Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3175

17/2014 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezia onartzen duen erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena.

2014ko ekainaren 24an egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezia onartzeko den Erabakia, eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezia onartzeko den Erabakia, eranskinean jasotzen dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 25EKO 17/2014 EBAZPENARENA
ERABAKIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRISKU ERRADIOLOGIKORAKO LARRIALDI-PLAN BEREZIA ONARTZEN DUENA

Larrialdiak Kudeatzekoa den apirilaren 3ko 1/1996 Legeak 14.3 artikuluan aurrikusten duenez, plan bereziak landuko dira arrisku zehatzei aurre egiteko, arrisku horien nolakotasunak metodologia tekniko-zientifiko berezia eskatzen duenean, bereziki Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Arauan jasotako arriskuen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoan eragina badute, arriskuen azterketak ematen dituen emaitzen arabera.

Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Arauak larrialdi nuklearren arriskuei aurre egiteko plan berezia behar dela ezarri du esanbidez; arrisku erradiologikoari buruz, berriz, ez du ezer esan.

Hala ere, apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuak, Babes Zibilari buruzko Oinarrizko Araua onartzen duenak, azken xedapenetako bigarrenean aurreikusten du Gobernuak zehaztuko duela izan daitezkeen arriskuen artean zeintzuk arautuko diren plan bereziaren bidez; betiere Barne Ministeritzak proposatuta eta Babes Zibileko Batzorde Nazionalaren aldez aurreko txostena kontuan hartuz. Aipatu xedapena dela eta, arrisku erradiologikoak larrialdi-plan berezia behar duela ezarri da.

Azaroaren 19ko 1564/2010 Errege Dekretuak arrisku erradiologikoei aurre egiteko babez zibileko oinarrizko gida-lerroa arautzen du; eta aplikagarri da arrisku erradiologikoak larrialdi-plan bereziak egitean, ezartzean eta horien eraginkortasuna mantentzean.

Aipatu arauaren arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunek arrisku erradiologikoei aurre egiteko, autonomia-erkidegoen larrialdi-plan bereziak egingo dituzte, eta, horretarako, honako hauen laguntza izango dute: aplikagarri den legedian arautzen diren instalazio nuklearren eta erradioaktiboen titularren laguntza, eta, orokorrean, arrisku erradiologikoa, salbuespen gisa, izan daitekeen instalazio eta jardueren titularren laguntza.

Arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezi hau egiteko orduan, inplikatutako hainbat eragilek parte hartu dute. Horretaz gain, 2014ko maiatzaren 9an Babes Zibileko Batzorde Nazionalaren dagokion homologazioa eskuratu zuen, eta 2014ko maiatzaren 20an Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak emandako aldeko txostena jaso zuen.

Horrenbestez, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, aztertu eta gero, hau erabaki du:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezia onartzea.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du erabaki hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».


Azterketa dokumentala