Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3088

EDIKTUA, 70/14 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 70/14 hipoteka exekutatzea.

Errekurtsogilea: Paquita Beatriz Tene Quezada.

Abokatua: Jorge Marqueta Andres.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Alderdi errekurritua: Juan Antonio Jimenez Torres eta Union de Creditos Inmobiliarios, S.A. EFC.

Auzigaia: hipoteka exekutatzeko prozeduraren ondoriozko arazo intzidentala.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2014-04-09an. Eta xedapenek hau diote:

XEDAPEN-ZATIA

Salak honako hau xedatzen du: hipoteka exekutatzeko 213/13 prozeduraren ondoriozko 3/13 arazo intzidentalean, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako 3013-10-22ko Autoaren aurka, Paquita Beatriz Tene Quezada-ren ordezkaritza prozesalak planteatutako apelazio-errekurtsoa baiesten denez gero; errebokatu egiten dugu errekurritutako ebazpena, eta horren ordez beste bat ematen dugu, zeinarekin hipoteka-exekuzio honetako botatzea bertan behera uztea erabakitzen baita, harik eta 1/2013 Legeak indarra hartzen duenetik bi urte igaro arte. Ez da egin kostuen kondena berezirik.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Paquita Beatriz Tene Quezada andreari; hartarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Behin betiko epaituaz, auto honen bidez eman, agindu eta izenpetzen dut. Erroiluari autoaren ziurtagiria batuko zaio.

Juan Antonio Jimenez Torres demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala