Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3104

IRAGARKIA, Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea, hasieran onartutakoa, luzatzeari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 2014ko ekainaren 17ko batzarraldian, erabaki zuen Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea. Plan hori elkarlanean egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta Diputatuen Kontseiluak hasierako izaeraz onartu zuen 2013ko urriaren 15eko Erabakiaz.

Ondorioz, jendaurrean ikusgai egoteko epea 2014ko uztailaren 30ean amaituko da. Epe horren barruan, interesatuta dauden udalek, elkarteek eta partikularrek planaren edukiari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete ondoren zehazten diren edozein administraziotan:

– Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua. Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia. Julio Caro Baroja Plaza 2, 3. solairua, 20018 Donostia.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila:

• Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza. Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

• Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. «Begoña Etxea» Kristina Infantaren kalea 11; 20008 Donostia.

Aipatutako administrazioetan egoteaz gain, dokumentazioa www.gipuzkoa.net Gipuzkoako Atari Instituzionalean egongo da eskura kontsultatzeko.

Donostia, 2014ko ekainaren 20a.

Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia,

PEIO GASCON ARAMBILLET.


Azterketa dokumentala