Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3078

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 23koa, Montserrat Barranquero Arola andreak unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionario izaera galdu duela adierazteko.

2014ko maiatzaren 21ean, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Bigarren Atalak emandako 94/2013-C zenbakidun epai betearazleari jarraituz, sententziaren testigantza igorri da; horren bidez Montserrat Barranquero Arola andrea kondenatua izan da eta ezarritako zigorra erabateko desgaikuntza izanik, ohore, kargu edo enplegu publiko guztiak kentzen zaizkio.

Bestalde, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua onartzen duenak, 63.e) eta 66. artikuluetan zehazten du erabateko desgaikuntza dakarren zigor nagusiak funtzionario izaera galtzea dakarrela.

Horrela, bada, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuek (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak) errektore honi emandako eskumenen babesean, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Adieraztea Montserrat Barranquero Arola andreak, 4610817146A0500 EP zenbakidunak, unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionario izaera galdu duela (Estomatologia jakintza arloan); ondorioz, lanpostutik kentzen da ondorio ekonomikoak eta administrazio ondorioak epaia irmo egin den egunetik aurrerakoak izanik; egun hori, epai betearazleari jarraituz, 2014ko maiatzaren 20a da.

Har bedi aintzat Irakasle eta Ikertzaileen Gestiorako Zerbitzuak, Nominen Zerbitzuak, behin erabakia Idazkaritza Nagusian erregistratuta; ETA argitara bedi BOEn eta EHAAn.

Leioa, 2014ko maiatzaren 23a.

Errektorea.
Errektorea ez dagoenez (2013-01-30eko Ebazpenaren bidez, otsailaren 13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

Nekane Balluerka Lasa.


Azterketa dokumentala