Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3091

IRAGARKIA, faktura biren ordainketaren erreklamazioa jakinarazteko, bertaratzeko dei egiteko dena.

Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen Legearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari jarraituz, bi ahalegin egin dira prestakuntza ikastaroengatik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari zor zaion 001925 faktura (144 euros) eta 002083 faktura (120 euros) ordaintzeko erreklamazioa jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaio Raquel Goicoechea Zurbano-Beascoecheari, IFZ: 30679615F edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla– jakinarazpena jasotzera ager daitezen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion administrazio-egintza.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 11.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala