
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3087
EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira EAEko Natura 2000 Sareko KBEetan eta HBBEetan aplikatu beharreko kontserbazio-neurriak, ur-inguruneari loturikoak (ibaiak, estuarioak eta hezeguneak).
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, EAEko ibai, estuario eta hezeguneetako Kontserbazio Bereziko Eremu guztietan (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu guztietan (HBBE) aplikatzeko kontserbazio-neurriak aurrez onartzea erabaki zen.
Neurri horiek aldatu egiten dituzte urriaren 16ko 215/2012 Dekretuaren I. eranskineko kontserbazio-neurriak. Dekretu horren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ziren eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuario, eta kontserbazio-neurriak onartu ziren.
Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), kontserbazio-neurri horien entzunaldia eskaini behar zaie ingurumena babestea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta administrazioei, eta, halaber, neurri horiek jendaurrean jarri behar dira.
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 11. artikuluko 1.d) epigrafean xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea EAEko Natura 2000 Sareko KBEetan eta HBBEetan aplikatu beharreko kontserbazio-neurriak, ur-inguruneari loturikoak. EHAAn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 2014ko irailaren 5era arte egongo dira jendaurrean neurri horiek, eta epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai egoitza elektronikoan (www.euskadi.net/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AMAIA BARREDO MARTÍN.
RSS