
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3085
AGINDUA, 2014ko ekainaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko den Agindua aldatzen duena.
Huts teknikoak atzeman dira honako agindu honetan: Agindua, 2014ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak deialdia). Agindu hori 2014ko ekainaren 19an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 115. zenbakian eman zen argitara. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 5.1.2, 6.2 b), 8.2.2, 12.2 eta 15.1.2 artikuluak aldatzea,
Honako hau dioen lekuan:
«B multzoa: albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen duten idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak...)».
Honela esan behar du:
«B multzoa: albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen duten euskara hutsezko idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak...)».
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS