
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
SPRI SA
3106
IRAGARKIA, «Innobideak-Kudeabide» programaren aldaketari buruzkoa.
Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak 2014ko ekainaren 30ean egindako bileran erabaki du «Innobideak-Kudeabide» programaren 11. artikulua, «Laguntza eskabideak aurkezteko epea», aldatzea, deialdiko laguntzen eskabideak aurkezteko epea luzatzeko asmoz, eta, horrela, parte hartzen duten enpresa berriei ekintzen proposamena egiteko denbora emateko.
Aldaketa horren ondoren, artikulu hori honela geratuko da:
Laguntza eskabideak aurkezteko epea araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2014ko urriaren 30ean amaituko, 12:00etan.
Bilbao, 2014ko uztailaren 1a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.
RSS