretuaren I. eranskineko 3.4 idatz-zatian ezarritakoa bete beharko du horren edukiak.

b) Gainera, 2009ko uztailaren 24an aurkeztutako ingurumen-arriskuak ebaluatzeko txostenak zehaztu beharko du iragazgaiztu diren isurketa-eremuei eta gutxieneko babes-hesirik ez duen eremuei buruz eskuragarri duen informazio historikoa, 1481/2001 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3. atalean jasotakoari jarraiki.

c) Lurzorua eta urak zenbateraino dauden babestuta balioesteko, bereziki lurzorurako, lurpeko uretarako eta lurgaineko uretarako arriskugarritasun-ahalmenari dagokionez gutxieneko babes-hesirik ez duten eremuetan, 1481/2001 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraiki, Organo horri ingurumen-arriskuei buruzko ebaluazioa bidali beharko zaio, zehazki honako hauek bilduko dituena: Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartua, eta urriaren 30eko 1315/1992 Errege Dekretuak aldatua; eta «Uren kontrola eta lixibiatuen kudeaketa» 2. atalarekin bat etorriz), baita uren arloko eskumeneko organoak emandako txostena ere.

49/2009 Dekretuaren I. eranskinean (mota guztietako zabortegietarako betekizun orokorrak) ezarritakoarekin bat etorriz, arriskua ebaluatzeko azterlan bat egingo da, gutxienez aipatutako eranskinaren 3.4 atalean aipatutako faseak bilduko dituena.

d) Produkzio-jarduera duten eta ez duten eremuetan egin beharreko obren ondorioz lur-mugimenduak sustatzen baditu, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak eta abar) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren. Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.

Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa. Otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-A balioak baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur naturaltzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira erabiltzeko murrizketarik gabe.

Gainera, otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 10. artikuluko 2. idatz-zatiak ezarritakoaren arabera, jarduera ezartzeko edo zabaltzeko hondeatze-lanetan edo lur-mugitzeetan kutsadura-zantzuak hautematen badira, lan horien arduradun zuzenak horren berri eman beharko dio udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, beharrezkoa izango balitz hartu beharreko neurriak ezar ditzan, 17. artikuluko seigarren paragrafoak ezarritakoa betez.

D.3.7. Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak jarriko dira:

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00etatik 23:00etara bitarte, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

a.1) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 07:00etatik 23:00etara bitarte, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

D.4.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak.

a) Zabortegiaren akaberako zigilatzearen segida ondorengo geruzez (goitik behera) osatuta egongo da:

● Gainazala belarkien bidez estaltzea. Zabortegiaren zigilatzearen gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatzea, helduak direla haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragiteko baldintzapean egongo da; eta irristaduraren aurrean landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.

● 0,15 metroko gutxieneko lodiera duen landare-lurzoruaren geruza.

● 0,60 metroko gutxieneko lodiera duen estaldura-lurzoruaren geruza.

● Iragazketako ur garbien geruza drainatzailea. Ale-formako material natural baten geruzaz osatuta egon daiteke (legarrak edo hareak), azpitik sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez. Nolanahi ere, geruza drainatzaile horren igorgarritasuna drainatze-luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta gaineko lurzoruaren estaldura-geruzaren eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko =6ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere.

●1,5 edo 2 mm-ko lodiera duen dentsitate handiko polietilenozko (HDPE) geomintza.

● Hesi geologiko artifiziala. 0,60 metroko lodiera eta == 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, 0,15 m-ko 4 geruzaz eraikia. Xede horretarako, ezaugarri horiek dituzten hondakin trinkotuak edo antzeko babesa bermatzen duen bentonitazko geokonposatua erabil daitezke.

● 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

● Gasak drainatzeko geruza, sortutako gas-emaria husteko diseinatua, zabortegiaren barruan presioak sor ez daitezen, gasak atmosferara ihes egitea edo hondakin-masaren edo zabortegia zigilatzean egonkortasun mekanikoko problemak sortzea saihesteko.

Bestelako zigilatze-segidak proposa daitezke, modu egokian justifikatuz instalazioaren gorabehera zehatzei emandako soluzioa.

Ezpondaren eremuetan instalatu aurretik, zigilatzea osatzen duten geruzen egonkortasunaren azterketa egin beharko da, irristaduraren aurrean geruzek ( 1,5-ko segurtasun-faktorea dutela bermatu ahal izateko.

Behin betiko zigilatzearen azaleraren azken morfologia hauen arabera definituko da: utzi beharreko hondakin-masa itxi ondorengo 30 urteetan sortuko diren asentuen balioespena, eta zigilatze-segidan erabilitako materialek asentu horien ondorioz jasango dituzten deformazioei eutsiko dietela justifikatzeko kalkuluak. Modu berean, asentatzearen ondoren behin betiko zigilatzearen azalerak ur isuri garbiak biltzeko areketarantz gutxienez % 2ko isurialdea duela justifikatu beharko da, eta areka horiek diseinuko emari-ahalmenari eusteko aukera eskainiko dutela.

Gas-tximinien diseinuak eta horiek zabortegiaren zigilatzearekin lotzeak kontuan hartu beharko du utzi beharreko hondakin-masaren asentuen eragina, lotura horietan hausturak saihesteko.

Putzuetatik erauzitako zabortegiko gasa gasak baliotzeko instalazioraino eramateko hodi-sarearen trazadura diseinatzerakoan, kontuan hartu beharko da horrek ez duela oztopatu behar mantentze-lanak egiteko perimetro-bidetik zabortegi barrura ibilgailuz sartzea.

Bi sare paralelo ezarri dira zabortegitik ateratako gasa eroateko: batetik, CH4 ugariko gasak eroango dira, eta bestetik, CH4 urriko gasak.

b) Malda egokiak izan daitezen, zabortegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, zabortegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da, okupatuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera definituko duena. Gutxienez metro bateko zabalerako banda gehigarria okupatuko du, birmoldaketaren ostean zabortegiak okupatutako azalerarekiko. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean hauek zehaztuz: emaria, pH, tenperatura, eroankortasun elektrikoa eta neurketaren eguna.

c) Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta aldaketa nabarmenak eragiten dituen zigilatze-proiektuaren aldaketa oro Ingurumen Organoari jakinarazi behar zaio, gauzatu aurretik onar dezan.

d) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak lanak ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera bete dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obra-zuzendariak sinatutako zabortegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, ondorengo agiriekin batera:

● Dagokion eraikitze-proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalak oniritzia emanda duela. Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasunaren murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatzerakoan ezin ikusi diren elementuen eta euren ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasunen ikuspegiak zein planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

● Iragazgaiztearen segidaren landare-lurraren geruzaren gainazalaren plano topografikoa, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

● Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak barne; horrez gain, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak hartuko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

e) Aurreko atalean adierazitako obra-amaierako ziurtagiria eta hari erantsitako dokumentazioa Ingurumen Organoari aurkeztu beharko zaio, onar dezan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen-organoak isurketaren jarduera etetea, zigilatzearen bukaera eta itxi ondorengo aldia abiatzea onartuko du.

E) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak:

a) Urola Kostako Udal Elkartea izango da zabortegia itxi ondorengo mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna, eta ingurumen-organoari horretaz arduratuko den pertsonaren izena jakinaraziko dio.

b) Posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, edo itxi ondorengo kontrolaz arduratuko den pertsona aldatzen badira, zabortegiaren titularrak jakinarazi egin beharko du.

c) Itxi ondorengo kontrola eta zainketaldia 30 urtekoa izango da, zabortegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatzen den data onartzen den unetik kontatzen hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak horrela eskatuta, ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea. Aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

d) Urola Kostako udal Elkarteak itxi ondorengo zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna izendatuko du. Enpresa hori zabortegiaren titularra ez baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeteko aldirako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

e) Itxi ondorengo aldian zehar kokapenean obrak eta/edo jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, jarduera horiek zigilatze osoa, perimetro-kanalen funtzionamendua, egonkortasuna edo itxi ondorengo kontrol-sistemaren elementuetan eraginik ez dutela, eta garatu nahi den jardueraren erabilerarako edo jarduerarako arrisku onartezina eragingo ez duela ziurtatu beharko zaio ingurumen-organoari. Hala eginez gero, horiek birjartzeko nahikoa neurri zuzentzaile aurreikusi direla ziurtatu beharko da.

Horretarako, zigilatzean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.

Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola, ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.

Erasandako eremu guztiak, zabortegia ezarri den lursailean eta bere instalazio osagarri eta sarbideetan kokatutakoak, nola zerbitzu-sareen eta lixibiatuen hustuketa gauzatzeko beharrezkoak direnak berrituko dira; baita aurkeztutako berritze-planean agertzen ez diren, baina plana bukatu ondoren erasandakoak ere.

Inolaz ere ez da baimenduko zabortegia itxi ondorengo fasean barrena zabortegiaren zigilatzea bizilekurako erabiltzea. Halaber, ez da baimenduko inolako jardunik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

F) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

F.1.– Airearen kalitate-kontrola.

G) Isuri atmosferikoen kontrola.

● Urola Kostako Udal Elkarteak emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

● Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoaren arabera egin beharko dira. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

● Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Zabortegiko gasaren neurketa tximinien barnealdean, lixibiatuen irteeran eta azpiazaleko uren irteeran egingo da, baita zabortegiko gainazalean eta ustiapen-gunearen perimetroan ere.

Neurtu beharreko parametroak, gutxienez, hauek izango dira: CO, CO2, O2, H2S eta CH4, presio atmosferikoa eta airearen tenperatura. Barruan eta hilero neurtuko dira ustiapenean zehar, eta sei hilean behin itxi ondorengo ustiapen-fasean.

Urtero, neurketa bat egingo du kanpo-erakunde batek.

F.1.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egin diren neurketen emaitzak, mantentze-eragiketak, garbiketa, aldiroko berrikuspenak, matxurengatiko geldialdiak, egiaztapenak, edozein motatako gertaerak, eta abar. Dokumentazio guztia eguneratuta edukiko da eta ingurumen-ikuskarien eskura egongo da.

H) Immisio atmosferikoen kontrola.

Urtean gutxienez immisioko laginketa-datuak biltzeko kanpaina bat egingo da, bai langileen lan-eremuetan edo lan-ingurunean, bai instalazioaren ingurunean.

Laginketa-kanpaina horiek ahalik eta egoera okerrena duen aldean egingo dira. Lan-ingurunearen gaineko eragina baloratuko da, eragiketa eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan, etab. laginketa eginez.

Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ustiapen, itxiera eta itxi ondorengo faseetan barrena ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

H.1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ustiapen, zabortegia ustiatzeko fasean ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Adierazitako laginketa-puntu bakoitzaren UTM koordenatuak aurkeztu beharko dira.

b) Zabortegia itxi ondorengo fasean zehar, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.3.4.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

f) Kontrol bakoitza baimendutako parametro bakoitzari egingo zaio, eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da baldin eta D.3.4.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

H.2.– Datu meteorologikoen bilketa.

Zabortegia ustiatu eta itxi ondorengo aldian, parametro meteorologikoen kontrol bat egingo da zabortegi barruko estazio meteorologikoan, parametro hauek aztertu eta 10 minuturo gordeta:

● Haizearen abiadura eta norabidea.

● Airearen tenperatura.

● Hezetasun erlatiboa.

● Presio barometrikoa.

● Prezipitazioa.

● Eguzki-irradiazio orokorra.

Lurrunketa lisimetroetan lortuko da, eta horien kokapena eta ezaugarriak dagokien diseinua aurkeztu ondoren definituko dira.

H.3.– Zabortegiaren balantze hidrikoa.

Kanpoko erakunde batek urtero zabortegiaren balantze hidriko bat egin beharko du. Horretarako, erregistratutako lixibiatuen emariaren datuak eta erregistratutako datu meteorologikoak eta zabortegiaren gainazalean sortzen diren aldaketen plano topografikoak (zigilatutako eremuak, isurketarako eremuak eta abar) erabiliko dira.

Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia barne izango du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

H.4.– Isuriontziaren topografia kontrolatzea.

Isuriontziaren topografiaren kontrola oinarrizko proiektuan jasotako proposamenaren arabera burutuko da. Kontrol topografiko horren emaitzek hauek jasoko dituzte: neurtzeko bitarteko eta materialak, gertatutako gorabeherak, aldi bateko bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak euskarri elektronikoan (kalkulu-orria), eta horien interpretazioa.

Zabortegiaren ezpondan inklinometroak instalatzea ere barne hartuko du.

Urtero zabortegiaren betetze-lanen plano topografiko eguneratu bat egin beharko da, zabortegiaren mugak, zabortegiaren zona zigilatua, eta azken urtean hondakinak utzi diren zabortegiaren zona zehaztuta dituena, eta horien azalerak eta zabortegiaren gainazalean aldaketak egin diren datak adierazita.

H.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Ingurumena zaintzeko programak jardueraren parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko. Horretarako, sustatzaileak proposamen bat aurkeztuko du, adierazle horiek eta horien analisirako sistematika zehazteko, horrela ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

H.6.– Zarataren kontrola.

a) Hiru urtean behin, 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

H.7.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Txosten horretan bilduko dira, halaber, aurten hondakinak zabortegian biltegiratzeagatik kobratu beharreko prezioak, hondakin moten edo taldeen arabera xehatuta, eta urtean behin aurkeztuko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta ezabatzea arautzen duen 2001ko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoa betez:

a) bukatutako urteari dagokion balantze ekonomikoa, kontzeptuak xehatuz, bereziki aurreikusi gabekoak.

b) B atalean aipatutako finantza-azterlana eguneratzea. Bertan, diru-sarrerak, aurreikusitako obren gastuak, ustiapen-gastuak, hala badagokio bermeen zenbatekoaren eguneratzea eta abar jaso beharko dira. Hortaz, diru-sarrerek zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentze-lanetatik sortutako gastuak estaliko dituztela egiaztatu behar da.

c) Emaitza ekonomikoen arabera, zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo mantentze-lanetatik sortutako gastuak finantzatzeko helburua zenbateraino bete den adieraziko da, eta negatiboa izanez gero, hartu beharreko neurriak jakinaraziko dira.

Publikoak ez diren zabortegien kasuan, ekitaldi bakoitzaren hasieran bermeen zenbatekoa eguneratu beharko da, kontsumoko prezioen indize (KPI) nazionala aplikatuz.

Halaber, hurrengo urtean egin beharreko obren eta hondakinek bete beharreko eremuen aurreikuspena gehituko da, gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumenaren kalkulua, soberakin-gaitasuna eta urte horretan utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea adieraziz.

H.8.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, baimen-eskarian eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horretan hauek zehaztu beharko dira: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko da.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

l) Ezohiko egoeretarako prebentzio-neurriak eta jardunerako baldintzak.

I.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

I.2.– Jarduera etetea, itxi ondorengo aldia bukatuta.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (90.002 epigrafea, «Hondakinak tratatzeko jarduerak»), eta lurzoruan kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

I.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jokabideak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak. Zuziaren erregailuaren kasuan, mantentze-lanak urtero egingo dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita atzemandako gertaerena ere.

d) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

e) Aurretik aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, zuziaren instalazioaren egoera ona bermatuko duten neurriak eta D.3.3 atalean jasotako ustiapenerako baldintzen betetzea jasoko dira.

f) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

h) Hidrokarburo-bereizgailua aldian-aldian ikuskatuko da, hondakinak pila ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.

i) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu kudeatzaile baimendu batek. Isurketaren kantitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko du.

j) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, Baimendutako Kudeatzaileak jasotzeko.

k) Biltegien hondoan edo putzuetan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegira eramango dira.

l) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

m) Inoiz ez dira pilatuko euri-ur isurien ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

n) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

o) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

p) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

Ebazpen honen D.3.4 atalean ezarritako jardunez gain, gasolioa biltegiratu eta manipulatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen haustura edota gainezkaldiengatik isuriak atxikitzeko.

D.3.4 atala betetzeko, abiarazi beharreko instalazioa ustiatzeko protokoloa edo eskuliburua eduki beharko da nahitaez, eta hartan ezarriko dira ekipamendu elektromekanikoak, zundak, mintzak, dosifikatzeko eta kontrolatzeko gailuak eta abar berraztertu eta mantentzeko lanak. Ildo beretik. araztegia mantentzeko protokoloa edo eskuliburua edukiko da, enpresa espezializatu batek egina, eta hartan ezarriko dira ekipamendu elektromekanikoak mantentzeko lanak, arbastu-garbiketak, gehiegizko solido eta lohien purgaketak eta abar, erreaktore biologikoan kontzentratutako lohiak aldian behin jarraitzea barne, purgaketa egokitzeko eta kentzeko.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekanikoen eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

q) Deshumidifikazio-sistema bat egongo da, biogasaren hezetasun-maila ihintz-puntutik nahikoa urrun dagoela ziurtatzeko.

r) Bereziki haizetsuak izango diren egunen iragarpena izanez gero (haizearen abiadura > 60 km/h), haizeak arrastaka eraman ditzakeen materialak aldez aurretik jaso beharko dira (plastikozko poltsak eta abar).

s) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isurketa, isurtzeko muga-balioak gainditzea, edo zabortegiaren zigilatzearen edo itxi ondorengo sistemaren elementuren baten funtzionamenduari edo integritateari eragin diezaiokeen beste edozein), Urola Kostako Udal Elkarteak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

t) Tartean dauden hondakinak arriskutsuak badira edo arriskutsuak direla susmatzen bada, gorabehera hori berehala jakinaraziko zaio faxez edo posta elektronikoz (jaso izanaren adierazpenarekin) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, gorabeheren erregistroan idatzitako datuak erantsita.

u) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, eta nolanahi ere ezbeharrezko isurketa edo airerako isuria bada, SOS DEIAKi eta Udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak berriro gerta ez daitezen.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

v) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

J) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa-jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

K) Urtean behin, Urola Kostako Udal Elkarteak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurketei, eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien inbentarioa landu eta eguneratzeko, kutsagarrien isurtze eta eskualdatzeen europar erregistro bat ezartzen duen 2006ko urtarrilaren 18ko 166/2006 (EE) Erregelamenduaren artezpideei jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Aipatutako informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-LeeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.netweb-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Era berean, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori publikoa izango da, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta ingurumen gaietan justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, xedatutakoari jarraiki –lege horrek 2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak kontuan hartzen ditu– eta, betiere, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa bermatuko da.

L) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

M) Instalazioetan egiten den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da; horretarako, honako helbide elektroniko honetan datorren formularioa beteko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10.2 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, organo horrek eskatutako aldaketa kalifikatu eta funtsezkoa den ala ez esango du.

Era berean, proiektatutako aldaketa Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean, edo proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Lege Dekretuko I. eranskinean sartuta badago, hizpide dugun aldaketari baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.

Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez 1/1208 Errege Lege Dekretuko I. eranskinean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion edo ez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

A (erantzukizun zibileko asegurua);

B. (finantza-azterlana, eguneratua);

C (instalazioaren arduradun teknikoaren informazioa);

D.3.1. (udal-hondakinetarako gelaxka independenteak eskuragarri edukitzeko aukera);

D.3.2. (Ustiapen-plana);

D.3.3.2. (biogasa kontsumitzen duen instalazioaren titulartasuna egiaztatzeko agiria aurkeztea, eta biogasaren balioztatze energetikoko instalazioari lotutako fokua katalogatzeko beharrezko agiri guztiak, zuziaren urteko jardun-denbora, eta putzuetako eta bildutako gasen karakterizazio-analisia);

D.3.4.1 (Lixibiatuak tratatzeko proposamena);

D.3.6.a. (Lurzoruaren egoeraren aldez aurreko txostena, eguneratua);

D.3.6.b. (Arriskuen ebaluazio eguneratua);

D.3.6.c. (Ur-arloko organo eskudunaren txostena);

F.1.1. (isurketa atmosferikoak kontrolatzea);

F.1.1.1. (isuri atmosferikoen erregistro-eredua);

F.3. (Datu meteorologikoen bilketa);

F.9. (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina);

G. 1. (geldialdi programatuetan sortutako isuri eta hondakinen balioespena);

G.3.c) (ustiapenari buruzko eskuliburua);

G.3.f) (larrialdi-kasuetarako material-zerrenda);

G.3.v) (suteetatik babesteko neurriak);

eta gainera, betetzea aurreikusita dauden eta ebazpen honetako dagokien atal desberdinetan baimendutako edo eskatutako obra edo instalazioak betetzeko epeen berariazko Adierazpena aurkeztu beharko da.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo horri atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek egina.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, B atalean ezarritako eskakizunak (finantza-azterlan eguneratua) 3 hilabeteko epean egiaztatu beharko dira.

Udalekoez bestelako hondakinak kudeatzeari dagokionez, ebazpen honen D.2.3 atalean ezarritakoa betez bakarrik izango da hondakin horiek kudeatzeko aukera. Zabortegiko gelaxka bakoitza eraikitzeko lanak amaitu ondoren sustatzaileak bete beharrekoak jaso dira atal horretan.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da. Emango den ebazpenak honako hauekin izango du zerikusia: zigilatzea gauzatzea, zigilatutako eremuei dagokien lurzoruaren kalitatea adieraztea eta itxi ondorengo aldia hastea.

Laugarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuetan.

Artikulu hori betetzearen kalterik gabe, ebazpen honen baldintzak –ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne hartuta– aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero. Gainera, ofizioz aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetan:

● Araudi berria indarrean sartzea.

● Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

● Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, sor daitezkeen ingurumenaren gaineko eraginei lotuta ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak akastunak direla egiaztatzen bada.

Bosgarrena.– Urola Kostako Udal Elkarteak ebazpen honen xede den hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren proiektuaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Edonola ere, zabortegiak eta haren instalazio osagarriek okupatutako lursailaren titulartasuna transmititzen bada edo hori edukitzea bertan behera uzten bada, ebazpen honetan aurreikusitako betebeharrak betetzen jarraitu beharko da. Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren 21. eta 24.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, titulartasuna eskualdatzen bada (salmenta, lagapena eta abar), Ingurumen Organoari eman beharko zaio horren berri hilabetetik beherako epean eskualdatzea gauzatzen den uneaz geroztik, eta organo horrek eskualdatzea onartu beharko du dagokion ebazpena emanez.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Urola Kostako Udal Elkartearen nortasun juridikoa bukatzen bada, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen edukia honako hauei jakinaraztea: Urola Kostako Udal Elkarteari, Zarauzko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraiki (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 11.

Ingurumen sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala