Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2014ko uztailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3074

AGINDUA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu zituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez, aldatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 2ko Ebazpena, eta zuzendari beraren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpena, Argiñe Aurtenetxe Aginaga andreak 462/2013 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2014ko apirilaren 16an emandako Epaia betez.

2014ko ekainaren 24ko ebazpen horren bidez areagotu zen Argiñe Aurtenetxe Aginaga andreak, aukeratutako hautagaiak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko urriaren 15ekoa Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zitzaion, 2012021200 zerrenda-zenbakiarekin.

Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren I. eranskina. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa ondorengoa da: Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean eta txanda librean aukeratutako Argiñe Aurtenetxe Aginaga andreari esleitutako zerrenda-zenbakia. Izan ere, hau izan behar du: 2012014810.

Bigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan, baimena ematen zaio Langileriak Kudeatzeko zuzendariari.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala