
128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 3 orri.)
- EPUB (277 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3083
EBAZPENA, 2014ko ekainaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaria nagusiarena, enplegu-orientazioko jarduera eta zerbitzuak garatzeko laguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Laguntza-deialdia 2013ko urtarrilaren 21eko bileran onartu zuen erabaki bidez erakunde autonomo honetako administrazio kontseiluak.
Diru-laguntza publikoak ematerakoan ezinbestekoa den publikotasun-printzipioa betetzeko helburuarekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko administrazio kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko bilkuran erabaki bidez onartu zuen enplegu orientazioko jarduera eta zerbitzuak garatzeko laguntza-deialdiak (2013ko martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 61. zenbakian eman zen argitara, 2013ko martxoaren 20ko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez). Bada, deialdiak honakoa ezartzen du 8.7 artikuluan: ebazpenaren jakinarazpen berariazko eta indibidualizatuari kalterik egin gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiko onuradun izandako enpresa guztien zerrenda argitaratuko da, jasotako zenbatekoak zehaztuz betiere.
Helburu horrekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko administrazio kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko bilkuran erabaki bidez onartu zuen enplegu orientazioko jarduera eta zerbitzuak garatzeko laguntza-deialdian onuradun izandako erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea (laguntza-deialdia 2013ko martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 61. zenbakian argitaratu zen, 2013ko martxoaren 20ko zuzendari nagusiaren ebazpena betez). Enpresa bakoitzak jasotako zenbateko zehatza ere azalduko da, ebazpenaren 1. eranskinean jaso bezala.
Zenbateko horiek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaziora (% 50) aurkeztuko dira, 2007-2013 EAEko Europako Gizarte Funtsaren programa operatiboaren baitan zorduntzeko, hain zuzen ere programa operatiboaren markoan aurrera eraman daitezkeen jardueren alorrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 5a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
RSS