Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3089

IRAGARKIA, «EAEN dauden zebra muskuiluaren larba-populazioen jarraipena egiteko sarea. 2014-2015 kanpainak» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/004A/2014).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/004A/2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: EAEN dauden zebra muskuiluaren larba-populazioen jarraipena egiteko sarea. 2014-2015 kanpainak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2014ko apirilaren 14koa, 72. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamazazpi mila eta berrehun (157.200) euro, BEZ barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko ekainaren 24a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2014ko ekainaren 30a.

c) Kontratista: Anbiotek – Ekolur UTE.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamabost mila ehun eta hirurogeita hamalau euro eta hirurogeita bost zentimo (75.174,65), BEZ kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala