
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3101
IRAGARKIA, Hezkuntzako sailburuordearen, 2014ko otsailaren 27ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko otsailaren 27ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Nuris M. Ochoa Banegas andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Nuris M. Ochoa Banegas andreari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30etara, Ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Eta Nuris M. Ochoa Banegas andrea non dagoen ez dakigunez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunari ebazpena jakinarazteko.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS