Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2014ko uztailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3172

AGINDUA, 2014ko ekainaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bitartez (2010eko urriaren 25eko EHAA, 205. zk.), merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ematearena arautu zen.

«Txikizkako Merkataritzaren Lehiakortasuna Hobetzea» lehen ildoaren barruan, Euskal 2014-2016 Merkataritzaren Ekintza Planean honako hau jasotzen da: sektorea profesionalizatzeari laguntza ematea, zehazki, Lankidetza zonaleko eta sektorialeko esparruekin elkartutako saltokiei laguntza teknikoaren bitartez, bestek beste.

Aipatu araudia indarrean sartu zenetik hiru urte igaro dinenez eta helburu horrekin bat etorriaz, bere aplikazioa eragingarriagoa izan dadin, egokitzat jotzen da araudi horren zenbait alderdi konkretatzea, eta bai, laguntzetarako lehiatzen diren proiektuak ebaluatzeari dagokionez, zenbait irizpideri emandako ponderazioa zehaztea ere.

Aurreko guztia ikusita, beharrezkoa da aginduaren artikuluetan hainbat aldaketa egitea.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ondoko aginduko 3. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) idatzi-zatiak aldatu egiten dira: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izanen dute:

«a) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak edo agrupazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak), baldin eta ez badute gainditzen I. eranskineko zona, zeinetarako lehiatzen diren. Eta, orobat, udalak edo udalek sustatutako garapen-entitateak. Eskualdeko bulegoei dagozkien diru-laguntzak baino ezingo dituzte eskuratu entitate horiek.

Udalerri bateko elkarteren batek/batzuk diru-laguntzak eskatzen baditu, baztertuta geratuko dira udal hori eta udal horrek sustatutako garapen-entitateak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izanik, federazioak eta agrupazioak, zeintzuetan presentziari dagokionez gehiengo baitute merkatarien elkarteek, baldin eta euren jarduera-esparrua lurralde historikoaren mailakoa bada. Entitate horiek honako laguntzak hauek bakarrik jaso ahal izango dituzte: euren jarduera-esparruarekin bat datorren jarduera-esparrua duten bulegoentzako direnak; eta horrez gain, esparru horretako elkarte gremial guztiei emango die zerbitzua».

Bigarren artikulua.– Ondoko aginduko 4. artikuluko 4. paragrafoa gehitzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta honako idazketa hau izanen du:

«Salbuespen gisa, pertsonalaren kontratazio osagarriak onartu ahal izango dira; hala, bulego bakoitzak eman behar duen zerbitzua ziurtatu egingo da kasu hauetan: ustekabeko zirkunstantzial direla-eta, eta kontuan izanik lana eta familiako bizitza bateragarri egitea, hasieran kontratatutako langileetariko batzuk lanaldia murriztea eskatzen badute. Egitate horrek ez du ekarriko emandako diru-laguntza gehitzerik, eta agindu honetako 12. artikuluan araututako ebaluazio-batzordearen oniritzia izan beharko du».

Hirugarren artikulua.– Ondoko aginduko 9. artikuluko 1. paragrafoa gehitzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta honako idazketa hau izanen du:

«Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan eskabide-eredua jaso daiteke, eta, orobat, Interneteko helbide honetan: www.euskadi.net/comercio».

Laugarren artikulua.– Ondoko aginduko 11. artikuluko 2. paragrafoa aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du:

«2.– Baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, 100 puntuko guztizko puntuazioari dagokionez, ondoko irizpide eta neurrien arabera baloratuko dira:

a) Aurkeztutako proiektua (65 puntu, goitik jota).

– Kalitatea eta Aginduaren helburu ea betekizunekiko bat etortzea: 30 puntu –gehienez ere– honako atal hauetan:

1) Kalitatearen eta teknologia berrien aldetiko prozesuen gaineko sentsibilizazioa eta zabalkundea: 5 puntu, goitik jota.

2) Lankidetza horizontaleko (hiri-eremuak) prozesuak bultzatzea: 5 puntu, goitik jota.

3) Lankidetza bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea: 5 puntu, goitik jota. 5 puntu, goitik jota.

4) Berrikuntzarekin lotutako prozesuen sentsibilizazioa eta zabalkundea: 3 puntu, goitik jota.

5) Transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko prozesuen jarraipena eta horiek bultzatzea: 3 puntu, goitik jota.

6) Ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin lotura duten estrategien garapena: 3 puntu, goitik jota.

7) Udal eta eskualde-mailan hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea: 3 puntu, goitik jota.

8) Kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten egintzen garapena, horien helburua izanik xede-herritarraren fideltasuna lortzea: 3 puntu, goitik jota.

– Entitate eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza: 8 puntu.

– Proposatutako egoitzaren merkataritza dentsitatea: 8 puntu.

– Proiektuaren garapenarekin zerikusia duen ekipamendu materiala eta teknikoa, eta langileak: 8 puntu. Puntuazio horretatik bi punturaino: pertsona dinamizatzaileak euskaraz duen ezagutza egiaztatzeari dagozkio.

– Jarduera-eremuko entitate publikoek proiektuarekin duten konpromisoa. 6 puntu.

– Entitate eskatzailearen gobernu-organoan sexu bietako ordezkariak gutxienez % 40ko proportzioan dituztelako ziurtapena: 5 puntu.

b) 2011tik aurrerako ekitaldietan, eskatzailea onuraduna izan bada aurreko deialdian: diruz lagundutako proiektuaren bidez garatu diren jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa (35 puntu).

Gainerakoetan: merkataritzarekin zerikusia duten jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa; jarduera horiek deialdiaren aurreko ekitaldian garatutakoak izan behar dute, eta batik bat diru-laguntza jasotakoak (35 puntu).

– Garatutako jardueren kopurua, entitatea eta koherentzia: 20 puntu.

– Bazkideen kuoten bidez burututako gastuari aurre egitea: 15 puntu».

Bosgarren artikulua.– Ondoko aginduko 15. artikuluko 4. paragrafoa aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izanen dute:

«4.– Hartarako sortutako aplikazio informatikoan, hiruhilabeteko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan txosten hau sartzea: epealdi horren barruan Dinamizatze Bulegoak egindako jarduerei buruzko txosten zehatza, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzaz egiten duen balorazioa, eta hurrengo hiruhilabetekoei begira ekintzen orientazio-aldaketa posiblea. Aipatu aplikazioa url honetan dago: https://elkarlan.ejgv.euskadi.net/webguneak/dinacomer/default.aspx».

Seigarren artikulua.– Ondoko aginduko 15. artikuluko 7. paragrafoa aldatzen da: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izango du:

«7.– Entitate onuradunek berariaz adierazi beharko dute bulegoaren jardun guztietan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesa; eta Dinamizazio Bulegoaren presentzia beti eta ondo ikusteko moduan identifikatu beharko dute, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz».

Zazpigarren artikulua.– Ondoko aginduko I. eranskina aldatzen da, 13., 18., 19., 21., eta 22. zonei dagokienez: Agindua, 2010eko urriaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena. Eta aurrerantzean honako idazketa hau izanen dute:

«– 13. Eskualdea / Zona 13.– Durango, Amorebieta-Etxano, Elorrio, Berriz.

– 18. Eskualdea / Zona 18.– Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Astigarraga, Urnieta, Andoain.

– 19. Eskualdea / Zona 19.– Tolosa, Ibarra, Villabona.

– 21. Eskualdea / Zona 21.– Zarautz, Deba, Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio.

– 22. Eskualdea / Zona 22.– Eibar, Elgoibar, Soraluze-Placencia de las Armas, Mendaro, Ermua».

XEDAPEN GEHIGARRIA

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren bidez, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dira. Eta agindu horretan Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari egindako erreferentziak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari egiten zaizkiola ulertu beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 26a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala