Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3103

IRAGARKIA, Diputatuen Kontseiluak Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea, hasieran onartutakoa, luzatzeari buruz 2014ko urtarrilaren 17an hartutako erabakiaren testuari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 2014ko ekainaren 17ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 14an erabaki zuen berriro irekitzea Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea; plan hori Diputatuen Kontseiluak hasierako izaeraz onartu zuen 2013ko urriaren 15ean. Jendaurrean ikusgai egoteko aipatutako epea, Diputatuen Kontseiluak iragan apirilaren 29an onartutako luzapenaren ondoren, ekainaren 20an amaitzen da.

Dokumentu hori jendaurrean erakusgai jartzeko tramitea berriz hasteko eta epea luzatzeko erabakiak Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Estatuko aldizkari ofizialetan argitaratu ziren, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan hedadura handiena duten egunkarietan ere.

Zenbait udalek eskatuta eta herritar gehiagok eta interesa duten entitate publiko eta pribatuek parte hartzeko aukera izan dezaten, egokitzat jotzen dugu jendaurrean erakusteko epea uztailaren 30ra arte luzatzea. Dokumentua jendaurrean erakusteko epea luzatzeko erabaki hau 2014ko urtarrilaren 14an eta apirilaren 29an hartutako erabakiei egindako publizitate bera egingo zaio.

Beraz, tramitazioa Foru Aldundiaren eskumenekoa denez, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU:

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egin eta 2013ko urriaren 15eko Diputatuen Kontseiluak hasierako izaeraz onartutako Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea.

Ondorioz, jendaurrean ikusgai egoteko tramitea uztailaren 30ean amaituko da. Epe horren barruan, korporazio, elkartea eta partikular interesatuek planaren edukiari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren izapidezko egintza baita.»

Donostia, 2014ko ekainaren 20a.

Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia,

PEIO GASCON ARAMBILLET.


Azterketa dokumentala