Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3082

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumen sailburuordearena, ingurumen-baimen bateratua ematen duena Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak Lemoizko (Bizkaia) udalerrian sustatutako hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-proiekturako.

AURREKARIAK:

2007ko urriaren 4an, Mikel Huizi Leiza jaunak, Garbiker A.B. (S.A.) sozietatearen izenean, haren ordezkari gisa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumen-baimen bateratua ematea eskatu zion, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, xedatutakoari jarraituz, Lemoizko (Bizkaia) udalerriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-proiekturako. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

● Jatako hiri-hondakinen zabortegi kontrolatuaren ingurumen-baimen bateratua izapidetzeko oinarrizko proiektua (2007ko iraila).

● Jatako hiri-hondakinen zabortegi kontrolatuaren ingurumen-baimen bateratua izapidetzeko eranskin eta planoak (2007ko iraila).

● Laburpen ez-teknikoa. Jatako zabortegi kontrolatuaren ingurumen-baimen bateratua (2007ko iraila).

Erreferentziazko baimena eskatzeko orduan, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak bazuen, besteak beste, obra-lizentzia,1988ko ekainaren 8koa.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, erabaki zen Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko. Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan ere 2007ko abenduaren 3an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez zegoela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko uztailaren 1ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Lemoizko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, eta espedientean ageri den emaitza jaso zen.

2011ko apirilaren 26an, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Garbiker A.B. (S.A:) sozietatearen esku jarri zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamena erantsita.

ZUZENBIDE-OINARRIAK:

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea, edo, ezinezkoa izanez gero, kutsadura gutxitu eta kontrolatzea. Hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema bateratu bat ezartzea.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenak, 3. artikuluan xedatutakoari jarraituz, baimen horretan sartzen dira, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatu ez arren, lege horren aplikazio-eremukoak diren jardueren instalazioetan gauzatzen diren eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa duten elementu eta ekoizpen-lerro guztiak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezarritakoa betez, ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, arauaren xedea aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten administrazio publiko desberdinen arteko koordinazioa bermatuko duen prozedura bat erabiliko da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren bidez ezarritako ingurumen-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Garbiker A.B. (S.A.) sozietatearen kasuan, baimen horiek isurpenei dagozkie, bai eta ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuei ere, besteak beste, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak ordezkatzen du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzkoak, ezarri zuena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; bai eta aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzkoa bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, xedapen horiek ez dituzte kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateari dagokion ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gainera, espedientean sartu da Lemoizko Udalaren txostena.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babestearren instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatu beharreko sektore-legeriak zehaztutako neurri eta baldintzak.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Garbiker A.B (S.A.) sozietateak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira; uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, 20. artikuluan jasotzen duen entzunaldi-izapidea bete da; eta organo hau da ingurumen-baimen bateratua emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan adierazitakoari jarraituz, eta abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2011ko apirilaren 26an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Legearen testu bategina onartzen duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplika daitekeen gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garbiker A.B. (S.A.) sozietateari –egoitza soziala Bilboko udalerriko (Bizkaia) Kale Nagusiko 44. zenbakian duena, eta IFK: A 48.212.567 duena– ingurumen-baimen bateratua ematea Lemoizko udalerriko hondakin ez-arriskutsuen zabortegirako (Marutxagaz Auzoko 30. zenbakia, behea 2, 48112 Lemoiz, Bizkaia), ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera 5.4 kategorian sartuta dago: «Mota guztietako hondakinen zabortegiak, egunean 10 tonatik gora hartzen dituztenak, edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera dutenak, hondakin geldoen zabortegiak izan ezik», uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoak, 1. eranskinean adierazitakoari jarraituz.

Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak sustatutako jarduera da hondakin ez-arriskutsuen zabortegi bat ustiatzea.

Zabortegia Lemoizko udalerrian dago, Jata mendiaren eta Urteganeko hegalen artean, zuhaitzak botatako behe-ibar batean.

Lemoizko 56. zenbakiko erregistro-finkan dago zabortegia (4. poligonoa, 77. lursaila) eta 85.820,06 m2 hartzen ditu.

Instalazioak, guztira, 56.000 m2 inguru ditu. Honako kota hauen artean dago: +120tik +190era. Ontziak 565.793 m3 inguru hartzen ditu guztira.

Zabortegia kokatzen den eremuaren gutxi gorabeherako koordenatuak hauek dira:

X= 511.272.

Y= 4.807.520.

Zabortegiak honako instalazio eta ekipamendu hauek ditu:

Kontrol-eraikina eta sarbide-kontrola.

Baskula eta estazio plubiometrikoa.

Erregaiz hornitzeko andelak.

Energia elektrikoaren, argiteriaren eta uraren hornidura.

200 m3-ko 1.600 m3-ko eta 3.000 m3-ko lixibiatu-baltsak.

Ponpatze-instalazioa.

Biogasa biltzea.

Makineria: hiri-hondakinak trinkotzeko makina, lurrak zabaltzeko makina, hondeagailua eta kamioiak (besteak beste, 25.000 litroko zisternak) eta abar.

Garbiker A.B.(S.A.) sozietateak zabortegia ustiatzeko lanak egiten ditu, bai eta bertako azpiegiturak mantentzeko lanak ere.

Hondakin ez-arriskutsu eta mistoak (hondakin organiko edo biodegradagarrien zein hondakin inorganikoen funtsezko proportzioak dituztenak) pilatzeko instalazio gisa sailkatuta dago (B3 azpikategoria), otsailaren 24ko 19/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Zabortegia dentsitate handikoa da eta hartzidura anaerobikoa du. Bereizketa egiten da, balioa berriz emateko moduko zatikiak bananduz, gero birrintzeko eta trinkotzeko, eta egunero estaltzen dira, zabortegiaren ontzitik bertatik hartutako lurrak zein kanpotik ekarriak baliatuta.

Hondakinak egunez botatzen dira, lanegun guztietan, ordutegi finko baten arabera. Pisatzeko eta kontrolatzeko gunetik sartzen dira kamioiak, gero hondakinak botatzen dituzte horretarako prestatutako plataformetan, eta lehengo lekutik irteten dira berriro.

Pala trinkotzaile batek banatzen eta trinkotzen ditu hondakinak, 5 metro inguruko altuera duten plataformak eginez. Lur buztintsuz estaltzen dira egunero, 20 cm inguruko geruza botata. Egungo ustiapen-planak hiru plataforma planteatzen ditu, +171 kotatik +187 kotara bitartean, eta azken kota horretaraino iritsiko da lohia amaieran.

Lixibiatuek zabortegiaren gorputzean barrena zirkulatzen dute. Aurrealdeko ezpondara drainatzen dira, drainatze-sare baten bidez. Arrain-hezurraren forma du sareak, drainak HDPE laminen gainean jarrita daude, eta kontrol-kutxatilara joaten dira lixibiatuak. Kutxatila horren bidez, 200 m3 hartzen dituen andel batera eramaten dira lixibiatuak, eta handik ponpatu eta aldi batean gordetzeko baltsetara banatzen dira, gero kudeatzeko.

Ur garbiak bildu eta drainatzeko sistema du zabortegiak, harrera-arro hidrologikotik zabortegira joaten diren gainazaleko jariatze-ur guztiak biltzeko diseinatua dagoena, Pozotako errekako desbideratze perimetrala barnean hartuta.

Zabortegiak desgasifikazio behartua eragiteko sistema bat du, azaleran beti-batean banatutako desgasifikazio-putzuak dituena. Putzu bertikalak egungo isurketa-eremuko guneetan daude, bai eta tarteko bermetan ere, ustiaketa jada amaituta dagoen eremuan.

Ateratako biogasa eramaten duen linearekin lotuta dago putzu bakoitza, eta biogas guztia linea nagusira bideratzen da. Linea nagusi horrek erregulatzeko eta neurtzeko estazio bat dauka, guztiz automatizatua. Estaziotik irtetean, biogas-gelaren barruan, zikloia dago, by-pass balbulak dituena. Gero, hodia bitan banatzen da; alde batetik, zuzira eramaten du gasa, eta bestetik, sorgailura. Azken kasu horretan, hezetasun-kengailu batetik pasa behar du aldez aurretik. Hartutako gainerako biogasa, berriz, zuzira eramaten da, beste hodi baten bidez.

Biogasa tenperatura altuan erretzen duen zuziaren gehieneko lan-emaria 250 Nm3/h-koa da.

Kogenerazio-instalazioak errekuntza-motor bat dauka, behe-tentsioko (380 V) energia elektrikoa sortzen duen alternadore bat akoplatuta, eta, transformadore baten bidez, goi-tentsioko energia elektriko bihurtzen da.

Instalazioan sortzen diren hondakin nagusiak isuri-ontziko lixibiatuak dira.

Bigarrena.– Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak Lemoizko udalerrian sustatutako hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren jarduera ustiatzeko honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da milioi bat (1.000.000) euroko zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo haien ondasunei sortutako balizko kalteen ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatutako ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri beharko du urtero ingurumen-organora, eta polizan edozein aldaketa gertatu bada, ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio. Gainera, kontratatutako aseguru berriaren baldintza orokor, berezi eta berariazkoen kopia ere igorriko da.

B) Sustatzaileak finantzen azterketa eguneratua aurkeztu beharko du, honako datu hauek zehaztuta: instalazioa ezarri eta ustiatzeko kostuak, A puntuan (erantzukizun zibileko asegurua) ezarritako bermeetatik eratorritako gastuak, zabortegia itxi eta ondorengo 30 urteko aldiko mantentze-lanen kostu zenbatetsiak, eta neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa betetzeari buruz baimen honetan ezarritako eskakizun guztiak, abian jarriko den instalazioaren kostua barnean hartuta, D.3.4 atalean (Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak) xedatutakoaren arabera.

Finantzen azterketa horretan, gastuak eta diru-sarrerak partiden eta urteen arabera xehatuta adierazi beharko dira, aurreikusitako ustiapen-planean ezarritakoari jarraituz.

Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraituz, organo honek hiru urtez behin eguneratuko du fidantza, kontsumoko prezioen indizeak egindako gorabeheraren arabera, eratutako egunean indarrean zegoena oinarrizko indize gisa hartuta.

C) Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak instalazioaren eta Administrazioarekiko harremanen arduradun teknikari bat izendatu beharko du. Izendapen horiek jasoko dira Gabiker A.B. (S.A.) sozietatearen legezko ordezkari batek eta izendatutako pertsonak sinatutako dokumentu batean, honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, NAN, jakinarazpenetarako helbidea eta kualifikazio teknikoa. Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak ingurumen-organoari jakinaraziko dizkio aipatu izendapenak.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak egikarituko dira sustatzaileak ingurumen-organo honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala, indarrean den araudiaren arabera eta honako atal hauetan ezarritakoari jarraituz:

D.1.– Obra-faseko baldintza orokorrak.

D.1.1.– Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Obrak eta lurzoruaren okupazioa ekartzen duten eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

b) Adierazitako esparru horretan ustekabeko kalteren bat sortuz gero, neurri zuzentzaileak eta gunea eraberritzeko neurri egokiak hartuko dira, ebazpen honen D.1.7 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak proiektatuko dira, betiere, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena sortzeko moduan. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak xehetasunez adierazten dituen mugaketa egingo da kartografian. Mugaketa hori obra-zuzendaritzak onartu beharko du, aurrez ebazpen honen D.1.7 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

D.1.2.– Lurzorua eta urak babesteko neurriak.

a) Obrako makinak edukitzeko eta haien mantentze-lanak egiteko tokia drainatze naturaleko saretik bereiziko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak jasotzeko sistema bat izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez ditzaten. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira egin horretarako adierazitako eremuetatik kanpo.

b) Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze naturaleko sarera. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, obren ondorioz kutsatutako urak bertan biltzeko.

D.1.3.– Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste leku batzuk garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, bai obrek erasandako ingurunean, bai haien sarbideetan. Aldi baterako hutsik dauden pistak eta azalerak ureztatzeko sistema eduki beharko da.

b) Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira. Instalazio horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza ebazpen honen E.1.8 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

D.1.4.– Zaraten eta bibrazioen eraginak gutxitzeko neurriak.

Eraikuntza-fasean aplikatu beharko dira proiektuan eta ebazpen honetan deskribatutako neurriak, makineriak bete beharreko baldintzei dagokienez, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, aire zabalean erabiltzeko makina jakin batzuek inguruan eragindako soinuak arautzen dituenak, ezarritakoa betetzeko. Dena dela, Errege Dekretu hori aldatu zuen apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak, mantentze-lanei eta lanorduei dagokienez.

D.1.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obretan sortutako hondakin guztiak, hondeaketakoak, ebakiak, bilgarriak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak barnean hartuta, kudeatuko dira apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera.

b) Obran sortutako hondakin guztiak hondakinei balioa emateko gune baimendu batera igorri beharko dira, haiei balioa ematea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izanez gero. Hondakin horiei balioa ematea, teknikaren, ekonomiaren edo ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala ziurtatu ondoren soilik deuseztatu ahal izango dira hondakinak.

c) Zabortegira bideratu behar diren berrerabili gabeko edo baliotu gabeko materialak zabortegietan hondakinak onartzeko irizpide eta prozeduren arabera kudeatu behar dira.

d) Zabortegian betelana egiteko edo lurzorua egokitzeko eraman beharreko hondakinak kudeatuko dira otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoaren arabera.

e) Hondeaketetako soberakoak botatzeko betelana sustatu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoa betetze aldera, dagokion betelan-proiektua egin beharko da, udalaren edo organo honen administrazio-lizentzia lortzeko, aipatu arauaren 26. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

f) Olio erabiliak ondorengo araudiei jarraituz kudeatuko dira: irailaren 29ko 259/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) olio erabilien kudeaketa arautzen duena, eta ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua, industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duena.

Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko andeletan biltegiratuko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, andel nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko. Horretarako, kontratistak berak dituenak edo Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak Jatako zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

g) Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta horien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, balizko isurketen edo lurrunketen ondorioz edukia ez galtzeko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak eta abar) ezarriko dira obran zehar, eta izaeraren arabera bereiziko dira. Hori guztia, aipatutako garbigunean aldi baterako biltegiratu aurretik egingo da, eta horretarako, kontratistak dituenak edo Garbiker S.A. (S.A.) sozietateak Jatako zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

D.1.6.– Obraren garbiketa eta akabera.

Obra amaitu ondoren, garbiketa-lan zorrotza egingo da, obra-hondar guztiak kendu eta proiektuaren eragin-eremua erabat garbi utzi beharko da.

D.1.7.– Ingurumen-aholkularitza.

Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Baldintza-agiriak obraren zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak erabaki beharko dira, aholkularitza ematen duten adituek txostena egin ostean.

D.1.8.– Lan-programa diseinatzea.

Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira eta obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda. Ondoren lanak burutzeko programan txertatuko dira. Honako hauek dira agiriak:

a) Kontratistaren instalazioen guneen kokapenari eta ezaugarrien eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeari buruzko xehetasunak, ebazpen honen D.1.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.

b) Ebazpen honen D.1.2 atalak aipatzen dituen interesa duten eta okupazio zuzena aurreikusita ez dagoen landaredi-guneak kartografian xehetasunez seinaleztatzea.

c) Ebazpen honen D.1.3 atalean aurreikusitako solido esekiak atxikitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Ebazpen honen D.1.4 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

D.1.9.– Obren garapenean jardunbide egokiak kontrolatzea.

Obrak garatu bitartean jardunbide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarrita eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

D.1.10.– Obra-amaierako txostena.

Obra bukatu eta hilabeteko epean, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak ingurumen-organoari igorri beharko dio obra-zuzendariak izenpetutako obra-amaierako ziurtagiria, honako dokumentu hauekin batera:

● Obren garapenean zehar sortutako gorabeherak.

● Ebazpen honetan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-maila, bai eta hondeaketa-materialen kudeaketa zuzena gauzatzeko ingurumen-organoak eskatutako neurriena ere.

● Hala badagokio, obra egin bitartean gehitu diren aldaketak. xehetasunez dokumentatu beharko dira, segurtasunaren edo ingurumen-babesaren murrizketarik ez dakartela egiaztatuz (hala dagokionean, justifikatzen duten kalkuluak). «As built» planoak ere sartuko dira.

● Obran garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzen txostena, sortu diren hondeaketa-materialen helmuga zehatza eta kopurua barnean hartuta.

● Eraikitze-kalitatearen berme-kontrolaren emaitzak jasotzen dituen txostena, bereziki, geosintetikoen instalazioarena edo in situ trinkotutako material mineralekin egindako hesi geologiko artifizialen instalazioarena.

D.2.– Ontzia egokitzeko eta zabortegiaren iragazgaizte-obrak egikaritzeko baldintzak.

D.2.1.– Iragazgaizte-obrak hasi aurretiko baldintzak.

Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak obren zuzendaria izendatu beharko du, eta zuzendari horrek obraren eraikitzailearen mende ez dagoen pertsona izan behar du.

Halaber, zabortegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratuko den eta sustatzailearen eta eraikitzailearen mende ez dagoen enpresa izendatu beharko du. Enpresa horren ardura izango da ebazpen honetako D.2.2 atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

Obrak hasi aurretik, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak zuzendaritza teknikoaren eta iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrola egingo duen enpresa arduradunaren izendapenaren berri eman beharko dio ingurumen-organoari.

D.2.2.– Zabortegia iragazgaizteko obrak burutzeko baldintzak eta eskakizunak.

a) Isuri-ontziaren iragazgaiztearen sekuentzia honako hau izango da (goitik behera):

● Lixibiatuen geruza iragazlea. Material pikordun naturalaren geruzaz osatuta egon daiteke (lehentasunez, legar edo harearen tamainako bigarren mailako alez), sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez azpiko geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez, edo segida baten bidez: sastatzearen aurkako geozuntza – geosarea – irakazki-eginkizuna duen geozuntza. Nolanahi ere, geruza iragazle horren igorgarritasuna kalkulatuko da drainatzearen luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta hondakinen eroankortasun hidrauliko asearen arabera. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak izango du kalkulatutako igorgarritasunarekiko 20ko segurtasun-faktorea (FS)(, eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m ez du gaindituko; txikiena den neurria, hain zuzen ere. Baldintza hori betetzearen justifikazioa geruza iragazleen iragazkortasunean, hodietaraino duten isurialdean eta luzeran eta hondakinen masaren batez besteko iragazkortasunean oinarrituko da. Geruza iragazle horien oinarriak gutxienez % 2ko isurialdea izango du lixibiatuak biltzeko hodien aldera.

● 2 mm-ko lodiera duen dentsitate altuko polietilenozko (HDPE) geomintza.

● Hesi geologiko artifiziala. 0,60 m-ko lodiera eta (10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, eta 0,15 m-ko lau geruzen bidez eraikia. Bentonitazko geokonposatua (esaterako, ezpondaren eremuetan) edo hondakin trinkotuak ere erabili ahal izango dira egungo zabortegiak okupatutako eremuetan, baldin eta aurreko sistemak bezalako babesa ematen badute.

● 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95ean trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

b) Aurreikusi behar da jada jarritako hondakin-masaren gainean kokatuko den zabortegiaren iragazgaizteak asentuak jasan ditzakeela, hondakinen degradazioren ondorioz eta gainean jarritako zamagatik. Ondorioz, entseguetan oinarrituta, pilatuko diren hondakinen eta iragazgaizteko erabiliko diren materialen deformagarritasuna zehaztu beharko da, eta kalkuluen bidez justifikatuko da zabortegiaren hondoa iragazgaizteko formaren diseinuak asentu horiei lotutako deformazio onargarri bat jasango duela, ontziaren erabilera-epea eta itxi ondorengo 30 urteko aldia kontuan hartuta. Azkenik, asentu/deformazioen kontrolerako plana diseinatuko da, egindako aurreikuspenak betetzen diren egiaztatzeko. Plan horrek zehaztu beharko ditu erabili beharreko kontrol-metodoak, kontrol-lekuak, neurketen maiztasuna, neurketa-prozedurak, eta egindako aurreikuspenak betetzen direla egiaztatzeko prozedura.

Zabortegiaren egonkortasunari buruzko azterlan bat egingo da, balizko hausturak analizatzen dituena, bai hondakin-masaren bidez, bai iragazgaiztea osatzen duten geruzen bidez, bai hondakinen eta zimendu-lurraren bidez. Material desberdinetarako erabilitako parametro geoteknikoak in situ egindako entseguetatik eskuratuko dira, ahal den neurrian. Irristaduraren aurrean, segurtasun-faktorea (FS) honelakoa izan behar da:

● Egoera normalean: FS ( 1,50.

● Ustekabeko egoeran (drainatze-sistemaren akatsa): FS ( 1,30.

Analizatutako egoerak bat etorri behar du aurkeztutako zabortegi-diseinuarekin.

Nolanahi ere, aurretik egindako egonkortasunari buruzko azterlanen kopia (aurkeztutakoa haietako baten ondorioen kopia baino ez da), eta dauden azterlan geologiko eta geotekniko guztien kopia aurkeztuko da.

d) Honako hauen justifikazioa aurkeztuko da: isuri-ontzi berriko lixibiatuak drainatzeko geruzaren diseinu hidraulikoa, lixibiatu horiek biltzeko hodi-sarea, gelaxka barruko lixibiatuak ponpatzeko putzua, eta zer erauzte-ponpak betetzen duen lixibiatuen mailak geomintzaren gaineko 0,30 m-ak ez gainditzeko eskakizuna. Halaber, jasan beharko duten hondakinen kargaren aurrean, hodi horien diseinu mekanikoaren justifikazioa aurkeztu beharko da. Justifikazio hori ondorengo elementu hauetan oinarrituko da: hodien ezaugarriak (barruko eta kanpoko diametroak, irekiduren –zirrikituak edo zulaketak– dimentsioa eta tartea, zimurtasuna, zapalketarekiko erresistentzia eta abar), jasango duen hondakin-karga, zuloaren dimentsioak, legarren porositatea, lixibiatuak erauzteko ponparen ezaugarriak, hodi eragilea euskarri duen ezpondaren geometria, ponpaketaren emaria, ponparen piztu/itzali kontsignaren mailak, ponpaketa-zikloen iraupena, goratzearen garaiera, karga galerak eta abar. Ponpaketa-ekipoa diseinatu eta erabiliko da ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretuak, lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen segurtasun eta osasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

e) Ontzia prestatzeko eta zabortegia iragazgaizteko lanak egiten diren bitartean proiektua funtsean aldatzea ekar dezaken edozein aldaketa eginez gero, ingurumen-organo honi jakinaraziko zaio, balioespena egin dezan, eta hala badagokio, egikaritu aurretik onar dezan.

D.2.3.– Sustatzailearen betebeharrak zabortegiaren gelaxka bakoitza eraikitzeko obrak amaitu ondoren.

Zabortegiaren gelaxka bakoitzaren eraikuntza bukatu ondoren, obraren zuzendariak egiaztatu beharko du ebazpen honek ezarritako baldintza eta eskakizunei egokituta eta ebazpenaren oinarri diren agiri teknikoak beteta eraiki dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, zabortegiaren gelaxka eraikitzeko obraren amaierako ziurtagiria egingo da, obraren zuzendariak sinatuta, eta honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

● Eraikitzeko proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalaren oniritzia eta guzti, dagokion plano-jokoa, eta obra-fasean egindako aldaketek segurtasun-murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa, ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez. Halaber, obra bukatutakoan ikusi ezin diren elementuen eta haien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko da, xehetasunen ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

● Iragazgaizte-segidaren geomintzaren gaineko azaleraren plano topografiko bat, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

● Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barnean hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, bai eta emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak ere; horrez gainera, landako eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak hartuko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

Agiri horiek ingurumen-organoari aurkeztuko zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ziurtatu eta egiaztatzeko bisita egin ondoren, ingurumen-organoak alderdi horien inguruko ziurtagiria egingo du.

D.3.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

D.3.1.– Hondakinak hartu eta ikuskatzeko baldintza eta kontrolak.

Zabortegian deuseztatzeko utzi ahal izango dira soilik aurretiaz tratamenduren bat jaso duten hondakinak, edo haien baliotzea teknikaren, ekonomiaren edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela behar bezala justifikatutako hondakinak. Horren ondorioz, zabortegira iritsi eta baliotu daitezkeen hondakinak bereizi behar dira horretarako jarritako instalazioan, eta dagokien banakako edukiontzietan gorde behar dira, helburu horretarako baimena duen balioztagunera eraman arte. Horretarako, eta egungo egoeran, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraituz, honako hondakin hauek baliotu daitezkeela joko da: papera eta kartoia, metalak, obra-hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak, eta erabiltzeko modukoak ez diren eta 1.400 mm-tik beherako kanpoko diametroa duten pneumatikoak, bizikletenak izan ezik. Zerrenda handitu egingo da, hondakin berriak baliotzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

Halaber, ezingo da tresnarik eta altzaririk bota, horrelakoei balioa emateko instalazioak daudelako, ez eta obra txikietako hondakinik, utzitako ibilgailurik eta hildako abererik ere.

Zabortegian deuseztatze aldera onartzeko modukoak diren hondakin ez-arriskutsuak, otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako hondakinei balioa emateko eta ezabatzeko eragiketen Hondakinen Europako Zerrendaren arabera sailkatuta daude eta LER 20 03 01 kodean identifikatuta ageri dira (udal-hondakinen nahastura). Honako baldintza hauetan dauden hondakinak ez dira inolaz ere onartuko:

1.– 50 gradu zentigradutik gorako hondakinak.

2.– % 65eko hezetasunetik gorako hondakinak.

Batzordeak 2002ko abenduaren 19an hartutako Erabakian hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan hondakinak onartzeko zehaztutako irizpideak bete beharko dituzte hondakin ez-arriskutsu horiek. Erabaki horren bidez ezarri ziren zabortegietan hondakinak onartu ahal izateko hondakin horiek bete behar dituzten irizpideak eta prozedurak, hondakinak isurtzeari buruzko 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraituz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, hondakinak onartu ahal izateko, lixibiatze-saiakuntzak egin beharko dira, UNE-EN 12457-4 arauaren arabera («Hondakinak karakterizatzea. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotekako saiakuntza, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako (tamaina-txikitzea izan edo ez)».

Ezarritako mugak parametro jakin batzuetan gaindituz gero, perkolazio-saiakuntzak onartu ahal izango dira, Holandako NEN 7343 arauaren arabera. Dena dela, saiakuntzak egin behar dira otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea arautzen duenak, xedatutakoaren arabera. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak ingurumen-organoari bidali beharko dizkio bai hondakinen onarpena egiaztatzen duten dokumentuak, bai jarraipen- eta kontrol-agiriak ere, behar bezala beteta, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Urtero Garbiker A.B. (S.A.) enpresak zabortegian hartutako edo balioztagunera bidalitako hondakin baimenduen laburpena igorri beharko dio urtero ingurumen-organoari, formatu elektronikoan, honako hauek adierazita:

● Hondakinaren sailkapena, otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduak, hondakinak baliotzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituenak, xedatutakoaren arabera.

● Hondakinaren kopurua (tonatan).

● Hondakinaren sortzailea.

● Helmugako hondakinen kudeatzailea.

Onargarriak ez diren hondakinak biltegiratzeko gune bat izango da, hormigoizko oinarria eta urak biltzeko sistema dituena.

Zabortegiak perimetro-itxitura izan beharko du, ustiapenean diharduten langileak soilik sar daitezen. Plastiko arinen eta partikulatutako materialen sakabanatzea murriztuko duen elementuren bat erabiliko da itxitura egiteko.

Instalazioak sarrera bakarra izango du, eta sarrerak langa kanadarra izango du, ganadua eta bestelako animaliak barrura sar ez daitezen.

D.3.2.– Lixibiatu gutxiago sortzeko ustiapen-baldintzak.

a) 49/2009 Dekretuaren I. eranskinaren bigarren atalean ezarritakoa betetze aldera, zabortegia ustiatuko da, betiere, euri-uren eragin zuzena pairatzen duen hondakin-azalera 10.000 m2 baino gehiago izatera iritsi gabe.

b) Ustiaketa-planaren moldaketa bat aurkeztuko da, honako hauek jasota: isurketa-gelaxken mugaketa, gelaxken iragazgaiztutako azaleraren topografia, plana betetzeko agindua, lixibiatuen drainatzeen trazadura, gas-tximinien kokapena, gelaxken barrualdera sartzeko barne-bideak, azaleko urak husteko dituen perimetro-arekak, gelaxken ontziaren iragazgaiztu beharreko azalerak eta behin betiko edo aldi baterako zigilatu beharreko azken topografiara iritsitako eremuak, gelaxken egikaritze-faseak gauzatzeko kronograma eta eraikitzeko xehetasunak. Horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: dagokion eraikuntza-proiektua (memoria, kalkulu justifikatzaileak dituzten eranskinak, planoak, baldintza teknikoen agiria, aurrekontua), eraikuntza-proiektuaren segurtasun- eta osasun-proiektua, eta geosintetikoen eta trinkotutako geruza mineralen eraikuntza-kalitatearen berme-plana.

c) Zabortegiaren azken gainazalaren inguruan perimetro-areka bat instalatu beharko da, 500 urteko birgertatze-aldiari dagozkion uhaldiek zabortegiari eragin ez diezaioten. Ustiaketan zehar, iragazgaiztutako gelaxkak inguratuko dituzten eta dagozkien uhaldiak hustea ahalbidetuko duten aldi baterako perimetro-kanalak instalatuko dira, gutxienez 10 urteko birgertatze-aldiari begira. Zabortegiaren azken zigilatzearen gainazalaren gainean arekak eraikiko dira, zigilatzearen gainean sortzen diren ur garbiak perimetro-kanaletara husteko. Areka horiek gutxienez 50 urteko birgertatze-aldiari dagozkion uhaldiak husteko diseinatuko dira.

d) Zabortegiko gelaxka bakoitzaren zigilatzeari ekingo zaio 90 eguneko epea igaro aurretik, aurreikusitako azken kotetara iristen den unetik kontatzen hasita. Zigilatze hori aldi baterako zigilatzea izango da, azaleraren gainean proiektuak ondorengo faseetan hondakinak uztea aurreikusiz gero, edo behin betiko zigilatzea izango da, aipatu azaleraren gainean akaberako zigilatzea ezarri behar bada. Kanpoko arrazoiak direla eta (meteorologikoak, materialaren erabilgarritasuna eta abar) azken zigilatzea epe horren barruan hastea ezinezkoa bada, aldi baterako zigilatzea ezarriko da, trinkotutako lur garbiez edo geomintz batez osatua; hartara, iragazketa murriztuko du eta perimetro-kanaletara zuzenduko diren ur garbiez osatutako gainazaleko jariatzea bideratuko du. Nolanahi ere, behin betiko zigilatzea 9 hilabete baino lehen abiatuko da eta 12 hilabete baino lehen bukatuko da, hondakinak aurreikusitako gelaxkaren azken kotetara iristen diren unetik kontatzen hasita.

D.3.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.3.3.1.– Baldintza orokorrak.

Garbiker A.B. (S.A.) sozietatearen hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile guztiak bildu eta ihesbide egokienaren bitartez kanpora bideratuko dira, eta, behar izanez gero, isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako arazte-sistema batetik igaroko dira kanporatu aurretik. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

D.3.3.2.– Fokuak identifikatzea.

Sustatzaileak agiri batean aurkeztuko du biogasaren baliotze energetikoko instalazioari buruzko informazio guztia, eta txosten horretan honako datu hauek jasoko ditu, gutxienez:

1) Foku bakoitzaren izena.

2) Foku bakoitzaren UTM koordenatuak.

3) Lotutako prozesua(k).

4) Katalogazioa, honako lege hauen arabera: azaroaren 15eko 34/2007 Legea, airearen kalitatea eta atmosfera babesten dituena, eta urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena.

5) Biogasari dagokionez, erreko den gasaren konposizioari buruzko azterlan bat, errekuntza-parametroak, kontzentrazioa eta abar adierazten dituena.

6) Isuritako kutsatzaileen emaria (gehienezkoa eta gutxienekoa), tenperatura eta fluxu-abiadura, ezaugarriak eta kopurua. Jarduerak sortutako isuri bakoitzaren emariaren eta konposizioaren balioespenak arloan indarrean den araudia betetzen dela egiaztatzeko moduko unitateetan adierazi beharko dira.

7) Erabilitako laginketa- eta analisi-metodoa, maiztasuna eta lortutako emaitzen fidagarritasun-maila adierazita egindako karakterizazioak, kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek atmosfera kutsa dezakeen instalazioari buruz egindako ikuskatze-txostenaren bidez.

8) Huste-sistemen ezaugarriak:

● Zorutik tximiniaren ahorainoko altuera.

● Tximiniaren barne-diametroa.

● Laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriak, gas-fluxuek laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak adierazita; hau da, 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industria-jatorriko kutsadura atmosferikoren prebentzioari eta lehengoratzeari buruzkoak, III. eranskinean jasotako L1 eta L2 parametroak. Neurketa-puntuetara sartzeko plataformen ezaugarriak ere jasoko dira.

9) Foku guztiak zehazten dituen instalazioaren planoa.

Jarduerak putzu bertikalen desgasifikazio-sistema bat eta zuzi bat ere baditu, eta horiei buruzko urteko jardun-denbora aurkeztu beharko da.

Gainera, sustatzaileak putzuetako eta bildutako gasen karakterizazio-analisi bat aurkeztuko du, kanpo-erakunde batek egina.

Jardueran sortutako isuri barreiatuak kamioien ontzi-aldaketakoak eta zabortegiko hondakinak maneiatzekoak dira.

D.3.3.3.– Isurpenen muga-balioak.

a) Garbiker A.B. (S.A.) sozietatearen biogas erregaia baliatzen duen instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek honako baldintza hauei dagozkie: 273 ºK-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an, muga-balioa gehienez % 25 gainditzea onartuko da. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz gainditu higienearen aldetik onartzeko modukoak diren gehienezko balioen mugak.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtuak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu, eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko faktoretik gora gainditzen ez baditu.

c) Biogasa ezabatzeko zuzian 1.000-1.200 ºC arteko tenperatura hartuko da, gutxienez 0,3 segundotan zehar (iraupen-denbora), eta turbulentzia egokiari eutsiz.

d) Segurtasuna dela eta, instalazioaren jabetzaren mugan metano gasaren kontzentrazioa ez da % 5 baino handiagoa izango, ez eta % 1,25 baino handiagoa ere instalazioaren espazio itxietan, kontrol-sistemen edo gasa berreskuratzeko osagaien kasuan izan ezik.

D.3.3.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

Tximiniek izango dituzte Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, ezarritako baldintzak betetzeko behar dituzten bitartekoak. Horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusten diren zuloen kokapen eta ezaugarriei dagokienez, egokitu behar dira laginak hartzeko gunetik fluxuaren noranzkoaren eta kontrako noranzkoaren arabera (L1 eta L2 parametroak) neurketa-gunea baino lehenago dagoen fluxu gaseosoko edozein perturbaziora arteko distantziak, 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

Zabortegian sortutako gasak erauzketa bertikal eta horizontaleko sare batek bilduko ditu ustiapenaren fase bakoitzean, eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino (ENE) eramango dira.

Zabortegia ustiatzean sortutako gasen erauzketa dentsitate handiko polietilenozko drainatze-tximinien bidez egingo da, legarrezko inguratzailearekin artekatua. Putzuaren eragin-erradioa 25 metrokoa denez, zabortegiaren azalera osoa hartuko du, bertara airerik ez sartzeko, eta horrela, zabortegiko zigilatu gabeko eremuetatik barrena atmosferara isuri barreiatuak igortzea saihesteko.

Biltzeko sistemak 125 mm-ko diametroko HDPEzko hodi artekatua izango du, termozigilatua, eta polietilenozko hodiaren eta zundaketa-hormaren arteko zuloa legarrez beteko da. Hodiak fase edo terraza baten isurketa-masa gainditu ondoren, tarte horizontalari ekingo zaio, HDPEzko PN10 ukondo batez osatutakoa, sare bertikala horizontalarekin lotzen duena. Sare horizontala ere HDPEzko PN10 hodi artekatu batez osatua izango da, fase bakoitzeko hondakinak estaltzeko geruzan 50 x 50eko legarrezko zanga batean sartua.

Zabortegia garaieran bete ahala, putzu bakoitza biltzeko kanpai metaliko baten bidez itxiko da. Kanpaiak erregistratu eta ikuskatzeko estalki bat du goialdean, erdian laginak hartzeko irekidura bat, eta azpipresioa doitu eta gasaren kalitatea neurtzeko erregulazio-balbula bat ere badu.

Gasa bildu eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino (ENE) eramandako gasa, aldi berean, desgasifikazio-instalazioraino eramaten da.

Isuri barreiatuak murrizteko, jarduera hauek gauzatuko dira:

● Ahal den neurrian, partikula solidoen eta hautsaren isuriak sortzea saihestuko da ibilgailuen sarrera-irteeretan, zamalanetan eta hondakinak hedatzean.

● Isurtzeko azalera irekia minimizatuko da, eta gainerakoa estalita geratuko da, estaltzeko lurrak edo polietilenozko xaflak baliatuta.

● Ibilgailuen gehienezko abiadura 20 km/h-ra mugatu behar da eta hondakinak garraiatzeko kamioi edo edukiontzi itxiak edo big-bag zakuak erabili behar dira.

D.3.4.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

D.3.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: hondakin ez-arriskutsuen zabortegia.

Jarduera-taldea: 0-Zerbitzuak.

EJSN: 92150. Zaborrak eta hondakinak errausteko eta ezabatzeko zerbitzua.

(Ikus .PDF)

Organo honen aurrean proposamen tekniko bat aurkeztu beharko da, lixibiatuak tratatzeko abian jarri beharreko instalazioak kontuan hartzen dituena, bai eta Ibaizabal/Nerbioi Beheko saneamendu-sistema orokorrean isurketak eta hondakin-uren arazketa arautzeko Erregelamenduan, 1989ko martxoaren 16an argitaratuan, ezarritako isurketa-balioak betetzea ere, bereziki N-NH4 parametroari dagokionez; eta, halakorik ezean, 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, ezarritakoaren araberako kudeaketa-proposamena.

Honako gai hauei buruzko informazioa zehaztu behar da: lurrazpiko urak kontrolatzeko sarea, gurpilak garbitzeko uren tratamendua, andeletako eta kutsadura ekar dezaketen beste euri-uretako kubeta, beste ur beltz batzuk ba ote dauden, eta efluente bakoitzari lotutako informazio orokorra (kudeaketa, isurketa-guneen UTM koordenatuak, efluente bakoitzeko isurketen gehieneko emari eta bolumenak eta abar).

D.3.4.3.– Isurpenen muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarritakoaren arabera, isurpenen muga-balio hauek bete beharko dira:

(Ikus .PDF)

D.3.4.4..– Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Hondakin-ur mota bakoitzarentzat instalazio hauek daude:

a) Lixibiazioa.

Andeleko eremu aktiboen gaineko zuzeneko prezipitazioen eremua eta zaborra elkar ukitu, infiltratu, eta lixibiatuak sortzen dira. Luzetarako drain baten bidez eta arrain-hezurraren forma osatzen duten drain txikien bidez hartzen dira lixibiatu horiek, ezpondaren behealdeko kutxatilara eramateko, eta handik andel batera bideratzen dira, han gordetzeko. Andelak 200 m3 hartzen ditu, hormigoi iragazgaitzez egina dago eta polietileno-xafla bat du. Andel horretatik ponpatzen da lixibiatua aldi batean gordetzeko baltsetara. Baltsa horiek 1.600 m3 eta 3.000 m3 hartzen dituzte, eta dentsitate handiko polietileno-xaflaz estalita daude.

Zabortegiko eremu ez-aktiboetan zuzenean eroritako euri-urak ere lixibiatutzat hartzen dira. Lixibiatu horiek hartzeko eta drainatzeko sistemak legarrezko biltzaileak ditu, geozuntzaz estaliak eta zabortegiaren aurrealdea osatzen duten ezponden behealdean jarriak.

Lixibiatuak baltsetan biltzen dira, gero kudeatzeko.

Lixibiatuen baltsak iragazgaitzak izango dira, eta honako maila hauek ezarrita eta adierazita izango dituzte:

● Ezohiko gehienezko maila (EGM). Zuloaren gainezkatze-mailatik behera 20 cm-ra kokatutako mailari dagokio.

● Ohiko gehienezko maila (OGM). Lixibiatuek ohiko ustiapen-baldintzetan hartu dezaketen gehienezko maila da. Kasu horretan, zuloen gehienezko ahalmenaren % 80ri dagokio (ezohiko gehienezko mailaren azpitik); hartara, 200 m3-ko soberakin-ahalmena izango da ezohiko egoerei aurre egin ahal izateko (eurite biziak, araztegirako garraioan geldiuneak eta abar).

Ponpaketa-ekipoak diseinatu eta erabiliko dira ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretuak, lantokian atmosfera leherkorretatik eratorritako arriskuen eraginpean dauden langileen segurtasun eta osasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

b) Ur beltzak.

Langileen higienerako erabilitako urak, 256 m3/urteko bolumen aitortua dutenak, lixibiatuen barne-sarera isuriko dira, edo zabortegiko lixibiatu-baltsetara, jardueran sortutako lixibiatuekin batera kudeatzeko.

Ingurumen Sailburuordetzari aldez aurretik aurkeztu beharko zaio justifikazio-memoria bat, onets dezan. Memoria horrek honako datu hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

● Ur beltzak arazteko eta tratatzeko instalazioaren ezaugarri teknikoen deskribapena, instalazioaren neurriak, tratatzeko gaitasuna, instalazioaren errendimendua, sortuko diren hondakinak eta abar.

● Ur beltzak lixibiatuen sarera edo lixibiatuen baltsetara bideratzearen eta ibilgura ez isurtzearen adierazpen egiaztatua.

● Bideratze hori adierazten duen planoa, ur beltzak lixibiatuen baltsara isurtzen diren gunea zehaztuta.

Gutxienez, ondorengo kontrol-kutxatilak edo -puntuak jarriko dira; kutxatila edo puntu horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte:

● Lixibiatuen kontrol-kutxatila.

● Perimetro-kanal bakoitzeko euri-urak biltzeko kutxatila bana.

Azpiazaleko urak biltzeko kutxatila.

Kontrolerako gailu hauek instalatuko dira gutxienez:

● Emari-neurgailua eta konduktibimetroa isuri-ontziaren eta 200 m3-ko andelaren artean.

● Piezometroak.

● Euri-neurgailua duen estazio meteorologikoa.

D.3.5.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak apirilaren 21eko 10/1998 Legean, hondakinei buruzkoan, eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira haien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea. Hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin guztiak balioztatu egin behar dira eta horretarako balioztatzegune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak deuseztatu ahal izango dira, baldin eta haiek balioztatzea teknikaren, ekonomiaren edota ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioa emateko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak zabortegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraituz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (2.d idatz-zatian) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kopurua handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa ingurumen-organoari.

D.3.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hondakin arriskutsuak sortzeko prozesua hau da:

Zerbitzu orokorrak

Identifikazioa: A48212567/4800014900/B0019.

Prozesuaren kodea: B0019.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • Hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A920//B0019.
  • - EHZ: 130205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.

Mantentze-lan orokorrak azpiprozesuan sortzen dira, makinen olioak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Fluoreszenteak eta lanpara ultramorea».
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A920//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorren azpiprozesuan sortzen dira, lanpara fluoreszenteak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Berun azidozko bateria erabiliak»
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A920//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorrak azpiprozesuan sortzen dira, bateriak birjartzeko lanetan.

  • Hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa (kg).

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Olio-iragazkiak».
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 160107.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Erregai-iragazkiak».
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.
  • - EHZ: 160121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Presiozko ontziak (espraiak, aerosolak)»
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S12/36//C41//H3B//A920//B9017.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Botoi-pilak».
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A920//B9107.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Mantentze-lan orokorren azpiprozesuan sortzen dira.

  • Hondakina: «Gai arriskutsuekin kutsatutako materialak (trapuak, eskularruak eta xurgatzaileak)».
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15// S40//C41/51//H5//A920//B9107.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Materialak eta xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistema bereiziak erabiliko dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahastu eta arriskutsuago bihurtzea edo kudeaketa zailtzea eragin dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzkoa, betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziek etiketatuta egongo dira, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du. Etiketa hori izango da 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa.

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori ingurumen-organoari bidaliko zaio hondakina estreinakoz atera aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua bat datorrela ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena egin ostean, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da, araudian zehaztutako aurretiaz. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuak, industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duenak, eta irailaren 29ko 259/1998 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duenak, xedatutakoaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, kudeatuko dira otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko eta elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak, pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoak, xedatutakoa. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretik jakinarazpena egiteko eta kontrolaren eta jarraipenaren agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak, gaika bildutako udal-hondakinekin eta horien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman-izanaren egiaztagiriak gutxienez bost urtez gorde beharko dira. Edonola ere, l idatz-zatian definitutako hondakinak sortzeari buruzko kontrol-erregistroak jasoko ditu sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kopuruak.

j) Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak baldin badu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 Erregelamenduan (EE), ozono-geruza hondatzen duten substantziei buruzkoan, definitutako substantzia erabilirik, haiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek onartutako bide teknikoak erabiliz edota ingurumenaren ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentze-lanak egin bitartean edo desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

k) Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak izanez gero, nahitaez bete beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta haiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak, ezarritako baldintzak, bai eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak ere. Horrenbestez, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo-edukiaren adierazpena jakinarazi beharko du. Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero errege-dekretu horrek araututako jakinarazpena.

l) Aurreko e eta f ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira (kudeatzaileak EAEkoak izanez gero), ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

m) Amiantoa duten hondakinak detektatuz gero, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak bete beharko ditu 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoak, 3.artikuluan ezarritako eskakizunak. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen araberakoak izango dira, dekretu horren bidez ezarri baitziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

n) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hondakina zein motatakoa den eta zein osagai arriskutsu dituen (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota) definitzen dute, bai eta hondakina zein jarduerak eta zein prozesuk sortzen duen ere (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa organo honek onartu beharko du, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balioa ematea kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

D.3.5.2.– Arriskurik gabeko hondakinak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Urtean sortutako hondakin ez-arriskutsuen kopuruak aurkeztu eta horiek kudeatzeko moduak definitu beharko dira.

Aukeraketa- eta aurretratamendu-prozesutik datozen honako hondakin hauek sortu ahal izango dira:

Hondakinaren izena HEZ kodea.

Plastikozko ontziak 15 01 02.

Ontzi metalikoak 15 01 04.

Erabiltzen ez diren pneumatikoak 16 01 03.

Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak 17 09 04.

Beira 19 12 05.

Egurra 19 12 07.

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak eraman aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetan jasotzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo haien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c, d (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa baliatuta.

D.3.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

a) Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpideak eta estandarrak ezartzen dituenak, ezarritako betebeharrak, eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean jasotakoak betetze aldera, lurzoruaren aurretiazko egoerari buruz aurkeztutako txostenak adierazitakoari jarraituz, eta bertan jasotako gomendioei erreparatuta, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak abian jarri beharko ditu lurzorua babestuko dela bermatzeko neurriak, bai eta egoki iritzitakoak edota ingurumen-organoak eskatutakoak ere.

Hala eta guztiz, txosten horretako informazioa osatu beharko da, arriskuen karakterizazio kualitatiboan kontuan hartzeko zerrendan ageri diren prebentzio- eta babes-neurririk ez duen isurketa-jarduerari lotutako arrisku-iturriak; zehazki, 2001eko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duenak, I. eranskineko 4. atalean deskribatutako gutxieneko babes-hesirik gabe hondakinak utzitako guneak. Haren edukia izango da 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, I. eranskinaren 3.4 atalean ezarritakoaren araberakoa.

b) Lurzoruaren eta uren babes-maila ebaluatze aldera, abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I. eranskineko 3. atalean adierazitako gutxieneko babes-hesirik gabeko guneetako lurzoruentzat, lurrazpiko urentzat eta gainazaleko urentzat dakarren arriskuari dagokionez, batez ere, organo honi igorri beharko zaio Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta urriaren 30eko 1315/1992 Errege Dekretuaren bidez aldatua) III. tituluko II. kapituluaren 3. sekzioan xedatutako ingurumen-arriskuak bereziki aintzat hartzen dituen arriskuen ebaluazioa, 2. sekzioan («Uren kontrola eta lixibiatuen kudeaketa») adierazitakoari jarraituz, eta uren alorreko eskumenak dituen organoak egindako txostena.

49/2009 Dekretuko I. eranskinean (zabortegi-mota guztientzako betekizun orokorrak) ezarritakoari jarraituz, txosten baten bidez egingo da arriskuen ebaluazioa, eta txosten horrek izango ditu, gutxienez, aipatu eranskinaren 3.4 atalean adierazitako faseak.

c) Lur-mugitzeak egitea eskatzen duten obrei ekinez gero, bai produkzio-jarduera duten eremuetan, bai halakorik ez dutenetan, hondeatu behar diren materialak (lurrak, obra-hondakinak eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzeko, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, haien kudeaketa-modu egokiena zehazte aldera. Jarduerarik egin gabeko eremuetan egindako obrak salbuets daitezke karakterizazio hori egitetik, baldin eta jarduerarik ez izana behar bezala egiaztatu bada.

Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili nahi izanez gero, material horiek izan beharko dute VIE-Bren (industria-erabilera) balioa baino txikiagoa, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoak, ezarritakoaren arabera, eta lur horien hidrokarburo-edukiak ez du arriskurik eragin beharko. Soberakinak zabortegiko andeletara eraman nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, adierazitakoaren arabera egingo da karakterizazioa. Otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-A balioak baino txikiagoak dituzten lurrak lurzoru naturaltzat hartuko dira, eta, beraz, haien erabilerari ez zaio mugarik jarriko.

Halaber, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoak, 10. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera, jarduera ezartzeko edo zabaltzeko hondeatze-lanetan edo lur-mugitzeetan kutsadura-zantzuak hautematen badira, lan horien arduradun zuzenak horren berri eman beharko dio Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, beharrezkoa izango balitz hartu beharreko neurriak ezar ditzan, 17. artikuluko seigarren paragrafoak ezarritakoa betez.

D.3.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

Honako zarata-maila hauek ez gainditzeko neurriak jarriko dira:

a) Indize akustiko hauek ez gainditzeko behar diren neurri guztiak ezarriko dira:

a.1) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango ditu inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, eta LAmax indizeak ezingo ditu 45 dB(A) gainditu.

a.2) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango ditu inoiz ere 30 dB (A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, eta LAmax indizeak ezingo ditu 35 dB (A) gainditu.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handitu behar sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

D.4.– Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak.

a) Zabortegiaren akaberako zigilatzearen segida ondorengo geruzez (goitik behera) osatuta egongo da:

● Gainazala belarkien bidez estalita. Zabortegia zigilatu ostean, gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatu ahal izateko baldintza da helduak direnean haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragitea; eta irristadurari dagokionez, landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.

● Gutxieneko 0,15 metroko lodiera duen landare-lurzoruzko geruza.

● Gutxieneko 0,60 metroko lodiera duen estaldura-lurzoruzko geruza.

● Iragazketako ur garbien geruza drainatzailea. Ale formako material natural baten geruzaz osatuta egon daiteke (legarra edo harea), azpitik sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez. Nolanahi ere, geruza drainatzaile horren igorgarritasuna drainatze-luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta gaineko lurzoruaren estaldura-geruzaren eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrenbestez, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko (6ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere.

● 1,5 edo 2 mm-ko lodiera duen dentsitate altuko polietilenozko geomintza (HDPE).

● Hesi geologiko artifiziala. 0,60 m-ko lodiera eta (10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta izango da eta 0,15 m-ko lau geruzaz eraikia. Xede horretarako, ezaugarri horiek dituzten hondakin trinkotuak edo antzeko babesa bermatzen duen bentonitazko geokonposatua erabil daitezke.

● 0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95ean trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

● Gasak drainatzeko geruza, sortutako gas-emaria husteko diseinatua, zabortegiaren barruan presioak sor ez daitezen, gasak atmosferara ihes egitea edo hondakin-masaren edo zabortegia zigilatzean egonkortasun mekanikoko arazoak sortzea saihesteko.

Bestelako zigilatze-segidak proposa daitezke, modu egokian justifikatuz instalazioaren gorabehera zehatzei emandako soluzioa.

Ezpondaren eremuetan instalatu aurretik, zigilatzea osatzen duten geruzen egonkortasunaren azterketa egin beharko da, irristaduraren aurrean geruzek (1,5-ko segurtasun-faktorea dutela bermatu ahal izateko.

Behin betiko zigilatzearen azaleraren azken morfologia honako alderdi hauen arabera definituko da: utzi beharreko hondakin-masa itxi ondorengo 30 urteetan sortuko diren asentuen balioespena, eta zigilatze-segidan erabilitako materialek asentu horien ondorioz jasango dituzten deformazioei eutsiko dietela justifikatzeko kalkuluak. Modu berean, asentatu ondoren behin betiko zigilatzearen azalerak jariatze-ur garbiak biltzeko areketarantz gutxienez % 2ko isurialdea duela justifikatu beharko da, bai eta areka horiek diseinuko emari-ahalmenari eusteko aukera eskainiko dutela ere.

Gas-tximinien diseinuak eta horiek zabortegiaren zigilatzearekin lotzeak kontuan hartu beharko du utzi beharreko hondakin-masaren asentuen eragina, lotura horietan hausturak saihesteko.

Putzuetatik erauzitako zabortegiko gas guztia gasak baliotzeko instalazioraino eramateko hodi-sarearen trazadura diseinatzerakoan, kontuan hartu beharko da ez duela oztopatu behar mantentze-lanak egiteko perimetro-bidetik zabortegi barrura ibilgailuz sartzea.

Zabortegitik ateratako gasak bideratzeko bi sare paralelo instalatuko dira: bat CH4 ugari duten gasak eramateko, eta bestea CH4 gutxi duten gasak eramateko.

b) Malda egokiak izan daitezen, zabortegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, zabortegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da, hartuko duen azalera eta zigilatu beharrekoa definituko dituena. Gutxienez metro bateko zabalerako banda gehigarria hartuko du, birmoldaketaren ostean zabortegiak okupatutako azaleraz gainera. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean datu hauek zehaztuta: emaria, pH-a, tenperatura, eroankortasun elektrikoa eta neurketa-eguna.

c) Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta aldaketa nabarmenak eragiten dituen zigilatze-proiektuaren aldaketa oro ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, egikaritu aurretik onar dezan.

d) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak egiaztatu beharko du lanak ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren arabera eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera egin direla. Egiaztapena egiteko, zabortegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko da, obra-zuzendariak sinatuta, honako agiri hauekin batera:

● Dagokion eraikitze-proiektua («as built»), dagokion elkargo ofizial profesionalaren oniritzi eta guzti. Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasunaren murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatzerakoan ikusi ezin diren elementuen eta haien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko da, xehetasunen ikuspegiak zein planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

● Zigilatze-segidaren landare-lurraren geruzaren gainazalaren plano topografikoa, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

● Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko du eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, bai eta emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak ere. Horrez gainera, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinen txosten osoak gehituko dira, eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

e) Aurreko atalean adierazitako obra-amaierako ziurtagiria eta hari erantsitako dokumentazioa ingurumen-organoari aurkeztu beharko zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen-organoak isurketaren jarduera etetea, zigilatzea bukatzea eta itxi ondorengo aldia hastea onetsiko du.

E) Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo aldiko baldintzak:

a) Garbiker A.B. (S.A.) sozietatea izango da zabortegia itxi ondorengo aldiko mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna, eta horretaz arduratuko den pertsonaren izena jakinaraziko dio ingurumen-organoari.

b) Zabortegiaren titularrak jakinarazi beharko dio edozein aldaketa, honako datu hauei dagokienez: posta-helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, bai eta itxi ondorengo aldiko kontrolaz arduratuko den pertsona ere.

c) Itxi ondorengo kontrol- eta zainketa-aldia 30 urtekoa izango da, zabortegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatutako data onartzen den unetik kontatzen hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo aldiko kontroletan lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak eskatuz gero, ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea. Aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

d) Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak izendatuko du itxi ondorengo aldiko zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa. Enpresa hori zabortegiaren titularra ez baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeteko aldirako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo aldiko zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

e) Itxi ondorengo aldian zehar toki horretan obrak eta/edo jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, jarduera horiek zigilatze osoa, perimetro-kanalen funtzionamendua, egonkortasuna edo itxi ondorengo aldiko kontrol-sistemaren elementuetan eraginik ez dutela, eta garatu nahi den jardueraren erabilerarako edo jarduerarako arrisku onartezina eragingo ez duela ziurtatu beharko zaio ingurumen-organoari. Hala eginez gero, horiek birjartzeko nahikoa neurri zuzentzaile aurreikusi direla ziurtatu beharko da.

Horretarako, zigilatzean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.

Ereiteen mantentze-lanak egin beharko dira, hala nola, ebakitzeak, ongarritzeak eta ureztatzeak.

Zigilatzearen gainean landare-espezie inbaditzaileak jartzea zaindu beharko da; hala badagokio, horiek ugaltzea kontrolatu eta errotik kentzeko neurriak hartu beharko dira.

Erasandako eremu guztiak, zabortegia ezarri den lursailean eta bere instalazio osagarri eta sarbideetan kokatutakoak, nola zerbitzu-sareen eta lixibiatuen hustuketa gauzatzeko beharrezkoak direnak berrituko dira; bai eta aurkeztutako berritze-planean agertzen ez direnak, baina plana bukatu ondoren erasanak ere.

Inolaz ere ez da baimenduko zabortegia itxi ondorengo aldian zabortegiaren zigilatzea bizilekurako erabiltzea. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

F) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa gauzatu beharko da sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera:

F.1.– Airearen kalitate-kontrola.

F.1.1.– Atmosferarako isurien kontrola.

● Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

● Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi ordutan zehar neurtuta; eta dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoaren arabera egin beharko dira. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

● Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Atmosferarako isurien kontrolak egingo dira azken neurketarekiko adierazitako maiztasunaren arabera.

Zabortegiko gasaren neurketa tximinien barnealdean, lixibiatuen irteeran eta azpiazaleko uren irteeran egingo da, bai eta zabortegiko gainazalean eta ustiapen-gunearen perimetroan ere.

Neurtu beharreko parametroak, gutxienez, hauek izango dira: CO, CO2, O2, H2S eta CH4, presio atmosferikoa eta airearen tenperatura. Barruan eta hilero neurtuko dira ustiapen-aldian, eta sei hilean behin itxi ondorengo aldian.

Urtero, neurketa bat egingo du kanpoko erakunde batek.

F.1.1.1. Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, halakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzkoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egin diren neurketen emaitzak, mantentze-eragiketak, garbiketa, aldiroko berrikuspenak, matxurengatiko geldialdiak, egiaztapenak, edozein motako gertaerak eta abar. Dokumentazio hori guztia eguneratuta eta ingurumen-ikuskarien eskura egongo da.

F.1.2. Atmosferarako isuriak kontrolatzea.

Immisioko laginketa-datuak biltzeko kanpaina bat egingo da urtean behin, gutxienez, bai langileen lan-eremuetan edo lan-ingurunean, bai instalazioaren ingurunean.

Laginketa-kanpaina horiek ahalik eta egoera okerrenean egingo dira. Lan-ingurunean duten eragina baloratuko da, eragiketa eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan eta abarretan laginketa eginez.

Sustatzaileak aurkeztutako agirien arabera, ustiapen, itxiera eta itxi ondorengo faseetan barrena ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

F.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztutako agirien arabera, zabortegiaren ustiapen, itxiera eta itxi ondorengo faseetan honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

Zerrendatutako lagin-puntu bakoitzaren UTM koordenatuak aurkeztu beharko dira.

b) Zabortegia itxi ondorengo aldian, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko (1) epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.3.4.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

f) Kontrol bakoitza egingo da baimendutako parametro bakoitza aztertzeko, eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da D.3.4.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betez gero.

F.3.– Datu meteorologikoen bilketa.

Zabortegia ustiatu eta itxi ondorengo aldian, parametro meteorologikoen kontrol bat egingo da zabortegi barruko estazio meteorologikoan, parametro hauek aztertu eta 10 minuturo gordeta:

● Haizearen abiadura eta norabidea.

● Airearen tenperatura.

● Hezetasun erlatiboa.

● Presio barometrikoa.

● Prezipitazioak.

● Eguzki-irradiazio orokorra.

Lurrunketa lisimetrotan lortuko da, eta haien kokapena eta ezaugarriak dagokien diseinua aurkeztu ondoren definituko dira.

F.4.– Zabortegiaren balantze hidrikoa.

Kanpoko erakunde batek urtero zabortegiaren balantze hidriko bat egin beharko du. Horretarako, erregistratutako lixibiatuen emariaren datuak, erregistratutako datu meteorologikoak eta zabortegiaren gainazalean sortzen diren aldaketen plano topografikoak (zigilatutako eremuak, isurketarako eremuak eta abar) erabiliko dira.

Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren analisia barnean hartuko du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

F.5.– Isuri-ontziaren topografia kontrolatzea.

Isuri-ontziaren topografiaren kontrola oinarrizko proiektuan jasotako proposamenaren arabera burutuko da. Kontrol topografiko horren emaitzek honako informazio hauek jasoko dituzte: neurtzeko bitarteko eta materialak, gertatutako gorabeherak, aldi bateko bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak euskarri elektronikoan (kalkulu-orria), eta haien interpretazioa.

Zabortegiaren ezpondan inklinometroak instalatzea ere barne hartuko du.

Urtero zabortegiaren betetze-lanen plano topografiko eguneratu bat egin beharko da, zabortegiaren mugak, eremu zaindua, azken urtean hondakinak pilatzeko baliatutako eremu zehatza, eta azalerak eta zabortegiaren gainazalean aldaketak egindako datak adierazita.

F.6.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Ingurumena zaintzeko programak jardueraren parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko. Horretarako, sustatzaileak proposamen bat aurkeztuko du, adierazle horiek eta horien analisirako sistematika zehazteko, eta, horrenbestez, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko, enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatze aldera.

F.7.– Zarataren kontrola.

a) Hiru urtean behin, 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq, Ti eta LAeq indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera egokituko dira.

F.8.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko zaizkio, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, bai eta laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Txosten horretan adieraziko dira, halaber, dagokion urtean hondakinak zabortegian uzteagatik kobratuko diren prezioak, hondakinen moten edo taldeen arabera banatuta. Urtero, 2001eko abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duenak, 11. artikuluan ezarritakoa betez, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Bukatutako urteari dagokion balantze ekonomikoa, kontzeptuak xehatuta, bereziki aurreikusi gabekoak.

b) B atalean aipatutako finantza-azterketaren eguneratzea. Bertan, diru-sarrerak, aurreikusitako obren gastuak, ustiaketa-gastuak, bermeen zenbatekoaren eguneratzea (hala badagokio) eta abar jaso beharko dira. Horrenbestez, justifikatu behar da diru-sarrerek estaliko dituztela zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo aldiko mantentze-lanek sortutako gastuak.

c) Emaitza ekonomikoen arabera, zabortegiaren instalazioa, ustiapena, zigilatzea eta itxi ondorengo aldiko mantentze-lanetatik sortutako gastuak finantzatzeko helburua zer neurritan bete den adieraziko da, eta negatiboa izanez gero, hartu beharreko neurriak.

Publikoak ez diren zabortegien kasuan, ekitaldi bakoitzaren hasieran bermeen zenbatekoa eguneratu beharko da, kontsumoko prezioen indize (KPI) nazionala aplikatuz.

Halaber, hurrengo urtean egin beharreko obren eta hondakinek bete beharreko eremuen aurreikuspena gehituko da, gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumenaren kalkulua, soberakin-gaitasuna eta urte horretan utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea adierazita.

F.9.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, baimen-eskabidean eta ebazpen honetan proposatutako betebehar guztiak bilduko dituena. Programa horrek honako datu hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

G) Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

G.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

G.2.– Jarduera etetea, itxi ondorengo aldia bukatuta.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: otsailaren 4ko 1/2005 Legea, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa (90.002 epigrafea, «Hondakinen tratamenduko jarduerak»), eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituena. Horrenbestez, Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

G.3.– Ezohiko funtzionamendua denean aplikatzeko prebentzio-neurriak eta jardunak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gainera, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko eskura dauden baliabideei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak hautemateko neurriak edo gehiegi betez gero abian jartzen diren alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzorura eroritako isuriak biltzeko sistemak. Zuziaren erregailuaren kasuan, mantentze-lanak urtero egingo dira.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, honako hauek zehaztuta: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormak eta estaldurak) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, bai eta detektatutako gertaeren berri ere.

d) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

e) Aurretik aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jasoko dira zuziaren instalazioaren egoera ona bermatuko duten neurriak, eta D.3.3 atalean jasotako ustiapenerako baldintzak betetzen direla adieraziko da.

f) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak; hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

g) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

h) Hidrokarburo-bereizgailua aldian-aldian ikuskatuko da, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu beharko dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.

i) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu kudeatzaile baimendu batek. Isurketaren kalitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestu beharko da.

j) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira, eta bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira aldiro, baimendutako kudeatzaileak jaso ditzan.

k) Biltegien hondoan edo putzuetan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; behar bezala kudeatuko dira edo baimendutako zabortegira eramango dira.

l) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioak behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

m) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

n) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, handik hasita tratatzeko.

o) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

p) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Dagokigun kasuan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala erabili ahal izateko.

Ebazpen honen D.3.4 atalean ezarritako jarduketez gain, gasolioa biltegiratu eta manipulatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen haustura edota gainezkaldiengatik sor daitezkeen isuriei eusteko.

Nahitaez izan beharko da instalazioa ustiatzeko protokoloa edo eskuliburua, D.3.4 atala betetzeko abian jartzekoa. Enpresa espezializatu batek egin behar du, eta bertan ezarriko dira ekipo elektromekanikoak, zundak, mintzak, dosifikazio- eta kontrol-gailuak eta abar berrikusteko eta mantentzeko lanak. Halaber, nahitaez izan beharko da araztegia mantentzeko protokolo edo eskuliburua, enpresa espezializatu batek egina. Bertan ezarriko dira araztegia mantentzeko egin beharreko lanak (ekipo elektromekanikoen mantentzea, arbastatze-garbiketak, gehiegizko solido eta lohiak garbitzea eta abar), erreaktore biologikoko lohi-kontzentrazioaren aldian behingo jarraipena barnean hartuta, behar bezala garbitu eta kentzea egokitzeko.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuek, errendimenduek, arazketek, ekipo elektromekanikoek eta sentsoreek behar bezala funtzionatzen dutela ikuskatzeko.

Hondakin-urak ezingo dira «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

q) Hezetasuna kentzeko sistema bat egongo da, biogasaren hezetasun-maila ihintz-puntutik nahikoa urrun dagoela ziurtatzeko.

r) Bereziki haizetsuak izango diren egunen iragarpena izanez gero (haizearen abiadura > 60 km/h), haizeak arrastaka eraman ditzakeen materialak aldez aurretik jaso beharko dira (plastikozko poltsak eta abar).

s) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren bat edo ezohiko gertaeraren bat sortuz gero (besteak beste, ustekabeko isuria, isurtzeko muga-balioak gainditzea, edo zabortegiaren zigilatzearen edo itxi ondorengo sistemaren elementuren baten funtzionamenduari zein osotasunari eragin diezaiokeen beste edozein arazo), Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

t) Tartean dauden hondakinak arriskutsuak badira edo arriskutsuak direla susmatzen bada, gorabehera hori berehala jakinaraziko zaio faxez edo posta elektronikoz (jaso izanaren adierazpenarekin) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, gorabeheren erregistroan idatzitako datuak erantsita.

u) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat gertatuz gero, eta nolanahi ere ezbeharrezko isuria edo airerako isuria bada, SOS DEIAK eta Udala berehala jarri beharko dira jakinaren gainean. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

● Gertakari-mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak, berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

v) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

H) Arautegi berria indarrean sartzearen ondorioz, edota sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharraren ondorioz komenigarria izanez gero, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

I) Urtean behin, Garbiker A.B. (S.A:) sozietateak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei, eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Inbentarioa (E-PRTR-Euskadi) egiteko eta eguneratzeko, 2006ko urtarrilaren 18ko 166/2006 (EE) Erregelamenduak, kutsagarrien isurtze eta eskualdatzeen europar erregistro bat ezartzen duenak, ezarritako zuzentarauen arabera.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Aipatutako informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (web-orrian eskuragarri): Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko; E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, publikoak parte hartzeko eta ingurumen gaietan justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituenak, xedatutakoari jarraituz –lege horrek 2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak kontuan hartzen ditu– eta, betiere, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoak, xedatutakoa bermatuko da.

J) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatuek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

K) Instalazioetan egiten den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da; horretarako, helbide elektroniko honetan eskura dagoen formularioa beteko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzkoak, 10.2 artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, organo horrek eskatutako aldaketa kalifikatu eta funtsezkoa den ala ez esango du.

Halaber, proiektatutako aldaketa sartuta baldin badago otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, Euskadiko Ingurumena Babestekoak, IB eranskinean jasotako kasuetan, edo urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duenak, I. eranskinean adierazitako kasuen artean badago, hizpide dugun aldaketari baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.

Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez 1/1208 Errege Dekretu Legegilearen I. eranskinean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion ala ez, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla:

A (erantzukizun zibileko asegurua).

B (finantza-azterketa eguneratua).

C (instalazioaren arduradun teknikoaren informazioa).

D.3.2. (ustiapen-plana).

D.3.3.2. (biogasa kontsumitzen duen instalazioaren titulartasuna egiaztatzeko agiria aurkeztea, bai eta biogasaren baliotze energetikoko instalazioari lotutako fokua katalogatzeko beharrezko agiri guztiak, zuziaren urteko jardun-denbora, eta putzuetako eta bildutako gasen karakterizazio-analisia).

D.3.4.1 (lixibiatuak tratatzeko proiektua).

D.3.6.a. (lurzoruaren egoerari buruzko aldez aurreko txosten eguneratua).

D.3.6.b. (arriskuen ebaluazio eguneratua).

D.3.6.c. (uren alorreko organo eskudunaren txostena).

F.1.1. (atmosferarako isuriak kontrolatzea).

F.1.1.1. (atmosferarako isurien erregistro-eredua).

F.3. (datu meteorologikoen bilketa).

F.9. (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina).

G.1. (geldialdi programatuetan sortutako isurtze eta hondakinen balioespena).

G.3.c) (ustiapenari buruzko eskuliburua).

G.3.f) (larrialdi-kasuetarako material-zerrenda).

G.3.v) (suteen aurkako babes-neurriak).

eta gainera, betetzea aurreikusita dauden eta ebazpen honetako dagokien atal desberdinetan baimendutako edo eskatutako obra edo instalazioak betetzeko epeen berariazko adierazpena aurkeztu beharko da.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak eraiki eta hornitu direla aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat eginez Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztu beharko dio baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek egina.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Udalekoak ez diren hondakinen kudeaketari dagokionez, ebazpen honen D.2.3. atalean ezarritakoa bete ondoren soilik kudeatu ahal izango dira. Atal hori da, hain zuzen, zabortegiko gelaxka bakoitza eraikitzeko obrak amaitu ostean sustatzaileak dituen eginbeharrei buruzkoa.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, horren bitartez, ingurumen-baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da. Emango den ebazpena honako alderdi hauei buruzkoa izango da: zigilatzea burutu dela onartzea, zigilatutako lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, eta itxi ondorengo aldiaren hasiera.

Laugarrena.– Edonola ere, ingurumen-baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan xedatutako kasuetan.

Artikulu hori betetzearen kalterik gabe, ebazpen honen baldintzak –ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne hartuta– aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero. Gainera, ofizioz aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetan:

● Araudi berria indarrean jartzea.

● Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzemanez gero.

● Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenak, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero.

Bosgarrena.– Garbiker A.B. (S.A.) sozietateak ebazpen honen xede den hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren proiektuaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, hark onar dezan.

Edonola ere, zabortegiak eta bere instalazio osagarriek hartzen duten lursailaren titulartasuna transmititzen bada edo hori edukitzea bertan behera uzten bada ere, ebazpen honetan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dira. Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak zabortegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, 21. eta 24.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, titulartasun-aldaketa (salmenta, lagapena eta abar) ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, hilabeteko epean, eskualdaketa egindako egunetik zenbatzen hasita, eta ingurumen-organoak titulartasun-aldaketa hori onartu behar du, dagokion ebazpena emanez.

Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Garbiker A.B. (S.A.) sozietatearen nortasun juridikoa iraungiz gero, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Garbiker A.B. (S.A.) sozietateari, Lemoizko Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 5a.

Ingurumen sailburuordea,

NIEVES TERAN VERGARA.


Azterketa dokumentala