
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3100
IRAGARKIA, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean Zurriola Movies S.L.ri «Cuatro días de abril» telebistarako filma egiteko emandako dirulaguntza itzultzea eskatzen da.
Ebazpen horren jakinarazpena interesatuei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanakoek jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau adierazten zaie:
1.– Ebazpen honen aurka gora-jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, eta berau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 16a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS