
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
3090
IRAGARKIA, 28 tren-unitate eta parke-piezak eta ordezkoak eskuratzeko, horien mantentze-lana egiteko eta istripu handiak konpontzeko kontratua esleitzeko dena.
1.– Erakunde kontratatzailea.
Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.
Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio zerbitzua.
Telefonoa: 94 401 99 00.
Faxa: 94 401 99 16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 28 tren-unitate eta parke-piezak eta ordezkoak eskuratzea, horien mantentze-lana egitea eta istripuak eta/edo bandalismo handiak konpontzea.
b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.
c) Burutzeko epea (horniketa): 2015 eta 2020. urteen artean emateko.
d) Burutzeko epea (mantentze-lana): 4 urte, eta gehienez beste 2 urte luza daiteke, lehenengo tren-unitatea behin behinean jasotzen denetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa publikoa.
4.– Esleipendun enpresa.
a) Izena: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.
b) Helbidea: José Miguel Iturrioz, 26.
c) Posta kodea: 20200.
d) Herria: Beasain.
5.– Esleipenaren aurrekontua.
Kontratuaren aurrekontua honela banatzen da:
a) Ehun eta berrogeita bederatzi milioi seiehun eta berrogeita bat mila eta berrehun eta laurogei (149.641.280) euro, BEZik gabe, 28 tren-unitate eta parke-piezak eta ordezkoak eskuratzeko.
b) Ehun eta hogei mila (120.000) euro, BEZik gabe, unitateko eta urteko, mantentze zerbitzua egiteko.
c) Laurehun mila (400.000) euro, BEZik gabe, istripuak eta bandalismo handiak konpontzeko; zenbateko hori, guztira, 4 urterako da.
6.– Esleipen irizpideak:
Lehiaketa hau ekonomikoki eskaintza onuragarriena egiten duenari esleituko zaio, Baldintza Pleguetan ezarritako irizpideen arabera.
7.– Argibide gehiago:
a) Iragarkia noiz bidali den Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera: 2014ko ekainaren 27a.
8.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipendun izango den enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2014ko ekainaren 27a.
Zuzendari nagusia,
IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.
RSS