Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3174

139/2014 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Azaroaren 21eko 237/2012 Dekretuaren bidez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen lanpostu-zerrendak onartzen dira.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori dela eta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez –hala jasota baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluan–, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 1ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeari dagozkion lanpostuen zerrendan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala